
Sign up to save your podcasts
Or


Aste honetako Reggae Fever irratsaioan "Tafalla for the Rudies" jaialdian parte hartuko duten taldeak entzun ditugu, Zartako-K eta Skabidean. Beti bezala nobedadeak ere izan ditugu eta Transilvaniansen azken aurreko singlea eta The Cabrians-en lan berria ere izan ditugu. Eta Asteko Klasikoko protagonista zein izango da? Gozatu!
Gaurko Asteko Klasikoaren protagonismoa zoritxarrez Nora Dean-ek hartu du. Eta zoritxarrez diogu irailaren 28an joan zitzaigulako.
Hemen gara berriz ere musika jamaikarra lau haizetara zabaltzeko asmoarekin. Zortzigarren denboraldia hastera doa eta horretarako Irlandara joan gara.
Hau da denboraldiko azken saioa beraz ezin duzu galdu! Asteko klasikoarekin hasi gara beto bezela eta ondoren nobedade batekin etorri gara. Los Aggrotones talde argentinarrak Los Siderales-en izenpean ateratako bigarren EPa entzun dugu. Ondoren Liquidator Music disketxeak Madrilen ireki berri duen denda fisikoaren irekiera ospatzeko, 19 urte hauetan atera dituen errefrentzia batzuk entzun ditugu. Amaitzeko asteburuko proposamena! Gozatu Reggae Fever! Gozatu uda!
Aste berri bat eta irratsaio berri bat. Gaurkoan Sustraian Records eta Daddy Rude Records zigiluek atera behar duten Rocksteady Ladies EPa izango da protagonista. Bi urte pasa dira lau abesti hauek argitaratu zirela baina oraingoan binilo formatuan datoz eta ospatu beharra dago. Daddy Rude Recordsen beste erreferentzia batzuk enzuteko aprobetxatuko dugu eta amaitzeko astebururako agenda aurkeztuko dugu. Gozatu!
Asteko klasikoa Trojan disketxeak aspaldi ateratako box horietako batekin hasi dugu. Bob Marleyk Liquidator Music disketxeak ateratako Reggae Rula Vol.2 diska aurkeztu digu eta bukatzeko astebururako bi proposamen luzatu ditugu.
Aste honetako saioa asteburuan Bizkaian ospatuko diren bi festen inguruan pasa dugu.
Aste berri bat joatear da eta atal berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioa.
Gaurko saioa zendu berri den Lord Tanamori omenaldi xume bat eginez hasi dugu. Ondoren Ska Jazz musikak bidea ireki digu eta banda ezberdinak entzuteko parada izan dugu: Don Drummond, Amusic Skazz Band eta Ttak. Saioa larunbatean Iruñean ospatuko den NYSJE taldearen kontzertua aurkezten amaitu dugu. Gozatu Reggae Fever!!
Gaurko saioko zati haundi bat pasa dugu Katalunian. Izan ere Skatalá, Dr. Calypso eta The Oldians entzun ditugu.
From the publisher's feed