
Sign up to save your podcasts
Or


Honako bideoaren laguntzarekin urteko emaitza kontablea kalkulu orri bilakatzen ikasiko duzu. Hiru atal lantzen ikasiko duzu :
– Urteko emaitza kontablearen formulak (=IF)
Ariketa hau egiteko 3 urrats hauek jarraitzea gomendatzen dizuet :
Ariketa egin ondotik zuen galderak kurtsora ekar itzazue.
Honako tutorialaren laguntzarekin, TELEGRAMen AUDIO KANALAk sortzen ikasiko duzu. Audio kanal batek irrati baten funtzioak betetzen ditu. Alegia, zuzeneko igorpen bat sor dezakezu eta igorpen hori edozein telegram erabiltzailek segi dezake itzulitako hizkuntzan.
Oso praktikoa izan daiteke, besteak beste, ikastolek antolatzen dituzten hitzaldietan. Izan ere, euskal hiztunak ez diren gurasoek hitzaldia euren mugikorretik segi dezakete.
Zer da behar den materiala?
· Itzultzailearentzat: telegram duen ordenagailu edota mugikorra + MIKROFONOA (soinuaren kalitatea duina izan dadin)
Audioarekin funtzionatu ezezik, bideoarekin ere berdin-berdin dabil. Hortaz, berehalako itzulpenetatik harago joan eta zuzeneko bideo aurkezpenak modu irekian egiteko parada ere eskaintzen digu Telegramek.
Honako bideoaren laguntzarekin Kudeaketa Zientziak eta Numerikoa ikasgaiaren 12. kapituluko ariketak nola egiten diren ikasi ahalko duzue. 12.2 eta 12.3 ariketak dira, hain zuzen.
Balio Erantsiaren sorkuntza, batetik; Balio Erantsiaren banaketa, bestetik.
GOMENDIOA: bideoa ikusten zoazten heinean, ordenagailuan kalkulu orria betetzen joan zaitezte. Zuen zalantzak idatzi eta hurrengo kurtsoan lehen bait lehen aipatu.
Musika: Corporate Music Only
Honako bideoan ARCHLINUX instalatzeko eta konfiguratzeko gida aurkituko duzu, KDE PLASMA mahainguruarekin. Banaketa honen instalazioa zaila izan bada ere asko erraztu da ARCHINSTALL komandoari esker. Distribuzio arina eta garbia, ARCHLINUX aukera paregabea izan daiteke linux zerotik instalatu eta zure gustora eraikitzeko. Bideo honetan agertzen diren urrats guztiak segi ditzazun, erabilitako estekak eta komandoak uzten dizkizut.
GARRANTZITSUA: instalazioa burutzeko ETHERNET kable baten bitartez konektatuta egon behar duzu edo zure mugikorra kable bitartez konektatuta izan behar duzu "USB bidez konexio partekatzea" moduarekin.
ARCHLINUX ISO irudia deskargatzeko:
Instalazioaren letrak handiagoaak ikusteko komandoa:
Instalazioari ekiteko komandoa:
PACMAN gordailuak gehitzeko:
PAMAC software kudeatzailea instalatzeko:
FLATHUB gordailuak gehitzeko:
Bluetooth-a aktibatzeko:
GOZA EZAZU ARCH LINUXen MUNDUAZ!
Jarrai nazakezue hurrengo sare sozialetan:
Peertube: https://peertube.eus/c/linuxtarrak_garelako/videos
Honako bideoan 1MKZTko Kudeaketa Zientzia eta Numerikoa ikasgaian urte bukaeran burutu beharreko ikerketa lanari buruzko tutoriala aurkituko duzue. Kasu honetan, sintesi batek zer nolako itxura izan behar duen ikusiko duzue. Ondoren, sintesi hori ahozko bilaka dadin zenbait gako aurkituko dituzue.
Bideoaren baitan "podcast saio eredu" bat ere aurkituko duzue, zuen lanarentzat aberasgarria izan daitekeelakoan.
Honako bideoaren laguntzarekin, Kudeaketa Zientziak eta Numerikoa ikasgaian eskatuak zaizkizuen ahozkoak egiteko ezinbestekoak diren datu baseak egiten ikasiko duzue. Oso garrantzitsua izango da zuen datu basea bideoan ageri den bezala aurkeztea.
Zorin OS sistema eragilearen azken bertsioa abenduaren 20an iritsi zitzaigun. 48 ordu pasa ondoren, distribuzio honen bideo tutoriala egitea erabaki dut. Batetik, Linux mundura eraman ninduelako duela 4 urte; bestetik, Windows edota MAC sistemetatik datozen erabiltzaileentzat linux deskubritzeko aukera paregabea delako.
Zorin prest da erabiltzailearen behar guztiei erantzuteko, instalazioa bukatu bezain laster. Alegia, erabiltzaile berriengan linuxek sor ditzakeen beldurrak uxatzeko tresna paregabea da.
Bideo honek honako zatiak ditu:
Jarrai nazakezue hurrengo sare sozialetan:
Peertube: https://peertube.eus/c/linuxtarrak_garelako/videos
Honako bideoan 2023ko abenduaren 13an Seaskako formakuntzen baitan proposaturiko numerikoari buruzko saioaren bideo tutoriala aurkituko duzue. Ordubeteko iraupena duen bideo honek LUBERRI LINUX distribuzioaren instalazioa, lehen ezarpenak eta zenbait logiziel nola erabiltzen diren erakusteko asmoa du. Agertzen diren logiziel guztiak libreak eta plataforma anitzetan erabilgarriak dira. Hortaz, Luberri instalatzeko aurrerapausua eman gabe ere, zuen ordenagailuetan ere logiziel hauei aukera bat eman zeniezaiekete.
Honakoak dira bideoaren atalak:
Informazio gehiago eskuratzeko:
Webgunea: https://luberrilinux.eus/
TRESNA LIBREAK IKASLE LIBREENTZAT!
Honako bideoaren laguntzarekin, enpresa baten lan aktibitatea neurtzen lagunduko dizuen taula sortzen ikasiko duzue. Paperean emandako datuak kalkulu orri batera pasa, antolatu eta txukunduko dituzue. Ondoren, eskas diren formulak sartu eta indikatzaile bakoitzaren eboluzioa kalkulatuko duzue.
Honako bideoaren laguntzarekin, langile baten hilabete saria kalkulatzen lagunduko gaituen kalkulu orria eraikitzen ikasiko duzu. Taulan ageri diren datu guztiak formula baten bitartez lotzen badituzue, giza baliabideetan azaltzen diren galderei berehalako erantzuna aurkituko diezue.
From the publisher's feed