INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus

INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus

By INFO7 irratiaMusic
Download on the App Store

INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus episodes

  • Dr. Calypsoren agurra, Reggae Fever irratsaioan

    Aste honetako protagonistak Bartzelonako Dr. Calypso izan dira. 30 urtetako ibilbidea eta gero furgoneta aparkatzera doaz. Baina guztiz aparkatu aurretik agur esateko gira bat prestatzen ari dira. Hau guztia baliatu dugu gaurkoan, musika itzela entzuteko gurean. Baina Calypsotarraz gain Ken Boothe eta Mango Wood ere entzun ditugu. Aipamen berezia izan du Bilbon igandean ospatuko den 2. Mundialito Antiarrazistak.

    0 min
  • Pantx Kolektiboari elkarrizketa, Reggae Fever irratsaioan

    Aste honetan Bilbora joan gara irratsaioan egiten dugun bigarren elkarrizketa egitera. Pantx Kolektiboarekin elkartu gara eta proiektu berri eta interesgarri honi buruzko informazio guztia ateratzen saiatu gara. Gainera, beraien lan berriak primizian entzuteko aukera paregabea izan dugu. PANTX!

    1 hr
  • Kataluniako taldeak entzungai, Reggae Fever saioan

    Denboraldi berriko bigarren atala hemen da! Kataluniako egoera ikusita, bertako taldeak entzutea pentsatu dugu aste honetan. Sowetoren "Turn the Music Again" LP berria entzuten hasi dugu saioa. Ondoren etorri dira Sybarites, The Cabrians, Thorpedians eta The Kinky Coo Coo's. Ez da faltako Asteko Klasikoa! Gozatu!

    1 hr 1 min
  • Reggae Fever: Denboraldi berriko lehen saioa
    Adi gazteak!! Reggae Fever Irratsaioa bueltan da!!!
    9. denboraldiari ekin diogu aste honetan eta gurean derrigorrezkoa den bezala Asteko Klasikoarekin, The Clarendonians-ekin hasi dugu saioa. Atzetik etorri dira Euskal Herrian bogan dauden bi talde, Iseo eta Dodosound eta Glaukoma. Jarraian aurreko astean zendu zen Javier Olloki, Okimani gure omenaldi xumea egin diogu eta amaitzeko asteburuan ospatuko den 3. Feel the Rhythm festari buruz aritu gara. Gozatu!
    1 hr
  • Prince Busterri buruzko berezia: Soinu Sistemen arteko guda!

    Aurreko asteetan aurreratu bezala, denboraldia amaitzeko irratsaio berezi bat prestatu dugu. Irailean Prince Buster handia joan zitzaigun eta galera honek zerbait berezia egitea merezi zuen. Lanean jarri eta Bustamanteren musikagintzako lehen urteetan murgildu gara. Sound Systemetatik independentziara!

    1 hr 1 min
  • Udako jaialdi gehiago Reggae Fever saioan

    Gaurko saioan udan ospatuko den beste jaialdi bati eman diogu tartea. Madness taldeak antolatu ohi zuen Madstock jaialdia House of Commons deitzen da orain eta bertan joko duten taldeak entzun ditugu. Baina ez ditugu ahaztu Asteko Klasikoa eta asteburuko proposamenak.

    1 hr
  • Emakumezkoan ahotsak nagusi aste honetako Reggae Fever saioan

    Aste honetan emakumeak nagusitu dira Reggae Fever-en. Phyllis Dillonekin hasi dugu Asteko Klasiko eta ondoren Doreen Shaffer-ek The Steadytones taldearekin ateratako lan berria entzun dugu. Lan berriekin jarraituko dugu eta Iseo & Dodosound-en Roots in the Air lan luze berritik pare bat abesti entzun ditugu.

    1 hr 1 min
  • Jackie Opel, Spouge musika eta Sputniken Jamaican Mistake Reggae Fever saioan
    Jackie Opel izan da aste hontako atalaren protagonista nagusia. Asteko Klasikoaren protagonista izateaz gain Spouge musikara hurbilduok gaitu Barbados uharteetan jaiotako mutilak. Barbados uharteak utzi eta Valentzia aldera joan gara Daddy Rude Records-ek ateratako EP berria entzutera, Sputnik - Jamaican Mistake.
    Irratsaioa amaitzeko Iseo eta Dodosounden abesti berria entzun dugu.
    1 hr

About INFO7 - Reggae Fever | naiz.eus

From the publisher's feed

naiz.eus RSS gehitzailea, INFO7 - Reggae Fever