komunikazioa

komunikazioa

By
Download on the App Store

komunikazioa episodes

  • Bilaka+Etxepare

    Gaur euskaraldi betean Bilaka kolektiboko lagunekin dantzatu dugu eta Ostiralean baionako karrikak danbor taupadez beteko ditugu, euskaraz ikasi eta bizi nahoi dugulako!

    0 min
  • Azterketak Euskaraz Ordizin

    Ordiziako Emaneurre taldeak Azterketak euskaraz aldarrikatu eta izen bereko kolektiboari aitortza egin dio Irailak 7ko Larunbata honetan. Etxepare lizeotik guraso,langile eta ikasleen ordezkaritza bat hurbildu gara bertara eta biziki egun goxoa pasa dugu.

    0 min
  • Maiatzak 17 EH osoan mobilizazio orokor eguna

    Baxoa hurbiltzen ari da, eta aurten ere gertatuko da, frantzesez egitera behartuko gaituzte. Noiz arte onartuko dugu mespretxu hau gure hizkuntzarekiko?

    Aski da errateko tenorea da, herri bat aitzinean dutela erakutsi behar diegu, herri bat bere hizkuntza babesten.
    Etxepare lizeoko ikasle asanbladatik Maiatzaren 17rako “mobilizazio orokor” eguna deitzen dugu Euskal Herri osoan.
    Ikastola, ikastetxe, elkarte, herri mugimendu eta euskaltzare orori antolakuntzarako deia luzatzen diogu hemendik.
    Gure txikitasunetik ezinezkoa zaigu Euskal Herriko bazter guzietara heltzea, baina bazter guzietan badira euskaldunak gure zauria bere egin dutenak, korrikan erakutsi zeniguten bezala.
    Mobilizatzeko manera hauta daiteke: Manifa, elgarretaratze, bidean jarri, okupazio, banderolak eta afitxak eman, kalejira bat egin, kantu bat kantatu, irrintziak bota, zarata egin, argazkiak... edo burutatzen zaizuen beste edozer.
    Egiten dena sare sozialetara #EuskarazIkasiMatxiana eta #EuskarazBiziMatxinada leloekin igo otoi.
    Mila esker eta ez ahantzi: Elkarturik azkarragoak gira eta lortuko dugu!

    0 min
  • Azpeitiko topaketak

    Apirilaren 19an Azpeitiko ikastolak gomitaturik, Zangotza, Oion, Getxo eta Etxepare ikastoletako ikasleak topaketak egin genituen. Euskaratik gure herria josten eta eraikitzen. Sekulako plazerra izan zen eguna zuekin partekatzea. Mila esker Azpeitiko Ikasberri ikastolari!!

    0 min
  • Eskertza

    Ehunka dira Euskal Herriko ikastola eta ikastetxeetatik jaso ditugun sustengu gutun eta marrazkiak. Horietako bakoitza bihotz taupada bat da gure bihotzetan, euskaraz bizi eta ikasteko indar taupadak dira gutun eta marrazki bakoitza. Gure egoera zaila dela ez dugu ukatzen baina momentu zailei elkarrekin aitzin egitean zabalagoak bilakatzen gira; euskararen herriak ez bait du mugarik!

    0 min