Jokoan

Jokoan

By Ramon BasalduaSports
Download on the App Store

All Jokoan episodes

  • Ion Ibarluzea gogotsu dago zapaturako
    Markina-Xemeingo Grand Slama amaierara iristen ari da eta txapelketea finalaurrekoetan murgilduko da. Zapatu honetan, arratsaldeko 19: 00etan, bi partidak jokatuko dira: Olharan-Ibarluzea, Laduche eta Basqueren aurka, eta Barandika-Lopéz, Johan-Del Rioren aurka.
    Ion Ibarluzea, Olharanen bikotea eta finalerdietan Laduche eta Basqueren aurka jokatuko dauen pilotaria izan da Bizkaia Irratian. Markinarrak etxean jokatzen dau eta pelotalekuak finalera arte bultzatzea itxaroten dau: "Motibazino gehigarria da ezagutzen dozun jenteagaz jokatzea, eta horrek konfiantza handiagoa emoten deust".
    Pasa dan astegoienean, Goitia-Gorka bikotearen aurka jokatu eta Markinako bikotea garaitu eben 2 jokotan. Ibarluzearen esanetan garaipen ona izan zan eta Goitiak eta Gorkak prisaka jokatu eben. Ibarluzeak esan dau partida liskartsua izan zala jokoen amaierara arte, beste bikoteak baino gitxiago arriskatu eta partida irabaztea lortu bait eben: "Ez genduan itxaroten holan irabaztea".
    Orain finalerdietan Laduche eta Basque izango dabez aurkari. Lapurdikoak unerik onenean dagoz eta A multzoko liderrak izan dira, Erkiaga-Zabala bikotea kanporatuz. Ibarluzeak finalean planto egiteko itxaropenez balorau dau partida: "Finalaurrekoan gagoz eta edonork irabazi leike". Laduche eta Basqueren inguruan be berba egin dau. Markinakoak dino fisikoki eta joko-mailan ondo ikusten dauazala.
     
     
     
    6 min
  • Iker Zabalaren mutilak jaun eta jaube izan dira bi estropadetan
    Bermeo Urdaibai izan da Galiziako bi estropadetako txapelduna. A Coruñan eta Bueun, talde bizkaitarrak ondo ekin deutso ligari eta beste traineruak baino maila altuagoan dagoala erakutsi dau. Egungo txapeldunari banderak kentzeko beste taldeek izerdi asko bota beharko dabela erakusten jarraitzen dau Urdaibaik.
    Bizkaia Irratiko mikrofonoetan Jon Unzaga, Bou Bizkaiako arraunlaria izan dogu gugaz berbetan. Unzagak aukerea euki eban liga hasierako lehenengo estropadan arraun egiteko eta oso pozik agertu da: "Oso ondo hasi gara eta oraingoz sentsazinoak onak dira". Harrobikoak esan dau "gustora" egin dabela estropadea Galizian.
    Eusko Label Liga zapatuan hasi zan A Coruñan. Bermeok, Ondarroa, Getaria eta Bueugaz batera, hirugarren txandan arraun egin eban. Zabalaren mutilek Hondarribiak ezarritako marka gainditu behar eben (20:26). Trainerua uretan murgildu zan eta gipuzkoarren denporea 11 segundoz hobetu eban. Unzuagak onartzen dau askoz hobeak izan zirala, baina oinak lurrean manteniduten dauz: "Estropada guztiak ez dira horrelangoak izango".
    Domekan, Bueun, Bizkaiko taldeak barriro bandera lortzea eban buruan. Aurreko eguneko estropadako hiru onenegaz urten zan itsasora, baina badirudi bizkaitar traineruari bost axola jakola alboan beste traineru batzuk egotea. Halanda be, Urdaibaiko arraunlariak, Donostiarra, Zierbena eta Hondarribia nagusitu dauz aurkeri zuzen moduan: "Despistatzen bagara, bigarren tandara joango gara".
    Etxeko mutila
    Jon Unzagak 14 urte daroaz etxeko traineruan. 2008an hasi zan Bou Bizkaian. Harrobiko arraunlaria Mundakan be aritu da arraunean eta igaz Arkoten. Halan da be, harro dago etxeko traineruagaz banderak irabazteaz, eta "ilusinoa handiagoa" da hori jazotzen danean. Unzagaren esanetan "lan asko dago atzetik" eta astero irabazteko mentalidadea daukiela baieztu dau.
     
