Kinka

Kinka

By BerriaScienceNature
Download on the App Store

Kinka episodes

  • Euskal Herria Bizirik: lurraren defentsan baturik. NAGORE ARIN
    Euskal Herria Bizirik ekimena du hizpide Kinka podcastaren 15. saioak.
    Egitasmoak maiatzaren 20an du jarria hitzordu nagusia: manifestazio
    nazionala egingo du lurraren defentsan eta azpiegituren proiektu handien
    aurka. Ekimenaz, mobilizazioaz eta Euskal Herriak bizi duen
    testuinguruaz hitz egin dugu Araba Bizirik, Ekologistak Martxan eta AHT
    Gelditu Nafarroa taldeetako hiru ordezkarirekin. Hiztegian, anplifikazio
    polarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek.
    Aholkuen atalean, tokian-tokiko eta garaiko merkataritzaz mintzatu da
    Gorka Egia.
    35 min
  • Iraganaren gaurkotasunaz, Naima El Banirekin. NAGORE ARIN
    Naima El Bani Altuna ikerlaria du protagonista Kinka podcastaren 14.
    aleak; Tromson bizi da, Norvegian, eta ozeanoen zirkulazioak ikertzen
    ditu. Artikoan egiten duen jardunari buruz, espedizio askotarikoei buruz
    eta beste hainbat gauzari buruz mintzatu da. Hiztegiaren atalean,
    foraminifero deituriko organismoei buruz aritu dira Nagore Arin eta
    Olatz Artola. Aholkuen tartean, ingurumenari buruzko literatur
    gomendioak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
    28 min
  • Energia, komunitatetik eta komunitatearentzat. NAGORE ARIN
    Energia komunitateak ditu hizpide Kinkaren 13. saioak, Artelan
    kolektiboko kide Oihana Lorea Zabalegi, Sugarai kooperatibako bazkide
    Peio Harluxet eta Ekiherri kooperatibako bazkide Aitziber Gartzia
    solaskide. Hiztegiaren atalean, iheslari klimatikoez aritu dira Nagore
    Arin eta Olatz Artola. Aholkuen atalean, Asunek Behatokiko Goiuri
    Alberdi eta Aintzira Oñederra izan dira estreinakoz, eta erosketa
    egiterakoan kontuan hartu beharreko gakoez hitz egin dute.
    36 min
  • Iraultza berdeez, Mirene Begiristainekin. NAGORE ARIN
    Kinka podcastaren 12. saioan, agroekologiaz mintzatu da Mirene
    Begiristain EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta
    elikadura sistemen ikerltzailea. Lehen sektoreak izan duen bilakaeraz,
    nekazaritzaz, lurraren eta lurra zaintzen dutenen zaintzaz eta beste
    hainbat gaiez mintzatu da. Hiztegiaren atalean, mikroplastikoez aritu
    dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Gomendioen atalean, hondakinekin
    gutxiago kutsatzeko erronkatxoak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.
    37 min
  • Trantsizio energetikoa bai, baina zein markotan?. NAGORE ARIN
    Trantsizio energetikoaz mintzo da Kinka podcastaren hamaikagarren atala.
    Martxoaren 2an egin zen Martin Ugalde Foroan esandakoen laburpen bat
    da, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Itziar Gomez, BC3ko
    ikertzaile Unai Pascual eta Hego Euskal Herriko Greenpeaceko
    koordinatzaile Lorea Flores hizlari. Hiztegian, elikagaien karbono
    aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, gomendioen
    atalean, baterien berrerabilpenari buruz mintzatu da Imanol Landa
    Medrano. Entzun!
    34 min
  • Otsoen itzulera: nork babestuko du nor?. NAGORE ARIN
    Otsoez mintzo da Kinka podcastaren hamargarren atala; otsoez, espezie
    babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten
    kalteez, besteak beste. Horretarako, Iñigo Bilbao Euskal Nekazarien
    Batasuneko kidearen eta Diego Ortuzar Ekologistak Martxan taldeko
    kidearen iritziak jaso ditu podcastaren lantaldeak, eta nork bere
    ikuspuntutik heldu dio aferari. Hiztegiaren atalean, uxaldiaz aritu dira
    Nagore Arin eta Olatz Artola;. Gomendioen atalean, berriz, energia
    gutxiago kontsumitzeko gakoak ekarri ditu Gorka Egia kolaboratzaileak.
    Entzun!
    33 min
  • Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari. NAGORE ARIN
    Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena baliatuta, hondamendiaren
    hots eta soinu askotarikoen bilduma osatu du BERRIAk, Kinka podcastaren
    ale berezi batean. Duela bi urte jasotako Nahia Sololuzeren eta BERRIAko
    editore Iñaki Petxarromanen azalpenekin, eta pieza honetarako espresuki
    grabatutako Imanol Magro BERRIAko kazetariaren esanekin osatu da lana;
    baina, testigantza horiez gain, Zaldibarko auziari buruzko bestelako
    hots eta soinuak ere topatuko ditu entzuleak audio dokumental itxura
    hartu duen lan honetan.
    37 min
  • Jauzi Ekosoziala: elkarrekin ekiteko eta eragiteko sare bat. NAGORE ARIN
    Jauzi Ekosoziala dinamika du mintzagai Kinka podcastaren zortzigarren
    saioak. Hego Euskal Herriko mugimendu ekologista artikulatzeko asmoz
    sortu dute, elkarrekin ekiteko eta eragiteko. Alaitz Ajuriagerra eta
    Nerea Zuluaga mugimenduko partaideek azaldu dituzte dinamika berriaren
    nondik norakoak, eta luze gabe dituzten mugarri nagusien berri ere eman
    dute. Hiztegian, Copernicus zerbitzuaren urtez urteko txostena izan dute
    hizpide Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Gomendioen atalean,
    berriz, azken asteotan ahoz aho ibili den fusio nuklearraz mintzatu da
    Imanol Landa Medrano.
    31 min
  • Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin. NAGORE ARIN
    Bioaniztasuna du hizpide Kinka podcastaren zazpigarren saioak, IPBESko ikertzaile Unai Pascual solaskide. Nazio Batuen Erakundearen natur aniztasunari buruzko COP15 biltzarraren nondik norakoak xehatu ditu, eta Naturaren Balioen Katalogoaz eta Euskal Herriko aliantza ekosozialaz ere mintzatu da. Hiztegiaren atalean, Mauna Loako Behatokiaz hitz egin dute Nagore Arin eta Olatz Artola kideek, eta, gomendioen atalean, kontsumo arduratsua sustatzeko erronka interesgarriak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.
    34 min
  • Begirada gazteak, klima krisian giltzarri. NAGORE ARIN
    Gazteak ditu protagonista Kinka podcastaren seigarren saioak, eta,
    horretarako, Gorka Laurnaga klima aktibista, Anne Rodriguez Fridays For
    Future plataformako kidea eta Hodei Rodriguez Sukar Horia taldeko kidea
    izan ditu bidelagun. Hiztegiaren atalean, ‘Hazkundearen mugak’ txostena,
    eta, gomendioen atalean, bizikleta elektriko bat erosteko aholkuak,
    oraingo honetan, Imanol Landa Medrano kolaboratzailearen eskutik.
    Entzun!
    36 min

About Kinka

From the publisher's feed

Krisi ekosoziala hizpide duen podcasta da Kinka, klima eta natura krisiak gurutzatzen dituen gai askotarikoak lantzen dituen saioa. Nagore Arin kazetariak gidatzen du.