Lehen atal honetan lehen denboraldiko errepaso bat egingo dugu protagonistek egindako adierazpen nagusiak erabiliz. Horrez gain, zuzenean egin dugun lehen atala da, Lazkaoko Euskaraldiko aurkezpen ekitaldi modura egin genuen bertako bi kirolari elkarrizketatuz. Alde batetik, Irati Acosta, Lazkaoko areto futboleko jokalaria eta bestetik, Oihane Mendia, gimnasia erritmikako Euskadiko txapeldun eta entrenatzailea.