     
    7 min
  • Iker Amarikak azaldu dau txapelketearen gorarabeherak
    Plazandreak txapelketea hiru urte ostean itzuliko da eta Bilboko Esperantza pilotalekua estreinauko dau. Txapelketea uztailaren 1etik abuztuaren 5era jokatuko da eta goi mailako 12 pilotarik parte hartuko dabe. Taldeka jokatzen dan txapelketa berezi honek aldaketa nabarmenak izango dauz txapelketari begira.
    Hori dala eta, Iker Amarika, txapelketako arduradunetako bat, Bizkaia Irratiko mikrofonotik pasa da gugaz berba egiteko. Amarika ilusino handiagaz agertu da: "Albiste pozgarria da, txapelketa oso garrantzitsua dalako emakumezkoen pelota ikustera emoteko". Arduradunaren esanetan, lau urte hauetan, pausu handiak emon dira eta emakumezkoen mailaren "igoera nabaria" izan da.
    Autengo edizinoak bi modalitate izango dauz: binakakoa eta banakakoa. Binakakoan Arrizabala-Capellan, Aldai-Mendizabal, Zabaleta-Gaminde eta Garai-Galeano. Aldiz, Lau t 'erdian, Ibarrola, Larrarte, Etxegarai eta Arrillaga. Amarikak maila handiko 12 pelotari dirala azpimarratu dau , eta pelota mistoagaz jokatzeak plus bat emon deutsela txapelketei: "Pilotariak pozik eta ilusionauta dagoz. Osagai guztiak daukoz txapelketa on bat izateko".
    Pilotalekuaren estreinaldia
    Txapelketea Bilboko Esperantza Frontoian jokatuko da eta erabarritu ostean, uztailaren 1ean estreinauko da. Bost astelehenetan partidak izango dira, binakakoak zein banakakoak. Antolatzailea pozik dago pelotaleku ikusgarria dalako: "Leku aproposa da emakumezkoen pilotarako eta partidak oso ondo ikusiko diraz bertatik".
    8 min
  • Zabala eta Goitiak hurrengo fasean egon nahi dabe
    Markina-Xemeingo Grand Slamaren hasiera harrigarria izaten ari da eta giro bikaina bizi izan da frontoian lehen bi jardunaldi hauetan. Zapatuan, bi partida erabagigarri jokatuko dira hirugarren jardunaldi jagokonez. A multzoan, Erkiaga-Zabala Laduchen eta Basqueren aurka arituko dira. Aldiz, B multzoan, Goitia eta Gorka Olharan-Ibarluzearen kontra.
    Hori dala eta, Jon Zabala eta Alex Goitia Bizkaia Irratiko mikrofonoetatik pasa dira gugaz berba egiteko. Zapatu norgehiagokarako gogotsu dagoz biak: "Motibazino handiagaz hartzen dogu partidua eta finalerdietan egon nahi dogu". Bi parejeak behartuta dagoz zapatuko partidua irabaztera eta hori ez bada gertatzen euren lana amaitutzat emango da txapelketa honetan.
    Erkiaga-Zabalak bi setetan galdu eban Barandika-Lopezen aurka, 12-15 eta 10-15. Gainera, Laduchek eta Basquek mahai gainean kolpea emon eben Barandikari eta Lopezi irabazi ostean. Honek, bizkaitar parejeari hurrengo jardunaldian 2-0 irabaztera behartzen dau. Laduchek eta Basquek set bat irabazten badabe, lapurtarrak finalerdietara pasauko dira. Zabala itxaropentsu agertu da: "Ez daukagu besterik eta gure onena emango dogu bi jokotan irabazteko". Parejeak itxura ona emon nahi dau eta "bi setetan ez bada, partidua irabazi nahi dogu".
    B multzoan, Goitiak eta Gorkak, joan dan zapatuan,  8-15, 15-12 eta 1-5 galdu eban Johan eta del Rioren aurka azken setean. Goitiak eta Gorkak ez eben partidarik onena jokatu eta orain multzoko liderraren aurka galdu eben. Goitia argi agertu da Bizkaia Irratiko mikrofonoen aurrean: "Oso hotz hasi ginan partidua eta urduritasunak baita be pasada txarra jokatu euskun". Zapatu honetan, irabazteak bakarrik balio deutse. Bikote bizkaitarrak 2 puntu daukoz eta Olharanek eta Ibarluzeak 0. Irabazten dauenak txapelketean aurrera egingo dau.
    Etxeko mutillak
    Jon Zabala eta Alex Goitia, biak, markinarrak dira. Lehiaketa hau etxean jokatzen ari dira eta biek onartzen dabe lagun eta senideen laguntza handia izaten ari dirala. Goitia Ibarluzearen aurka lehiatuko da, hau be Markinakoa. Pelotariak pelotalekua zatituta egongo dala uste dau, baina Olharanekin jokatzeak tira handia egiten dauela eta baleiteke askok horregaitik beste bikotea nahiago izatea.
     
