XXI Donostia Antzerki Saria irabazi du 'Antigone, edo ezetzaren beharra' lanak, eta apirilaren 1ean, 19.30ean, Gazteszenan ikusteko aukera izango dugu, Korrika Kulturalaren baitan. Horman Poster konpainiako kide den Maite Aizpurua gonbidatu dugu gaur Ispilu Beltzara, proposamen honen inguruan aritzeko.
Horrez gain, astelehenero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin. Pedro Saldaña izan dugu gaurkoan, 'Flee' filmaren inguruan hitz egiten.
Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.
Jantzi kaskoak eta adi!