Zinema eta musika izango ditugu hizpide gaurko saioan.
Batetik, Ander Gisasolarekin Kresala Zineklubak asteartero antolatzen duen sesioko pelikulaz hitz egingo dugu. Gaur Pedro Costa zinemagilearen 'Vitalina Varela' iradokitzaileaz ariko gara.
Bestetik, Joserra Senperena pianojole donostiarra elkarrizketatuko dugu, Patxi Zubizarretarekin eta Mintxo Cemillan margolariarekin abenduaren 3an egingo duen 'Kolore festa. Jose Luis Zumeta in memoriam' emanaldiaren aitzakian. Martxoko konfinamenduan hitz egin genuen azkenengoz berarekin eta zaharrak berritu ditugu ispiluaren parean.
Jarri kaskoak eta entzun!