INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus

INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus

By INFO7 irratiaMusic
Download on the App Store

INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus episodes

  • Denboraldiko azken Reggae Fever irratsaioa

    Aste honetakoa, 9. denboradaldiko azken saioa izan da, oporrak hartuko ditugu irailerarte. Iazko azken saioa monografikoa izan zen eta aurtengo azken saioa ere berezia izan da. Pantx Records-eko Pablori eta Skabideaneko Nikori elkarrizketa egin diegu, primizia bat dute guretzako! Amaitzeko asteburuko agenda errepasatu dugu.

    0 min
  • Bi lan berri eta astebururako plana Reggae Fever irratsaioan

    Ekainean sartuta gauden honetan, denboraldiaren azken txanpan sartuta gaudela aitortu behar dugu. Gaurkoan Joe White izan da gure Asteko Klasikoa. Bi lan berri ere ekarri ditugu zuentzako, alde batetik Jim Murple Memorial eta bestetik Fermin Muguruza eta The Cabrians. Astebururako plana ere badugu eta Feel the Rhythm jaialdiaren 5. edizioa ere aurkeztu dugu. Gozatu!

    0 min
  • Sustrajah Band taldearen lan berria Reggae Fever irratsaioan

    Arazo teknikoak gainditu eta gero bueltan gara berriz ere. Beti bezela Asteko Klasikoa izan da hasierako protagonista. Ondoren Sustrajah Band taldearen azken lana entzun dugu. Bukatzeko asteburuan ospatuko diren hainbat jai aurkeztu dizkizuegu: Imported Grooves Weekend, Sustraians Revue Arrosadioako jaietan eta Zu2ak.

    0 min
  • 90. hamarkadako taldeak gaurkoan Reggae Fever irratsaioan

    Irratsaio berri batekin gatoz aste honetan ere eta beti bezela Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu saioa. Ondoren Skáparapid taldearen itzulerak 90. hamarkadako ska taldeak entzuteko aukera eman digu, beste beste: Komando Moriles, Skatalà, Malarians eta The Peeping Toms. Amaitzeko astebururako proposamenak: Wa Do Dem eta Nikasio Jamaicans Fest. Gozatu!

    0 min
  • Nikasio Jamaican Fest jaialdia Reggae Fever irratsaioan

    Aste honetan ez dugu Asteko Klasikorik izan, Disko Klasiko izan dugu. Tighten Up bildumaren lehen zenbakia entzun dugu goitik behera. Ondoren hurrengo astean Iruñeako Sanduzelai Peñan ospatuko den Nikasio Jamaican Fest jaialdiari buruz hitz egin dugu. Bukatzeko astebururako plana.

    0 min
  • Reggae Fever irratsaioa. Denboraldiko 20.a iritsi da!

    Gure irratsaioko eskema klasikoa jarraituz Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetako protagonistak The Gaylads rocksteady taldea izan da. Diska berrien txanda izan da ondoren eta Liquidator Music-ek aterata The Oldians en We are Reggae lan berriko abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren etorri dira Dr Calypso, Zartako-K, Begoña Bang Matu eta asteburuko plana (Banda Bassotti).

    Gozatu!

    0 min
  • Alpheus, Laurel Aitken, Roy Ellis...entzungai Reggae Fever irratsaioan

    Aste honetako saioa The Caribbeans klasikoekin hasi dugu. Ondoren Record Store Day dela eta Liquidator Musicek aterako duen Laurel Aitkenen singlea entzun dugu. Liquidatorrekin jarraitu eta Alpheusen Light of Day diska berriko abesti batzuk entzuteko aprebetxatu dugu. Saioa amaitzeko astebururako proposamena, Revolution Jam Rock 7, Añorgako Tropical Fest eta Pantx Official Selectorsen pintxada. Gozatu!

    0 min
  • Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia

    Urtero bezela Mojo Workin' jaialdia dator Donostiara eta urtero bezela Reggae Fever-en saioa berezia eskaini diogu. Martxoaren 16an eta 17an abesten egongo diren abeslariak entzun ahal izan dugu aste hontako saioan. Gozatu!

    0 min

About INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus

From the publisher's feed

naiz.eus RSS gehitzailea, INFO7 - Reggae Fever