LINUXTARRAK GARELAKO

LINUXTARRAK GARELAKO

By
Download on the App Store

LINUXTARRAK GARELAKO episodes

  • 18. kapitulua: FINANTZAKETEN AURREIKUSPENA ETA PLANIFIKAZIOA

    Honako bideoan Kudeaketa Zientziak eta Teknologia ikasgaian landu dugun 18. kapituluaren kalkulu-orriak nola bete behar diren ikasiko duzue. Honekin batera, kalkulu horien atzean dauden kontzeptuen azalpena ere aurkituko duzue.

    1. diruzaintza-fluxuak aktibitate ekonomiko baten lehen 5 urteetan
    2. diruzaintza-aurrekontu baten zatia (6 hilabete)
    3. GARRANTZITSUA: bideoa ikustea ez da nahikoa. Ariketa egin behar duzue bideoa ikustearekin batera.

      0 min
    4. 15.3 Marjinaren kalkulua

      15.3 kapitulua: MARJINAREN KALKULUA

      Bideo honetan kalkulu-orria betetzen eta honetan oinarritzen diren 6 ariketei erantzuten ikasiko duzue.

      Zuen zalantzak hurrengo kurtsora ekar itzazue.

      Izan ongi

      0 min
    5. OWNCAST: tresna berriari buruzko solasaldia @ekintaekin eduki sortzailearekin

      Twitch zuzenekoak egiteko eta jarraitzaileekin interakzioa bultzatzeko tresna ezagutzen dugu. Haatik, ba al dago alternatibarik? Eta kode irekikoa dena? Owncast plataforma alternatiba paregabea izan daiteke. Izan ere, librea eta kode irekikoa da, zure zerbitzari batean instalatu dezakezu eta fedibertsoaren ateak parez pare irekitzen dizkizu.

      Zuzeneko honetan ownkast.etxagarra.eus helbidean aurkituko duzuen owncast intantziaren nondik norakoak aztertuko ditugu @ekintaekin eduki sortzailearekin.

      0 min
    6. MARJINAK KALKULATZEN: salmenta prezio estrategiaz aldatzea zilegia denean

      Bideo honetan saltoki baten marjina kalkulatzen ikasiko duzue, balio absolutuetan zein erlatiboetan. Egungo egoera aintzat hartuta, 3 hipotesi ezberdinek marjin horietan izango luketen eragina aztertuko duzue, hipotesi horien bideragarritasuna aztertzearren. Azkenik, GOAL SEEK tresnaren bitartez, estrategiarik "eraginkorrena" zehaztuko duzue.

      Bideotutoriala ikusterakoan zalantzak badituzue, ez egin dudarik eta galderak pausatu.

      0 min
    7. SALMENTA PREZIOA: kargak, kostuak eta marjinaren ondoren datorrena

      Bideo honetan, 15.2 kapituluko ariketa nola egiten den ikasiko duzue. Okindegi batean urte batean dauden kostu eta karga guztiak kalkulatu ondoren, produktu zehatz bati egotzi diezazkigunak (poulet/crudités ogitartekoak) kalkulatu ahalko dituzue.

      Azkenik, ogitarteko honek enpresari utzi dion marjina zehazteko aukera izango duzue eta, hipotesiak lagun, hobeto beharrekoak zehazteko beta izango duzue.

      Bideoa ikustea ariketa egiten duzuen bitartean gomendatzen dizuet. Zalantzak idatzi eta hurrengo kurtsoan aipa itzazue.

      0 min
    8. KAPITAL EMENDAKETA: enpresan diru "berria" sarrarazten

      Bideo honetan 13.3 ariketa nola egiten den ikasiko duzue. So-Laine enpresak dituen likidezia tentsioei aurre egiteko finantzaketa bila dabil. Bankuen ezezkoa jaso ondoren, kapital emendaketa bat egitea erabaki dute. Kapital emendaketa horrek akzio berriak sortzea eskatzen du. Eta akzio berrien prezioa zenbatekoa izan behar luke? Akziodun berriak erakar ditzakegu zaharren egoera kaltetu gabe?

      Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara ohikoak zaizkigun kalkulu orrien bitartez. Oroitarazten dizuet zeintzuk diren ariketak birpasatzeko aholkuak:

      1. Begiratu tutoriala eta idatzi zuen zalantzak
      2. Bigarren aldiz begiratu taula egiten zoazten bitartean
      3. Ariketa egin bideoari so egin gabe
      4. Ez egin dudarik eta zuen zalantzak kurtsoan galdetu.

        0 min
      5. BALANTZE KONTABLEA osatzen

        Bideo honetan enpresa baten finantza balioa kalkulatzen ikasiko duzue, kalkulu orri baten bitartez. Finantza balioa enpresa batek duen balioa da. Finantza balioari baliabide propioak edo ondare garbia ere deitzen zaio.

        Ariketa bipasatzeko honako 3 urratsak jarraitzea aholkatzen dizuet:

        1. Begiratu tutoriala eta idatzi zuen zalantzak
        2. Bigarren aldiz begiratu taula egiten zoazten bitartean
        3. Ariketa egin bideoari so egin gabe
        4. Ez egin dudarik eta zuen zalantzak kurtsoan galdetu.

          0 min

        About LINUXTARRAK GARELAKO

        From the publisher's feed

        Software libreari buruzko katea, GNU/LINUX bereziki. Ez naiz informatikaria, software librearen autodidakta eta zale amorratua baizik. Euskara da katearen hizkuntza ofiziala.