Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lor... more
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,188 episodes available.
February 04, 2021#163 - Olatz Salvadorrekin solaseanOlatz Salvador musikari donostiarra elkarrizketatu dugu 'Aho uhal' diskoaren karietara. Abestiz abesti bidaiatu dugu diskoan zehar eta hitz aspertuan jardun dugu hontaz eta hartaz. Gainera Lur Olaizolak Zinebiren 'Distirak' sailaz hitz egin digu. Tabakaleran izango dira ikusgai saileko 6 laburmetraiak. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 2minPlay
February 03, 2021#162 - Joxe Inazio Usabiaga eta Euskadiko OrkestraGarai berriotara moldatu behar izan du Euskadiko Orkestrak. Abonatuen %20a galduta. Eta Covid-19a medio, bikoiztu egin dituzte eskaini behar zituzten kontzertuak. Joxe Inazio Usabiaga zuzendari teknikoarekin hitz egin dugu Ispilu Beltzaren parean. Gainera Harri Fernandezek hainbat telesail gomendatu dizkigu Idi Begian, eta Miyazakiren inguruan ere hitz egin dugu. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 1minPlay
February 02, 2021#161 -Martin L. Guevara, Capsula taldeko liderraArgentinan sortu zen Capsula rock taldea eta Latino Amerikan ibilbidea egin ostean Bilbon jarri zuen bere egoitza. Hamaika dira dagoeneko kaleratu dituen lanak. Errepidean denbora asko igarotzera ohitua dago Martin L. Guevara eta oso laburra egin zaio Donostiarako bidea. Otsailaren 4an joko dute Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Ispilu beltzaren parean solastu dugu. Horrez gain, Ander Gisasolak italiar pelikula bat gomendatuko digu Eskamak Kentzen atalean. Aste honetan Kresala Zineklubak proiektatuko duen filma. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 5minPlay
February 01, 2021#160 - Carlos Muguiro eta Elias Querejeta zine eskolaCarlos Muguiro Elias Querejeta zine eskolako zuzendaria da. Aurten hirugarren promozioa dute eskolan eta gaur zabalduko da izena emateko epea. Gainera Harri Fernandezekin hitz aspertuan arituko gara hontaz eta hartaz. Eta agendako pare bat data gorriz azpimarratuko ditugu. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 2minPlay
January 29, 2021#Elkarrizketa - Irene Larraza: "Lehenengo hemen apreziatu behar dugu daukaguna, kanpoan ere egin dezaten"Etxepare Institutuak 10 urte bete dituela eta Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendaria gonbidatu dugu Ispilu Beltzera. Zer da Etxepare? Zer lan egiten du euskara eta euskalgintza mundura zabaltzeko. Jarri kaskoak eta entzun!...more39minPlay
January 29, 2021#159 - Irene Larraza, Etxeparek 10 urteEtxepare Institutuak 10 urte bete ditu eta horren aitzakian Irene Larraza zuzendaria gonbidatu dugu Ispilu Beltzaren parera. Euskal Kultura munduan zehar lau haizetara zabaltzeaz arduratzen da Etxepare eta, hamarkada igarota, aurrera begira jarri gara Larrazarekin solasean. Gainera Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia Azpiazuk liburu bat eta pare bat abesti gomendatu dizkigu astea amaitzeko. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 1minPlay
January 28, 2021#158 - Elena Odriozola, marrazkilarien gailurreraElena Odriozolaren marrazkirik izango duzu ziurrenik zure apalategietan. Haurrentzako hainbat ipuin liburu egin baititu. Euskal ilustratzaile nabarmenetakoa da eta Euskadi saria, zein, Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala irabazi ditu azken urteetan. Orain Hans Christian Andersen Awards delakoan izendatu dute. Guk Ispilu Beltzera gonbidatu dugu. Gainera Lur Olaizolak hiru laburmetraia aipatuko dizkigu Tabakaleraren zinema txokoan. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 1minPlay
January 27, 2021#157 - Santi Carrillo eta Rockdeluxen itzuleraRockdelux berriz jaio da, baina, oraingoan bertsio digitalean. Santi Carrillo zuzendaria elkarrizketatu dugu Ispilu Beltzaren parean. Gainera Harri Fernandezek, Covid-19a gaindituta, bere etxealdian ikusi dituen telesailak gomendatu dizkigu. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 1minPlay
January 26, 2021#156 - Fernando Bernués: Egunkariaren itxiera oholtzaraAhaztezinak dira 2003ko Espainiar Estatuko Musikaren sari banaketan ikusi genituen irudiak. Fermin Muguruzak jaso zuen garaikurra "Egunkaria Aurrera!" esaten zuen kamiseta urdina soinean eta periodikoaren ixtea salatuz. Publikoak txistu egin zion ozen. Fernando Bernués zen gala hartako zuzendari artistikoa, eta gogoan iltzatuta darama orduan sentitu zuen lotsa. 'Sisiforen paperak' antzezlana da arantza hura kentzeko baliatu duen modua. Harkaitz Canoren testua zuzendu du Bernuések eta Donostian ikusgai da egunotan. Ispilu Beltzaren parera gonbidatu dugu antzerki zuzendaria. Gainera Ander Gisasola eta Paul Ormaetxeak Wong Kar-wai zinemagileaz hitz egingo digute, haren inguruko atzera begirakoa antolatu baitu Kresala zineklubak. Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 5minPlay
January 25, 2021#155 - Luis Buñuelen urtea DonostianDonostia Kulturak Luis Buñuel zinemagilearen inguruko atzera begirakoa antolatu du Nosferatu zikloaren baitan eta Josemi Beltran zinema alorreko burua gonbidatu dugu Ispilu Beltzaren parera.Gainera Kultur Periskopioari erreparatuko diogu Harri Fernandezekin datozen egunetako agenda errepasatzeko.Jarri kaskoak eta entzun!...more2h 2minPlay
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,188 episodes available.