
Sign up to save your podcasts
Or


Durangoko azoka dela eta, fedibertsoa sustatzen duen ABARASKA taldeak PAPERJALEn antolatutako zozketaren emanaldia duzue honako bideoa. Lehendabiziko zuzenekoa izanik, txalotu ongi egindakoak eta barkatu gaizki egindakoak. Sinetsita gaude hobetzen joango garela.
Zorionak irabazleari! Zorionak parte hartzaile guztiei! Irakurzaletasuna bultza dezagun, euskaratik eta euskaraz!
Bideo tutorial honetan 6.3 ariketak eskatzen duen kalkulu orria nola eraiki behar den ikasi ahalko duzue. Tutoriala funtsezkoa izango zaizue ikasturtean zehar etorriko diren ondorengo taulak hobeto, eta batez ere, fiteago egiteko.
Epoptes software librean oinarritzen den logiziel bat da. Linux distribuzio gehienetan aurkituko duzue, tartean, Txikilinux eta Luberrin. Oso software erraza izateaz gain, biziki praktikoa suerta daiteke informatika gelak kudeatzeko. Pantailen kontrolaz harago, ikasleekin elkarlana burutzeko aukera paregabea ematen du. Irakaslearen parte hartzearekin, batetik; ikasleen pantailaren partekatzearekin, bestetik.
Bi minutuko bideo honetan programa honekin burutu daitezkeen ekintza nagusiak ezagutuko dituzu. Ondoko bideo batean, nola instalatu eta konfiguratzen den azalduko dut.
From the publisher's feed