Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2024.07.03 Ainara Saralegi Atekak 19 urteurren pesta
    Uztailaren 20ean 19 urte beteko ditu Leitzao Atekak, hori delae ta urteurren pesta antoltau dute egun horretarako. Gaur Gazte Asanbladako kide Ainara Saralegi izan dugu bisitan gure saioan. Berak eman dizkigu urteurren eguneko egitarauaren xehetasunak. Entzun hemen.
    13 min
  • 2024.07.02 Goiuri Zabaleta piltoaria
    Goiuri Zabaleta Leitzako pilotariarekin aritu gara gaurko saioan. Txapelketa desberdinak jokatu ditu emaitza oso onakin eta datozen asteetan beste zenbait izanen ditu. Tartean Ados pilotak antolatutako Lauterdiko San Fermin txapelketa edo Plazandreak txapelketa.
    15 min
  • 2024.07.01 Dabid Anaut Leitzako alkatea
    Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen
    21 min
  • 2024.07.01 Gabriel Saralegi Herri Kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean. Gaur San Ferminetako egitarauaren inguruan aritu gara.
    17 min
  • 2024.07.01 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    2 min
  • 2024.06.28 Isa Egiguren Aita Mari Ontzia
    Aita Mari ontzian salvamento marítimo humanitario izeneko gobernuz kanpoko erakundearekin lanean ari da Isa Egiguren kazetaria. Orain arte lehorrean aritu izan da lanean, orain berriz ontzian bertan joanen da erreskatera. Horren inguruko informazioa jaso dugu Aita Mari Ontzitik, entzun Isak kontatu diguna.
    24 min
  • 2024.06.28 Jaio E28J
    Ekainak 28 didtu gaur LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Borrokarako, aldarrikatzeko eta baita festarako eguna izanen da. Euskal Herriko txoko ugaritan hainbat hitzordu antolatuak daude. Gaur Iruñreatik E28J plataformako Jaiok irakurketa hau utzi digu .
    9 min
  • 2024.06.28 Eneko Villegas Irati irratia
    Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
    8 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa