
Sign up to save your podcasts
Or


Gaurko saioan jaialdiz-jaialdi eta taldez-talde ibili gara. Hasteko Kataluniara joan gara, Nowa Reggae jaialdian parte hartuko duten zenbait talde entzutera. Ondoren, Ipar Euskal Herrira egin dugu jauzi, EHZ-n jotzen duen beste talde bat entzuteko. Alemaniara ere joan gara, This is Ska! jaialdiko taldeak komentatzera. Azkenik Iruñean amaitu dugu, aste honetan ospatzen ari den Ibaiertzean jaialdiarekin.
Ostegun berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Gaur, eta ohikoa den bezala, Asteko Klasikoa sekzioak ireki du saioa.
Hiru asteko atsedenaren ostean bueltan gara eta Rudelari Egunari eman diogu errepasoa. Larunbat honetan VII. Rudelari Eguna ospatzen da Gernikan eta egun osoko egitaraua prestatu dute rudelariek.
Aste honetako saioa udaberriko oporren aurretiko azkenekoa izan da. Bi asteko atsedena hartuko dugu denboraldiko azken txanpa indarrez hasteko. King Stitt izan da Asteko Klasikoarekin saioa ireki duena eta Thorpedians-en lan berriarekin jarraitu dugu. Gero Madrilera salto egin eta The Dixielites swing-ska talde berria entzun dugu. Madrilen gaudela aprobetxatuz, The Hypocondriacs, Mango Wood eta The Crepitans entzun ditugu. Amaitzeko Udaberriko Oporretarako bi plan.
Etorri da ostegun berria Reggae Fever saio berriarekin. The Paragonsekin hasi dugu gaurkoan eta hauek ireki dute bidea LegoReggae jaialdiari buruz hitz egiteko. Iruñeara ere joan gara Lee Perry eta Sustraians Revue-ren kontzertua eta ondorengo jaia aipatzera. Gozatu!
Saioa asteburu honetan Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia izan da.
Aste honetako saioa IV. Rocksteady Revenge jaialdiari eskaini diogu. Beti diogun bezela, hau da urteko jairik garrantzitsuenetakoa eta bere egitaraua aurkezten pasa dugu ordu osoa.
Aste honetan Jamaikan eta Nafarroan ibiliko gara. Jamaikako hiru talde klasiko entzun ditugu saioa hasteko, The Clarendonians, The Maytals eta Lee Perry.
Saio berri batekin datorkigu berriro ere Reggae Fever Irratsaioa. Gaurko honetan Dandy Livingstone izan da Asteko Klasikoa eta berak bidea ireki digu The Specials taldeko abeslaria zen Neville Staple-n lan berria entzuteko "The Return of Judge Roughneck". Inauteriak direla aprobetxatuz Kortatu eta asteburuko agenda ere izan dugu. Aipatzekoa The Upsttemians taldearen lan berriaren aurkezpen eta agur kontzertua.
Ostegunarekin berriro dator asteko reggae txutea. Gaurko saioa The Gayladsekin hasi dugu. Soweto izan da haien Backing Banda azkenaldian eta Bartzelonara joan gara hauek eta Thorpedians entzutera.
From the publisher's feed