    10 min
  • Portugaletek penaltietan galdu eta Bigarren Federazinora igotzeko aukera galdu dau
    Portugaletek penaltietan galdu eta ez dau igoerea lortu Bigarren Federazinora. Ivan Francoren mutillak golpe gogorra jaso dabe eta kategoriaz igotzeko helburua bertan behera geratu da. Hori dala eta, Lanzaroteko Yaizaren aurka galdu ostean, talde bizkaitarrak beste urte betez jokatuko dau Hirugarren Federazinoan.
    Partiduaren inguruan Ager Badiola 'Okolo' Portugaleteko jokalari bizkaitarragaz egin dogu berba. Badiola, domekan gertatutakoa, oraindino ezin sinistuta dago: "Oindino ez dot barneratu azken minutu horietan pasau zana". Gernikar jokalariak onartu dau penaltietan galtzea futbolean orain arte bizi dauen momenturik txarrena izan dala.
    Portugalete partida irabazten hasi zan 52. minutuan, Gonzalo Zorrillak sartutako golari esker. Aurrelariak dio gola "motibazino handia" izan zala eta helburua gero eta hurbilago ikusten ebela. Ezkerraldekoei norgehiagoka alde jarri jaken, baina 90. minutuan, Yaiza taldeak, bat gitxiagogaz partida bardindu eban eta luzapenera joan ziran bi taldeak. "Euren golak psikologigoki min handia egin euskun" esan dau jokalariak eta "nahi-ta ez berantz egin genduan".
    Penaltien kinielean, txanponaren kurutzea egokitu jaken bizkaitarrei. Portugaletek jokalari onenak aukeratu eban, baina 'Okoloren esanetan "futbolak batzutan emon eta beste batzuetan kendu egiten dotzu". Aurkariaren atezaina handi egin zan eta taldea salbau eban bi penalti geldituz. Tandea 1-3 amaitu eben eta Yaiza  izango da Bigarren Federazinoan jokatuko daben taldea.
    Datorren urtean barriro saiatu
    Kolpearen ostean, jokalariek aste pare bateko atsedena izango dabe eta denporaldia prestauko dabe barriro mailaz igotzen saiatzeko ilusinoagaz. Ager Badiola ados dago esanez atsedena ondo etorriko dala: "Lehenik domekakoa ahaztu behar dogu, eta gero ahalik eta denporaldiaurre onena egiten saiatuko gara".
     
