
Sign up to save your podcasts
Or


Etxepartarren 2024ko Iparra-Hegoako zonbait irudi oroigarri gisa. Mila esker Iparra-Hegoa!
Horra irudietan Etxepare lizeoak eta herri urratsek egindako kilometroa. Lizeoko langilea den Belenek eraman zuen lekukoa lizeoaren izenean, erretreta hartu aitzin egindako lanaren aitortza egin nahi izan diogu Beleni.
Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleok dei hau zabaldu nahi diogu Euskal Herriko ikastetxe guziei. Azterketak euskaraz ez egitearen aldarria bazter guztietara heldu dadin. Lagundtzeko prest?
Etxepareko ikasleak azken asteetan euskal presoei zuzendutako gutunak idazten aritu gara eta joan den abenduaren 29an Baionan postatu genituen. Gabonak ez baitira data errazenak lau pareta artean igarotzeko jakinez etxean zure zain daudela. Borrokatzen jarraituko dugu denak etxean eta aske izan arte. Asko zor diegulako.
Aurten ere, Goiherriko ikastolak eta Pirritx porrotx eta marimotots pailazo taldeak ikusgarria prestatu dute, Ordiziako kiroldegia bi aldiz betez, Urruñako ikastola eta Ziburuko kolejioaren sustenguz. Ainitz dizuegu eskertzeko! ea martxoan Korrontziren kantaldian animatzen zareten gugana etortzen, zuek gu hartzen gaituzuen bezala errezibizen saiatuko gara. Besozabalik gaituzue. Biba zuek eta gora Iparra-hegoa!
Abenduak 6ean Durangoko azoka bisitatu genuen 1MKZT eta euskara berezitasuneko ikaleek, 7an Bilbo ezagutu genuen hainbat lagunen eskutik. Eskuzabalik hartu eta lagundu (zerrenda luzea da...) gaituzuen guzier mila esker, herria ehuntzen duzue!
Pasa den aste huntan artedrama konpania Etxepare lizeoan ukan dugu bere azken soekuntza prestatzeko egonaldian
Mairyn Burasovitch, Roller jauzian mundu mailako bigarren eta Uhaina-kailani Hegoas, Bodysurf-ean europako txapeldunak aitortza jaso dute. Etxepare lizeoko ikasle, irakasle eta langileek omenaldi xume hau eskeini diegu kiroldegian. Goresmenak Mayrin eta Uhaina!
Indarkeria matxista salatu eta gelditzeko ekimen ezberdinak eramanak izan dira Etxepare lizeoan azaroak 23 eta 24ean. Bestalde Etxeparetik 30eko mobilizazio feministekin bat egiten dugu.