Kinka

Kinka

By BerriaScienceNature
Download on the App Store

Kinka episodes

  • Euskal Herria Bizirik: lurraren defentsan baturik
    Euskal Herria Bizirik ekimena du hizpide Kinka podcastaren 15. saioak. Egitasmoak maiatzaren 20an du jarria hitzordu nagusia: manifestazio nazionala egingo du lurraren defentsan eta azpiegituren proiektu handien aurka. Ekimenaz, mobilizazioaz eta Euskal Herriak bizi duen testuinguruaz hitz egin dugu Araba Bizirik, Ekologistak Martxan eta AHT Gelditu Nafarroa taldeetako hiru ordezkarirekin. Hiztegian, anplifikazio polarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, tokian-tokiko eta garaiko merkataritzaz mintzatu da Gorka Egia.
    35 min
  • Iraganaren gaurkotasunaz, Naima El Banirekin
    Naima El Bani Altuna ikerlaria du protagonista Kinka podcastaren 14. aleak; Tromson bizi da, Norvegian, eta ozeanoen zirkulazioak ikertzen ditu. Artikoan egiten duen jardunari buruz, espedizio askotarikoei buruz eta beste hainbat gauzari buruz mintzatu da. Hiztegiaren atalean, foraminifero deituriko organismoei buruz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen tartean, ingurumenari buruzko literatur gomendioak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
    28 min
  • Energia, komunitatetik eta komunitatearentzat
    Energia komunitateak ditu hizpide Kinkaren 13. saioak, Artelan kolektiboko kide Oihana Lorea Zabalegi, Sugarai kooperatibako bazkide Peio Harluxet eta Ekiherri kooperatibako bazkide Aitziber Gartzia solaskide. Hiztegiaren atalean, iheslari klimatikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen atalean, Asunek Behatokiko Goiuri Alberdi eta Aintzira Oñederra izan dira estreinakoz, eta erosketa egiterakoan kontuan hartu beharreko gakoez hitz egin dute.
    36 min
  • Iraultza berdeez, Mirene Begiristainekin
    Kinka podcastaren 12. saioan, agroekologiaz mintzatu da Mirene Begiristain EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta elikadura sistemen ikerltzailea. Lehen sektoreak izan duen bilakaeraz, nekazaritzaz, lurraren eta lurra zaintzen dutenen zaintzaz, eta beste hainbat gaiez mintzatu da. Hiztegiaren atalean, mikroplastikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Gomendioen atalean, hondakinekin gutxiago kutsatzeko erronkatxoak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.
    37 min
  • Trantsizio energetikoa bai, baina zein markotan?
    Trantsizio energetikoaz mintzo da Kinka podcastaren hamaikagarren atala. Martxoaren 2an egin zen Martin Ugalde Foroan esandakoen laburpen bat da, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Itziar Gomez, BC3ko ikertzaile Unai Pascual eta Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzaile Lorea Flores hizlari. Hiztegian, elikagaien karbono aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, gomendioen atalean, baterien berrerabilpenari buruz mintzatu da Imanol Landa Medrano. Entzun!
    34 min
  • Otsoen itzulera: nork babestuko du nor?
    Otsoez mintzo da Kinka podcastaren hamargarren atala; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste. Horretarako, Iñigo Bilbao Euskal Nekazarien Batasuneko kidearen eta Diego Ortuzar Ekologistak Martxan taldeko kidearen iritziak jaso ditu podcastaren lantaldeak, eta nork bere ikuspuntutik heldu dio aferari. Hiztegiaren atalean, uxaldiaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola;. Gomendioen atalean, berriz, energia gutxiago kontsumitzeko gakoak ekarri ditu Gorka Egia kolaboratzaileak. Entzun!
    33 min
  • Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari
    Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena baliatuta, hondamendiaren hots eta soinu askotarikoen bilduma osatu du BERRIAk, Kinka podcastaren ale berezi batean. Duela bi urte jasotako Nahia Sololuzeren eta BERRIAko editore Iñaki Petxarromanen azalpenekin, eta pieza honetarako espresuki grabatutako Imanol Magro BERRIAko kazetariaren esanekin osatu da lana; baina, testigantza horiez gain, Zaldibarko auziari buruzko bestelako hots eta soinuak ere topatuko ditu entzuleak audio dokumental itxura hartu duen lan honetan.
    37 min
  • Jauzi Ekosoziala: elkarrekin ekiteko eta eragiteko sare bat
    Jauzi Ekosoziala dinamika du mintzagai Kinka podcastaren zortzigarren saioak. Hego Euskal Herriko mugimendu ekologista artikulatzeko asmoz sortu dute, elkarrekin ekiteko eta eragiteko. Alaitz Ajuriagerra eta Nerea Zuluaga mugimenduko partaideek azaldu dituzte dinamika berriaren nondik norakoak, eta luze gabe dituzten mugarri nagusien berri ere eman dute. Hiztegian, Copernicus zerbitzuaren urtez urteko txostena izan dute hizpide Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Gomendioen atalean, berriz, azken asteotan ahoz aho ibili den fusio nuklearraz mintzatu da Imanol Landa Medrano.
    31 min
  • Bioaniztasunaren babeserako bide orriez, Unai Pascualekin
    Bioaniztasuna du hizpide Kinka podcastaren zazpigarren saioak, IPBESko ikerlari Unai Pascual solaskide. Nazio Batuen Erakundearen natur aniztasunari buruzko COP15 biltzarraren nondik norakoak xehatu ditu, eta Naturaren Balioen Katalogoaz eta Euskal Herriko aliantza ekosozialaz ere mintzatu da. Hiztegiaren atalean, Mauna Loako Behatokiaz hitz egin dute Nagore Arin eta Olatz Artola kideek, eta, gomendioen atalean, kontsumo arduratsua sustatzeko erronka interesgarriak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.
    34 min
  • Begirada gazteak, klima krisian giltzarri
    Gazteak ditu protagonista Kinka podcastaren seigarren saioak, eta, horretarako, Gorka Laurnaga klima aktibista, Anne Rodriguez Fridays For Future plataformako kidea eta Hodei Rodriguez Sukar Horia taldeko kidea izan ditu bidelagun. Hiztegiaren atalean, ‘Hazkundearen mugak’ txostena, eta, gomendioen atalean, bizikleta elektriko bat erosteko aholkuak, oraingo honetan, Imanol Landa Medrano kolaboratzailearen eskutik. Entzun!
    36 min

About Kinka

From the publisher's feed

Krisi ekosoziala hizpide duen podcasta da Kinka, klima eta natura krisiak gurutzatzen dituen gai askotarikoak lantzen dituen saioa. Nagore Arin kazetariak gidatzen du.