Gaur argitaratu du Rafa Ruedak 'Rueda' disko berriko aurrerapen kantua, 'Foto Zaharrak' izenekoa. Horren aitzakian Ispilu Beltzaren parera gonbidatu eta arnasa luzeko elkarrizketa egin diogu. Musikaz, egungo egoeraz eta hemendik aurrerakoaz hitz egin dugu eta bi abesti erakutsi dizkigu primizian.
Gainera, ostiralero legez, Tobacco Days liburu-dendara gerturatu gara Ines Garcia Azpiazuren gomendioak jasotzeko. Etxean denbora dezente igaro behar dugun honetan, Kulturak salba gaitzala!
Jarri kaskoak eta entzun!