Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 24. Iban Urizar: ''Amorantek, jolastu egiten du bilatu baina gehiago''
    Herri musika egiten duela esan ohi du Iban Urizarrek (Elgoibar, 1975), herri musika berritu egiten duela erantsi beharko litzaioke esaldi horri. Amorante izen artistikoa, Rodrigo Amarante musikari Brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari Espainiarren abizenak nahastuz sortu zuen. Miresten dituen bi artistaren izenak fusionatu ziten bezala, nahasten ditu musikak ere bere lanetan.Zerbaiten bila ibili baina gehiago musikarekin eta letrarekin jolasean egiten ditu bere piezak egiteko aurkikuntzak bakarkako bere lanetan. Aurrez, bide luzea egina du Joseba Irazoki, Rafa Rueda edo eta Joseba Tapiarekin batera.Playlista:· Amorante – Oiloarena (Amorante // 2016)· Bap!! - Celosamente Gordea (Zuria Beltzez // 1992)· Joseba Tapia - Len amar lagun giñan etxean (Agur Intxorta Maite // 2001)· Bukaera - Ama hil zaigu (Txerokee – Mikel Laboaren Kantak // 1990)· Amorante – Ama hil zaigu ZAIGU (Bat Edo Hiru // 2020)· Gutariko Bat - A + B + Rolex ("1996-99")· Amorante – Hezurgabeak (Bat Edo Hiru // 2020)· Amorante – Condor (Bat Edo Hiru // 2020)· Joseba Irazoki - Batzuek ixo ixo (Euria Ari Du // 2010)· Napoka Iria- Ibiltzeko Gertu (Arnasten ikasteko berriz // 2013)· Hiru Truku – Nauna Nauna Jin (Nafarroako Kantu Zaharrak // 2004)· Iñigo Ugarteburu – Aeraberan (Back & Forth // 2012)· Amorante – Leihoa (Gure Oroitzapenak // 2018)
    1 hr 27 min
  • 23. Agus Barandiaran: ''Bizitza ez dut konprenitzen trikitixa gabe''
    Korrontzi taldeko gidaria da Agus Barandiaran. Trikitilari zahar baten omenez hartu zuten taldearen izena eta tradizioaren esentziari egungo prismatik begiratzen diote folk taldeko kideek. "Koplariak" da argitara eman duten azken diskoaren izena. 10. alea dute eta hitzari eman diote garrantzia, horregatik izan dute Xabier Amurizaren kolaborazioa testuetarako.Agus Barandiaranek 13 urterekin ikasi zuen trikitia jotzen, Rufino Arrola izan zuen aurreneko maisua eta esker oneko hitzak besterik ez ditu harentzat. "Biluzik" sentitzen da trikitiari helduta ez badago. 2004an abiatu zen Korrontziren ibilbidea eta "auspoa" eman dio Barandiarani. "Lore Hostoak" podcastean azaldu dizkio bere bizipenak Ekain Perezi.Playlista:. Korrontzi – Ederregia Zelako (Koplariak // 2020)· Rufino Arrola – Trikitixa (Euskal Herriko Trikitxa Txapelketa // 1980)· Txomin Artola - Triste Bizi Naiz Eta (Berriz Arte // 1988)· Exkixu - Sorginen leizean (Gaua Heldu Orduko // 1995)· Mikel Urdangarin - Badira hiru aste (Badira Hiru Aste // 1998)· DJ Makala & Korrontzi – Sitzes (Topa-K // 2019)· Akelarre – Gauero (1972-2005 zuzenean // 2005)· Kepa Junkera - Gaztelugatxeko Martxa (Bilbao // 1998)· Hertzainak – Zoratzen Naizela (Denboraren Orratzak // 1992)· Tapia eta Leturia – Maitatzen Zaitudalako (Juergasmoan// 1990)· Korrontzi - Sardos-K (Tradition 2.1 // 2013)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 29 min
  • 22. Jean Michel Bereau: “Kalakanen berezitasunak ematen digu ezagutza, grina”
