Lehen sagar berriak, San Joan sagarrak, bat egin du neguko azkenekoarekin Lierni Elortzak esan digunez. Aire libreko udako barazki berriak ikusten dira iadanik eta baratzeetan udazken-negurako landareak sartzeko erostera joanak ere asko ziren atzoko azokan: ziazerba, txikoria, bruselaza, eskarola, kale aza berde eta gorria, brokolia, azalora... Mota asko galdu badira ere, urte guztia pasa daiteke hemengo sagarra jaten, garaian garaiko mota ugari baitugu.