Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara.Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako... more
FAQs about Karrape Irratia:How many episodes does Karrape Irratia have?The podcast currently has 4,412 episodes available.
June 27, 20242024.06.27 Maider Amantegi zinegotzia Ekainak 28Bihar Ekainak 28 LGTBIQ+ Harrotasunan Naizioarteko Eguna izaki, Leitzako herriko eragile zenbaitekin batera Leitzako Udaletxeak bihar (ekainak 28) arratsalderako hitzordu bat antolatu du. 17.00etan egin dute hitzordua herriko plazan eta margoketa lanetara joanen dira....more8minPlay
June 27, 20242024.06.27 Iera Agirre Ados pilota San Fermin TorneoaAdos pilotak antoltazen duen San Fermin torneoa bide onetik doa. Lehengo asteburuko bi partiduen eta datozenen inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan. Iera Agirre Iturriaga pilotariareki aritu gara gaiaren inguruan. Entzun Ierak emen dizkigigun xehetasunak....more4minPlay
June 27, 20242024.06.27 Maria Viela Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeatzeko ZerbitzuaGaur Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako eta Ingurumeneko Departamentura egin dugu, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeatzeko Zerbitzura ain zuzen ere. Bertako teknikari Maria Vielarekin aritu gara hizketan Leitzn Olaberriko presan hasi dituzten obren inguruan....more13minPlay
June 27, 20242024.06.27 Mikeldi Diez Euskal Herriko Torturatuen SareaTorturatuen Biktimen Babeserako Nazioarteko eguna izan den honetan, gaiaren inguruan aritu gara, Euskal Herriko Torturatuen Sareko kide Mikeldi Diezerekin. Gai zenbait izan ditugu hizpide. Besteak beste estreinatu berri duten dokumentala. Entzun kontatu diguna....more13minPlay
June 27, 20242024.06.27 Oihana Erbiti FarmazilariaHilabetean behin farmaziatik bisitan izaten dugu gurean Oihana Erbiti farmazilaria. Lanbideak dituen hainbat gai izaten ditugu hizpide eta hainbat botiken inguruko informazioaz eta erabilpenaz ere aritzen gara. Garaian garaiko gaixotasunen ingurukoak ere jasotzen ditugu. Gaur udara begira jarri gara....more23minPlay
June 27, 20242024.06.27 Joxe Landa eguraldiaEguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen...more2minPlay
June 26, 20242024.06.26 Gabriel Saralegi Herri KirolakHerri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean...more8minPlay
June 26, 20242024.06.26 Usoa Ostolaza TxirrindulariaUsoa Ostolaza Leitzan bizi den Zarauzko txirrindulariarekin aritu gara hizketan. Orain gutxi Pinietoako Tourra irabazi zuen besteak beste, eta orain Espainiako Errepideko Txapelduna izan berri da. Bere ibilbidearen inguruan aritu gara gaurko saioan berarekin. Entzun txirrindulariak kontatu diguna....more13minPlay
June 26, 20242024.06.26 Joxean Iturralde Mendialdeko Azoka Ibiltaria LatasanLatasan ospatuko da Mendialdeko Azoka Ibiltaria ekainaren 30ean, igandean. Hortaz gain Imotzko Xendeen Eguna ere antolatu dute. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara egunaren inguruan. Entzun Joxean Iturralde antolatzaileak kontatu diguna egunaren inguruan....more11minPlay
June 26, 20242024.06.26 Olaia Otermin Aresoko San PedroakSan Pedro pestak ospatuko dituzte Areson asteburu honetan, ekainaren 28 eta 29an. Bi eguneko egitaraua antolatu du Lagunartea taldeak, herritar ugarik osatzen duen taldeak. Gaur taldeko kide Olaia Oterminerekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasunak....more5minPlay
FAQs about Karrape Irratia:How many episodes does Karrape Irratia have?The podcast currently has 4,412 episodes available.