Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2026.03.18 Arantxa Mariñelarena Belarra Belar denda jubilazioa
    Leitzako Belarra belar dendan aldaketak datozte. 23 urte ondoren Arantxa Mariñelarenak jubilazioa hartuko du eta bertan den langile Lierni izanen da dendaren arduradun, nagusi. Gaur Arantxak eskerrak eman nahi izan ditu gurean. Oso eskertua dagoela aipatu du herriarekin besteak beste.
    15 min
  • 2026.03.13 Xabier Zaldua Aizkolaria Apostua
    Zaldua eta Soroaren apostua jokatu zela ia astebete igaro den honetan, apostua irabazu zuenarekin aritu gara gaurko saioan. Xabier Zaldua oso pozik agertu da gurean egindako lanarengatik eta eman zuten ikuskizunarengatik besteak beste. Horrela kontatu digu elkarrizketa honetan.
    8 min
  • 2026.03.13 Miren Tirapu Zinea Herri Aretoa
    Herri Aretoan asteburu honetan zine asteburua izanen da. Bi pelikula ikuste aukera martxoaren 14 eta 15ean. Evolution eta AIda y Vuelta pelikulak ikusteko aukera. Gaur Miren Tirapu kultur teknikariarekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan. Entzun elkarrizketa honetan.
    22 min
  • 2026.03.12 Maialen Huarte Euskalerria irratia
    Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
    16 min
  • 2026.03.12 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea
    Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
    15 min
  • 2026.03.12 Joana Sagastibeltza Aurrerako Dantzari Ttikiak
    Aurrera elkarteko dantzari ttiki taldeak datozen bi asteburuetan bi saio izanen ditu. Lehenengoa Goizuetako Dantzari Txiki Egunean bestea berriz Añorgan. Gaur taldeko irakasle Joana Sagastibeltza izan dugu bisitan gure estudioan eta berak eman dizkigu xehetasunak.
    15 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa