Mikel Azpirozek 'Islak' disko berria aurkeztuko du asteburu honetan Victoria Eugenia Antzokian. A capela izango da emanaldia disko berriaren esentzia ahalik eta hobekien jaso nahi duelako pianojole donostiarrak, eta antzokiko buztandun pianoaren soinua "oso ondo" entzungo delako. Ispilu beltzaren parean azaldu digu Azpirozek.
Gainera Lur Olaizola elkarrizketatu dugu bere bigarren laburmetraiak, 'Zerua blu' izenekoak, aurtengo Zinebi jaialdiko sari nagusia jaso baitu. Memoriaren arrakaletan barna egiten du zinemagileak 'Xulia'-n egin zuen era bertsuan. Irudi ederrak eta istorio are ederragoa azaldu dizkigu.
Azkenik, Tobacco Days liburu-dendan izan gara Ines Garcia Azpiazuren gomendioak jasotzen.
Jarri kaskoak!