     
     
     
    7 min
  • Hurrengo txapelketetarako motibauta ikusten da
    Mikel Linacisoro Eskaladako Espainiako txapeldun bilakatu da zailtasun modalidadean. Joan dan astegoienean, Madrilgo Erkidegoko Arroyomolinos herrian jokatu zan txapelketea eta bergararrak lehenego postua lortu eban Senior Mailan. Mikel Linacisorogaz egin dogu berba eta pozik agertu da lortutako emaitzagaz: "Sentsazino onak nebazan eta etxera poz-pozik bueltatu naz".
    Probea zapatuan egin zan, gauak jo aurretik. Rokodromoak munduko txapelketa baten zailtasuna eukan, eta bidearen erdian egoan sabaia gainditzea zan gakoa. Txapelketan, Linacisorogaz batera, Eneko Carretero gipuzkoarrak be parte hartu eban eta biak alkar lagundu ziran hasi aurretik: "Bidea nahiko gatx ikusten genduan eta alkarregaz egon ginan pentsetan zelan egin".
    Linacisorok familiagaz eta kuadrillagaz ospatzeko astia izan dau, eta orain deskantsu txiki bat hartuko dau. Halanda be, garagarrilean Munduko Kopako hiru proba daukaz eta abuztuan Europako Txapelketara joango da. Eskalatzailearen esanetan, motibauta dago eta pasa dan urteagaz konparauta, aurton lasaigo ikusten da.
    Gazteetan euskaldunak nagusi
    Emakumezkoetan be notizi onak heldu ziran. 14 urtez azpikoetan, Lur Guenetxeak lortu eban urrezko domina. Hori gitxi bada,  16 eta 18 urtez azpiko txapelketean, Maddi Agirre eta Udane bigarren izan ziran.
     
