Gaur ostirala da, eta badakizu ostiraletan Donostia Kulturako Egile Ikastaroen inguruan aritzen garela. Ispilu Beltzan arteari buruz arituko gara eta horretarako Iñaki Martiarena, Mattin, gonbidatu dugu, 'Kartel ilustrazioa' eta 'Sortu zure aurpegia' dira berak eskaintzen dituen ikastaroak, Aieten eta Okendon.
Horrez gain, ostiralak ere liburutegietara joateko egunak ditugu. Gaurkoan Arantza Urkia liburu-zainak gomendio bat ekarriko digu: Abdulrazak Gurnahren 'Paraiso'.
Amaitzeko, Jon Gartziak Kanta Katiluarekin hasiera eman dio asteburuari.
Jantzi kaskoak eta adi!