Gaur, antzerkiari buruz hitz egingo dugu Ispilu Beltzan. Horretarako, Olga Margallo zuzendaria gonbidatuko dugu urriaren 14an eta 15ean, euskaraz, eta urriaren 16an, gaztelaniaz, aurkeztuko baitu 'Familia sarekada / Redada familiar' Antzoki Zaharrean.
Horrez gain, asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin, 'Eskamak Kentzen' sekzioan. Gaurkoan Leire Egaña etorriko da, Kresalaren inguruko dokumentala egin baitu: 'Hamaika mundutarako leiho bat'.
Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.
Jantzi kaskoak eta adi!