Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Krisi ekosoziala hizpide duen podcasta da Kinka, klima eta natura krisiak gurutzatzen dituen gai askotarikoak lantzen dituen saioa. Nagore Arin kazetariak gidatzen du. ... more
November 29, 2022COP27 biltzarra: itzal ugari eta argi izpi batCOP27 goi gailurrean hartutako erabakiak eta hitzorduak utzitako hutsuneak ditu hizpide Kinka podcastaren bosgarren saioak, Lorea Flores Greenpeace plataformako Hego Euskal Herriko koordinatzailearekin, Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikertzailearekin eta Anna Perez Catala IDDRIko ikerlariarekin. Hiztegian, eko-antsietateaz mintzatu dira Nagore Arin eta Olatz Artola saioko kideak. Gomendioen atalean, hondakin gutxiago sortzeko erronka interesgarriak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei. Entzun!...more35minPlay
November 15, 2022Basoak basotzeaz, Aitziber SaroberekinNazio Batuen Erakundearen klima aldaketari buruzko COP27 goi gailurra eta basoak ditu hizpide Kinka podcastaren laugarren saioak. Egipton ari dira egiten COP27a, Xarm el Xeikh deituriko hiri turistiko batean, eta bertan lantzen ari diren gai nagusiak zein diren azaldu du Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak eta editoreak hiztegian. Gai nagusian, basoak basotzeko aldarriaz hitz egin du Aitziber Sarobe biologoak. Basoez gain, bestelako gai askotarikoei buruz ere mintzatu da; energiaz, kontsumoaz eta desazkundeaz, tartean. Gomendioen atalean, berriz, sakelakoetako bateriak zaintzeko aholku lagungarriak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak. Entzun!...more41minPlay
November 01, 2022'Natura Gure Esku' liburuaz, Aiora ZabalarekinAiora Zabala Aizpururen ‘Natura Gure Esku’ liburua du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcastaren hirugarren saioak. Ingurumen eta Politika Ekonomiako irakasleak gai askotarikoei buruz hitz egin du liburuan, eta hamar ataletan bildu ditu. Hiztegiaren atalean, aurten 50 urte bete dituen ‘Udaberri Isila’ liburua izan dute mintzagai Nagore Arin aurkezleak eta Olatz Artola kolaboratzaileak; eta, gomendioen atalean, erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko erronka interesgarriak jarri ditu Gorka Egia gonbidatuak. Entzun!...more33minPlay
October 18, 2022Parke eolikoak: haizeak haizatu du eztabaidaAzken asteotan hedabide guztien lerroburuetan agertu dira Norvegiako Statkraft enpresa publikoak aurkeztu dituen proiektuak, Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoa baitu. Horregatik ekarri dugu gaia Kinka podcastera: batetik, gaur-gaurko gaiei jarraika Norvegiako enpresaren asmoak eta azken berriak jasotzeko, eta, bestetik, energia eolikoak Euskal Herrian izan duen bilakaera gogoratzeko eta etorkizuna nondik nora marraztu irudikatzeko. Horrez gain, metanoari buruzko nondik norakoak eta auto ekologiko bat erosteko gomendioak topatuko ditu entzuleak, besteak beste. Entzun!...more31minPlay
October 04, 2022Ekotopaketak: elkar topatu, norantz jo erabakitzekoZein egoeratan da gaur egun euskal ekologismoa? Norantz jo nahi du? Artikulazio bat behar al du? Zein dira euskal ekologismoaren erronka eta helburu nagusiak? Galdera horien itzulian bildu ziren pasa den ostiralean ehunka ekologista Portugaleten, Ekotopaketak egitasmoan. Horixe izan du hizpide lehen atalean BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioak. Horrez gain, klimaren inflexio-puntuak zer diren eta ura gutxiago kutsatzeko jarraitu beharreko pausoak zein diren topatuko ditu entzuleak, besteak beste. Entzun!...more29minPlay
September 23, 2022Badator Kinka!Kinka, BERRIAren klimari eta naturari buruzko podcasta. Hamabostero, plataforma guztietan. Kinka, klima eta natura krisian!...more1minPlay