Kirolari Gaittun podcasteko atal honetan, Lide Erbina errugbi jokalariarekin solastu gara. Egun, Eibar Rugby Taldean dago, etxetik gertu, 2020az geroztik kirolaren ikuspegia zeharo aldatuta. Oso gazte nabarmendu zen, Espainiako selekziora iristeraino. 2019an, errugby VII modalitatean, munduko gazte onenaren saria eskuratu zuen. Bere ahizpa Amaia Erbina da. Kirol profesionalaren ertz guztiak ukitu genituen ordiziarrarekin.