    Kalakaneko kantari eta perkusionista gonbidatu "Lore Hostoak" podcastean. Iparraldeko tradizioari lotuta, haur zelarik hasi zen kantuan eta maite zuen. Gerora ezagutu zituen beste musikak, punka, rocka eta abar. Horregatik osatu dute tradizioa moldaketa elektronikoekin. "Gure soinua enmendatzea da helburua, taldea handitu gabe" arrazoitzen du Bereauk.Bere iritzirako "kantu tradizionalari kalte handia egin diote soinu ekipoek", izan ere ostatuetan ekipo elektronikoak sartu ahala atzera egin dute ostatuetan kantatzen zuten herritarren kopuruak, eta pena da "naturalki" egiten zen kantu herrikoia galtzea. Kexu da horrekin, "lehen bizitzaren parte zen eta orain antolatu egiten da".Maddonarekin Kalakanek egin zuen kolaborazioaz ere mintzo da Bereau.Playlista:· Kalakan – Agur Irritzina (Artizar // 2021)· Delirium Tremens – Ikusi eta Ikasi (Ikusi eta Ikasi // 1989)· Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz (Adio Kattalina // 1982)· Les chanteurs de Barcus - Pilotarien Biltzarra (1958)· Pantxoa Eta Peio - Galerianoaren Kantua (Peio Ospital Eta Pantxoa Carrere // 1975)· Kalakan - Kantuz (Elementuak // 2015)· Su Ta Gar - Mari (Jaiotze Basatia // 1991)· Estitxu – Agur Maria (Estitxu // 1972)· Oihaneko Zühainetan - Ürxapal Bat· Chillmafia - Gazte Arruntaren Koplak (Ezorregatik X Berpizkundea // 2021)· Maurizia, Leon, Basilio eta Fasio – Martxea Albokeagaz· Kalakan – Sagarra jo ! (Kalakan // 2010))
    2 hr 9 min
  • 21. Modus Operandi: ''Dantza egiteko musika bizi liteke aulkian eserita ere''
    Modus Operandi taldeko abeslariari, Iñaki Ortiz de Villalbari (Gasteiz, 1971) eskaini diogu "Lore Hostoak" podcastaren hogei eta batgarren atala. Iñakik, aldarrikapen bat du ahoan "rocka entzun liteke eserita ere", izan ere, COVID-19aren pandemiak ezerezean utzi ditu sektorea eta programatzaile eta erakundeei ohartarazi nahi die rocka ere prest dagoela modu berrietara moldatzeko.Betagarrirekin egin zuen bideaz oroitzapen oso onak ditu, talde berezia zelako eta gauza "bereziak" eskaini zizkielako. Pandemiak oztopatu duen Modus Operandiren abenturarekin jarraitzeko indar betez dago. Bai baitaki musika dantzagarriak, folka edo eta ska reggaea kasu, "soinu internazionalak" direla eta "ulertu" egiten direla hizkuntza batean edo bestean.Playlista:· Modus Operandi – This Is The Fiesta (Dantza Gaitezen Hil Arte // 2020)· Mikel Urdangarin – Martxa Baten Lehen Notak (2011 // Zuzenean)· Negu Gorriak – Amodiozko Kanta (Negu Gorriak // 1990)· Hertzainak – Arraultz Bat Pinu (Hertzainak // 1984)· Beti Mugan – Filosofi Aldaketak (Oreka Desorekan // 1993)· Modus Operandi – Zure Ondoan Egin Nahi Dut Lo (Dantza Gaitezen Hil Arte // 2020)· Kuraia – Bizi Gera (Kuraia // 2001)· Danba – Mezu Bat (Esamesaka // 1991)· Baldin Bada – Zirt Zart - Ibilaldia (Lur Azpian Bukatuko Duzue // 1986)· Delirium Tremens - Ikusi Eta Ikasi (Ikusi eta Ikasi // 1986)· Betagarri – Sweet Mary (Ikusi eta Ikasi // 1986)
    1 hr 34 min
  • 20. Gorka Sarriegi: ''Sorotan beleri, bat batean etorri zitzaigun olatua''
    90. hamarkadara itzuli gara Gorka Sarriegirekin (Hondarribia, 1973) batera. Sorotan Bele orduan sortu zen, Irlandako doinu eta armoniez beterik Euskal Herrian pop rocka egiteko. 1992an Euskadi Irratiko maketa lehiaketa irabazi zuten eta bat batean hartu zuten txanpa. "Bat batean etorri zitzaigun olatua" aitortu digu Sarriegik podcastean. Izan ere plazetan hasi eta arrakasta izatea dena bat etorri zen eta talde bezala zaildu behar izan zuten ariaren arian. Gogoan du, musika bat buruan jarri eta hura entsegu lokalera eraman eta nola "gorpuztu" behar izaten zuten denen artean, gehienetan letra azkenerako utziz. Sorotan belek, 1996an erabaki zuen bidea amaitzea, nahiz bertako musikariek beste proiektuetan jarraitu duten musikari lotuta.Gorka Sarriegik , "harrotasun puntu bat" sentitzen du, bera ez dagoenean, bere seme alabek musikan aztarna txiki hori utzi zutela ikusten jarraitu ahal izango dutelako.Playlista:. Sorotan Bele – Arratsalde Honetan (1992)Pantxoa Eta Peio - Lepoan Hartu Ta Segi Aurrera (Peio Ospital Eta Pantxoa Carrere // 1975)Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Zuberoa - Askatasunaren Semeei // 1977)Egan - Zakilixut (Denok Dantzara // 1987)Baldin Bada - Baldin Bada (Lur Azpian Bukatuko Duzue // 1986)Sorotan Bele – Marinelaren Zai (1992)Hertzainak - "Ta Zer Ez Da Berdin" (1984)Itoiz - "Espaloian" (Espaloian // 1985)Beti Mugan - Homo Homimi Lupus (Mugan – 1992)Ken Zazpi – Itasoa Gara (Ortzemugak Begietan // 2010)Sorotan Bele - Sing-sing-ati-ko folk & rolla (Mundu Hegian // 1994)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 33 min
  • 19. Eñaut Elorrieta: ''Musikari izatea, munduan kokatzeko nere modua da''
    Eñaut Elorrietak (Gernika, 1975) aurkezpen gutxi behar du. Ken Zazpiko abeslari gisara egin da ezagun, baina horren aurreko eta osteko proiektu asko dago. Hala nola Lugorri edo eta Mikel Markezekin burutu zuen "Baga biga higa" edo eta Xenderaingo ahizpekin burututako lan klasikoa.Eñaut fisikaria da ikasketaz baina saiatzen da "betetzen duen horretara" bideratzen bere denbora eta ahal duen neurrian hala jarraitu nahiko luke eta bide horretan musika dago beti. Txiki txikitatik dago harremanetan musikarekin. Eman zuten aurreneko kontzertuan bost entzule izan zituzten, baina milaka aurrean izatea zer den ere badaki. Gaur egun alabak esaten dio kantu alaiak egiteko "Lore Hostoak" podcastean azaldu digunez eta gustuko du kantuen magia "autorea edo taldea gainditu eta libre geratzen denean" badu adibide bat "ezer ez da betiko".Playlista:. Eñaut Elorrieta – Eguzki Argitan. Mikel Laboa: Lili Bat (12 // 1989). Errobi- Andere (Ametsaren Bidea // 1979). Oskorri – Emazurtz (Gabriel Arestiren Oroimenez // 1976). Itoiz – Ezekielen Esnatzea I (Ezekiel // 1980). Ken Zazpi – Itsasoa Gara (Ortzemugak Begietan // 2010). Hertzainak: Sigarrillos amariyos (Hertzainak // 1984). Ruper Ordorika: Hi Hintzena (Hautsi Da Anphora // 1980). Lugarri: Ezer ez da betiko (1997). Kenzazpi: Ilargia (Bidean // 2003). Eñaut Elorrieta – Geografia (Deserriko Kantak // 2013)
    1 hr 44 min
  • 18. Rafa Rueda: ''Musikariak eternitatearekin jolasten ari gara''
    Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikaria, gitarrari lotuta eta kantuan ezagutzen dugu. Proiektu askotan parte hartu du. Hala nola, Broken bihotz , PiLT edo Lou Topet eta kantari askoren alboan, Mikel Urdangarin, Petti edo eta Txema Murugarren besteak beste.Musikariak, "eternitatearekin jolasten" ari direla pentsatzen du. Berak behintzat ez du denbora asko galdu. Zortzi disko kaleratu ditu 2003an taula gainera atera zirenetik, azkena 2020an "Rueda" izenekoa. Rafa Ruedak egin duen soinu eraldaketaren adibidea.Playlista:· Rafa Rueda – Ihes Puntua (Rueda // 2020)· Itoiz– Lanbrora (Alkolea // 1982)· Ruper Ordorika– Berandu Dabiltza (Ni Ez Naiz Noruegako Errege // 1983)· Mikel Laboa– Sorterriko Koblak (6 // 1985)· Zea Mays– Besterik ez naiz (Sortuz, Grabitatearen Aurka// 2005)· Rafa Rueda – Little Cowboy (Hiri Kristalezkoa // 2017)· JP Lohian – Alperrik da Apaintzea (JP Lohian & Klonen Klana // 2005)· TOC – Anegauta (Zidazun // 2021)· Olatz Salvador– Korapilatzen (Zintzilik // 2018)· Sara Zozaya– Lili ( ( I ) // 2018)· Rafa Rueda – Hokusairen Olatua (Rueda // 2020)