    10 min
  • Iker Zabala, Urdaibaiko entrenatzailea, oso pozik dago traineruak hiru txapelketatan erakutsi dauen maileagaz
    Bermeoko traineruak hasiera bikaina emon deutso denporaldiari. Izan be, Bou Bizkaia nagusi izan da ekainean jokatutako txapelketetan. Hamar segunduko aldea kendu eutson Zierbenari Bizkaikoan, 31 segundu Euskadikoan eta 9 aurreko domekan Donostian jokatutako Espainiako txapelketan. Zierbena kenduta, ganerako traineru guztiak oso urrun geratu dira.
    Bou Bizkaia nagusi izan da azken denporaldi bietan, Kontxea eta Eusko Label Ligea irabazita. Ikusteko dago zer egiteko gauza dan datorren ekainaren 29an Galizian hasiko dan ligan. Iker Zabalagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean. Urdaibaiko entrenatzaileak esan deusku oso pozik dagoala berak zuzentzen dauen ekipoak emondako maileagaz. Estropada guztiak irabaztera urtengo dabela dino, helburua betetea oso gatxa izango dala autortu arren. Kontua da, Bou Bizkaiak ez dauela traineru estropadarik galdu 2024 urtean. Ez eban Lekeitioko banderea eskuratu Zarautzen denporea hobea izan zalako, baina nagusi izan zan bere txandan. Urdaibairen errendimentu bikainak ilusino handia sortu dau Bermeon.
    11 min
  • Abantaila handia da etxean jolastea
    Portugaletek Bigarren Federazinora igotzeko bueltako partida jolastuko dau domeka honetan. La Floridan, bere etxean, igoerea lortzeko aukera izango dau talde bizkaitarrak. Eguerdiko 12:00etan Lanzaroteko Yaiza taldearen bisitea hartuko dau, itzulerako partidan bana bardindu ondoren. Iñaki Bilbao, Portugaleteko jokalaria, pozik agertu da: "Bidaia gogorra izan arren, emaitza ona lortu genduan".
    Portugaleteko jokalariagaz berba egin dogu atzoko partidaren inguruan eta datorren asteko partidari begira. Lehenengo zatian, taldea Yaizaren golaren suerte txarragaz tope egin ebala adierazi dau: "Lehenengo aukeran iritsi eta baloia lau hanken artetik igaro zan". Bilbaoren esanetan bigarren zatian hobeak izan zirala eta aldaketek eragina izan ebela gehitu dau. Ager Badiolaren sarrerak bultzada emon eutsan taldeari eta berdinketa lortu eben markagailuan bere jokaldi on bati esker.
    Domekako partidari begira, Bilbaok onartu dau aldagela motibatuta dagoala: "Mentalki eta fisikoki momenturik onenean gagoz". Jokalariak partidu ezbardin bat espero dau bere publikoaren aurrean eta "jokalari batzuen beteranotasunak bultzada emongo deusku gainerako jokalariei".
    La Floridaren laguntza
    La Florida futbol zelaian jokatuko da partidua eta erdilariarentzat igoera lortzeko "gakoa" izango da. Bilbaok zaleen babesa izan dabela onartu dau eta "domekan ez da gitxiago izango". Halanda be, Portugaleteko jokalariak partidu gogorra espero dau, Yaiza taldea ona dalako.
    13 min
  • 1998tik 2023ra bere herriko Antiguako Aman izan da
    Iñigo Larrinaga patroia Orion izango da aurtengo denboraldian, 1998tik bere herriko Ondarroako traineruan egon eta gero. Beraz, hilabete gitxi daroaz Larrinagak mirotzen kuadrillan. Oriok sekulako iraultza burutu dau taldean, aurreko denboraldian eukitako emaitza txarrei bueltea emoteko asmoz.
    Iñigo Larrinaga patroiagaz egin dogu berba liga hasteko aste bi bakarrik falta diranean. Larrinagak dino oso gustora dagoala Orion, "Ondarroako taldekideen falta nabaritu arren". Esaterako, Josu Elu arraunlariagaz bere kirol ibilbide osoa burutu dau. Beraz, arraro egiten jako bere alboan ez egotea.
    Ligari begira, Larrinagak argi dauka Orioren helburua zein izan behar dan: "Ohorezko txandari begira egon behar gara". Halanda be, patroiak uste dau aurkari zuzen asko egongo dirala aitatutako lehian: Getaria, Lekittarra, Ondarroa, Kaiku, etab. Izan be, uste dau Urdaibai, Zierbena, Hondarribia eta Donostiarra aurrekaldean izango dirala.
    Gogotsu dagoz
    Esan bezala, Oriok ez eban denboraldi ona burutu 2023an. Hori dala eta, arraunlariak oso gogotsu dagoz aurtengo denboraldiari begira. Jasotako porrotak motibazino lez erabili gura dabez, barriro be aurrekaldera hurbiltzeko asmoz. Horretarako, Larrinagak argi dauka gakoa zein dan: "Benetan sinistu behar dogu geure aukeretan".
    7 min
  • Korrikalari bizkaitarra Montenegroko munduko txapelketan izango da
    Gontzal Murgoitio korrikalari elorriarrak Espainiako mendi lasterketen eta kilometro bertikalen txapelketak irabazi ditu promesen mailan aurreko asteetan. Ondorioz, bizkaitarra Montenegron bagilaren amaieran jokatuko dan munduko txapelketan izango da. Murgoitio bere bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko da.
    Hain zuzen be, Gontzal Murgoitiogaz egin dogu berba Jokoan irratsaioan. Murgoitio pozik dago, azkenengo hileetan burututako entrenamendu onei esker garaipenak lortu dituelako promesen mailan. Dana dala, aurtengoa bere azkenengo denboraldia da aitatutako mailan. Halanda be, gogotsu dago etorkizunean etorri ahal danagaitik: "Espero dot helduen kategorian be irabazten jarraitzea".
    Murgoitio zazpi biderrez izan da Espainiako txapeldun hainbat mailatan. Halanda be, aurtengo mendi lasterketan lortutako garaipena izan da bereziena berarentzat. Batetik, aurretik lortutako emaitzak ez ziralako onak izan. Bestetik, lesino batzuk be pairatu izan ebazalako jarraian. Halanda be, garai iluna dagoeneko atzean itxi dau eskuratutako garaipenekaz.
    Futboletik lasterketetara
    Gontzal Murgoitio futbolean ibili zan 2018ra arte. 17 urte eukazala, futbola itxi eta bakarkako kirol baten murgiltzeko erabagia hartu eban. Orain arte lortutako emaitzak ikusita, argi dago Murgoitiok hartutako erabagia zuzena izan zala. Gainera, oso pozik eta zoriontsu dagoala igarri egiten jako.
    8 min