Bizi talde ekologistaren 'Euskal Herria Burujabe' topaketaz eta mugimenduaz beraz mintzo da Kinka podcastaren 02x03 atala, Xabier Harluxet taldeko kidearekin. Hiztegian, planeta biziaren indizeaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, asteko menua prestatzeak dituen abantailez mintzatu da Gorka Egia.
Ingurumen gaiez diharduten hiru liburu dira Kinka podcastaren ale honetako protagonista: Jokin Bergararen 'Adaxka lehorrak, talka ekosozialaren biharamun politikoak', Josebe Blancoren 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain', eta, Pello Zubiriaren 'Planeta prekarioan, XX. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak'. Hiztegian, Antropozenoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, etxeko faktura txikitzeko aholkuak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu Kinka podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituen isuriak izan ditu hizpide, eta, horretarako, Ruben Serrano eta Itziar Irakuliz ikerlariak gonbidatu ditu. BC3ko ikerlaria da Serrano. Irakuliz, aldiz, isuriak satelite bidez antzematen aritzen da. Hiztegian, hegalotsa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arraina era jasangarrian erosteko aholkuak ekarri dituzte Asunek Behatokiko kideek.
Ingurumen gaiz diharduten hiru liburu dira Kinka podcastaren ale honetako protagonista: Jokin Bergararen 'Adaxka lehorrak, talka ekosozialaren biharamun politikoak', Josebe Blancoren 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain', eta, Pello Zubiriaren 'Planeta prekarioan, XX. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak'. Hiztegian, Antropozenoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, etxeko faktura txikitzeko aholkuak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu Kinka podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituen isuriak izan ditu hizpide, eta, horretarako, Ruber Serrano eta Itziar Irakuliz ikerlariak gonbidatu ditu. BC3ko ikerlaria da Serrano. Irakuliz, aldiz, isuriak satelite bidez antzematen aritzen da. Hiztegian, hegalotsa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arraina era jasangarrian erosteko aholkuak ekarri dituzte Asunek Behatokiko kideek.
Bizi talde ekologistaren 'Euskal Herria Burujabe' topaketaz eta mugimenduaz beraz mintzo da Kinka podcastaren 02x03 atala, Xabier Harluxet taldeko kidearekin. Hiztegian, planeta biziaren indizeaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, asteko menua prestatzeak dituen abantailez mintzatu da Gorka Egia.
Bigarren denboraldiko lehen atal honetan, ENSO klima fenomenoari, eta, batez ere, 'El Niño' zikloari buruzko nondik norakoak landu ditu Kinka saioak, Maialen Martija Tecnaliako ikertzaile eta Euskelmeteko meteorologoa bidelagun. Hiztegiaren atalean, pobrezia energetikoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola, eta, aholkuen atalean, prezioei buruz mintzatu dira Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideak.
BERRIAren 20. urtemuga helduleku hartuta, azken hogei urteotan ingurumen gai batzuek izan duten bilakaera aztertu du Kinka podcastaren azken saioak, BERRIAko kazetari Iñaki Petxarroman, Edurne Elizondo eta Imanol Magro bidelagun. Klima larrialdiaz, ur horniduraz eta Itoizko urtegiaz, energia berriztagarriez, AHTaz, Zaldibarko auziaz etaZubietako errauste plantaz aritu dira. Hiztegian, smog edo ke lainoa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, erosketa jasangarriaz mintzatu dira Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideak.
Miresmena beste ardura sortzen duen animalia bat du protagonista Kinka podcastaren 17. aleak: hartza. Euskal Herrian izan duen bilakaera, gaur egungo egoera eta iritzi askotarikoak bildu ditu ingurumenari buruzko saioak, Edurne Elizondo, Joserra Amoros eta Migel Mari Elosegi naturazaleak eta hartz-zaleak hizlari. Hiztegian, korridore ekologikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Eta, ahokuen atalean, lurrera bota ohi den zaborraz mintzatu da Gorka Egia.
Hiriak klima krisiari begira egokitzeaz mintzo da Kinka podcastaren
hamaseigarren atala. Zehazki, 'Imagine Adaptation' ikerlana du hizpide
saioak, eta proiektuko kide Maria Loroño BC3ko ikertzaileak azaldu ditu
azterlanaren nondik norakoak. Hiztegian, 'El Niño' eta 'La Niña'
fenomenoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak. Aholkuen
atalean, berriz, otorduez hitz egin dute Aintzira Oñederra eta Goiuri
Alberdi Asunek Behatokiko kideek.
31 min
About Kinka
From the publisher's feed
Krisi ekosoziala hizpide duen podcasta da Kinka, klima eta natura krisiak gurutzatzen dituen gai askotarikoak lantzen dituen saioa. Nagore Arin kazetariak gidatzen du.