Nazio Batuen Erakundearen klima aldaketari buruzko COP27 goi gailurra
eta basoak ditu hizpide Kinka podcastaren laugarren saioak. Egipton ari
dira egiten COP27a, Xarm el Xeikh deituriko hiri turistiko batean, eta
bertan lantzen ari diren gai nagusiak zein diren azaldu du Iñaki
Petxarroman BERRIAko kazetariak eta editoreak hiztegian. Gai nagusian,
basoak basotzeko aldarriaz hitz egin du Aitziber Sarobe biologoak.
Basoez gain, bestelako gai askotarikoei buruz ere mintzatu da; energiaz,
kontsumoaz eta desazkundeaz, tartean. Gomendioen atalean, berriz,
sakelakoetako bateriak zaintzeko aholku lagungarriak ekarri ditu Imanol
Landa Medrano kolaboratzaileak. Entzun!