    2 hr 3 min
  • 17. Lumi: ''Ahotsa makinizatzea eta makinak humanizatzea da gure helburua''
    Lumi bikoaren erdia da Nahia Zubeldia, bera arduratzen da gitarraz eta ahotsa jartzeaz eta zati elektronikoa berriz Manu Matthysen esku geratzen da, sintetizadore eta erritmo kutxaz arduratuz. Ziburu eta Donibane Lohitzune arteko bikoak osatzen du beraz Folk, Pop, elektronika fusioa egiten duen taldea.Bi lan eman dituzte argitara dagoeneko, "Itzal Zikinak" izenekoa azkena, "gauza itsusi edo zikin batek ere sor dezake zirrara" Nahia Zubeldiak garbi adierazi digu bere pentsamendua."Lore Hostoak" podcastean azaldu dizkio Lumi-ko ahotsak Ekain Parezi bere bizitzako musika pasarte nagusiak.Playlista:. Lumi – Lehoi Enea (Lumi-EP // 2015). Oskorri – Martin Galox (In Fraganti // 1986). Mikel Laboa – Besterik Ezagutu Ez Eta (Lau Bost // 1980). Kashbad – Ni Izateko (Kashbad // 1996). Saioa – Itsasotik Heldu Nintzen (Hiru Hamalau // 2018). Lumi – 189 Gela (Itzal Zikinak // 2019). Orbel – Hegan (Hegan // 2019). Pelax – B (A-B // 2019). BBAX (Behi Bideko Andere Xuriak) – Mendiak bethe belarrez (T'MAMAZTANG"T// 2020). Amorante – Condor (Bat Edo Iru // 2020. Lumi – Erromantikoarena (Lumi-EP // 2015)
    1 hr 30 min
  • 16. Mikel Azpiroz: ''Musikak zubiak eraikitzen ditu''
    Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) musikaria, teklatu batera lotuta bizi da. Pianoa du lagun eta harekin sortzen du musika, Blues eta Jazz doinuak nagusiki. Batzuetan taldean jotzeko eta besteetan bakarka. Lau Behi edo Elkano Browning Cream taldeetako arima izan da, baina baditu proiektu pertsonalagoak ere eta Gari, Jabier Muguruza, Triz3ps edo eta The Waifsekin kolaboratu izan du, besteak beste."Lore Hostoak" podcastean, bere "ibilbide musikal biografikoa" egin dio Ekain Perezi.
    1 hr 30 min
  • 15. Joseba Irazoki: ''Beti komeni da esperimentazioa, musikan eta bizitzan''
    Joseba Irazoki (Bera, 1974) hostokatzen du podcast honetan Ekain Perezek. Folk Rock psikodelikoaren gainetik, gitarra du lagun handi. Eta gitarra horrekin aritu da bakarka, taldean eta besteren taldea osatzen. Hala nola Mikel Erentxunen proiektuetan edo Nacho Vegasen alboan."Nire bidea egiten hasi naiz" aitortzen du eta areago, hasi duen bideak betetzen duela. Aura edo energia berezia du bere musikak eta esku artean baduela asmo berririk antzeman diogu, asko aurreratu nahi ez duen arren.Playlista:. Joseba Irazoki eta Lagunak – Baso Ertzean (2014). Oskorri – Euskal Herrian Euskaraz (Adio Kattalina // 1982). Mikel Laboa – Baga Biga Higa (Bat Hiru // 1974). Kortatu - Zu Atrapatu Arte (Kortatu // 1985). Itoiz – Hegal Egiten (Espaloian // 1985). Joseba Irazoki– Batzuek Ixo Ixo (Euria Ari Du // 2009). M-ak - Barkatu ama (Barkatu Ama // 1989). Petti – Egun Bat Gehiago (Amets Bat // 1999). Dut – Sortu Eta Haztea (AT // 1996). Borrokan - SAX (Hitzez Ulertu Ezin Dena Omendu Nahi Nuke. Oraintxe! // 2007). Joseba Irazoki eta Lagunak – Gezurrezko Bizia (Zu Al Zara? // 2018)
    1 hr 42 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…