
Sign up to save your podcasts
Or


Gau beltza ospatu da 2023an Urruñan. Herritar ugarik parte hartu dute bertan.
Azken urteetan, Etxepare lizeoak aktiboki hartu du parte errigorak udazkenean egiten duen kanpainan. Aurten, urte berezia izanki, hamar urte betetzen bai ditu errigorak, etxepartar ikasleak opari bat egin nahi izan diote errigora osatzen duen komunitateari. Horretarako Mila Arangoits, Ana Mondragon eta Mendi Etchoan ikasleek kanta bat prestatu dute, Benito Lertxundiren erribera kantuaren doinuarekin eta DjBull-en gaitaren laguntzarekin.
Asteburu huntan Nafarroa Oinezetaz gozatu ahal izan dugu Etxarrin. Horra hor guk bizitakoaren oroigarri bat. Zinez bikaina izan da. Mila esker haundi bat Andra Mari ikastolako lagunei euskaraz josteagatik herria.