Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 34. Jabier Muguruza: ''Intimismo hori, enkontru hori bilatu nahi dut''
    Jabier Muguruza (Irun, 1960) hiru anaia musikarietako beteranoena da. Les Mecaniciens edo Joxe Ripiau taldeetan, nahiz Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika edo eta Jose Mari Iturralderekin osatutako "Emak Bakia" proiektu literarioan ere parte hartu izan du. Bakarkako ibilbidean, akordeoiaz edo ahotsaz jantzitako jazz eta pop doinu lasaiak jorratu izan ditu, haurrentzako nahiz helduentzako lan mordoa kaleratuz. "Intimismo hori, enkontru hori... entzulearekin banan bana elkartzea bilatzen dut" azpimarratu dio Ekain Perezi "Geltokiak Izarretara" (2019) diskoan oinarrituta hostokatu dugun bitartean.Playlista:Jabier Muguruza - Antzinako Bihotz (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Mikel Laboa (12 // 1989) ····Jabier Muguruza - Zaharra zara Bilbo (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Gari (Eguzki Berritan Zaude // 1997)Jabier Muguruza - Kantu Eroa (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Juan Carlos Perez (Atlantic River // 1994)Jabier Muguruza – Gaztelugatxe (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Oskorri (Plazarik Plaza // 1980) ····Jabier Muguruza - Berreziketaren zailtasunari buruz (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Ruper Ordorika (Bihotzerreak // 1985)Jabier Muguruza - (H)erra kanta (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Anari (Anari // 1997)Jabier Muguruza - Ilun ikarak (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Imanol (Mea Culparik Ez // 1986)Jabier Muguruza - Hemen izango bazina (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Negu Gorriak (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993)Jabier Muguruza - Izarren hautsa (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Xabier Lete (Kantatzera Noazu // 1976)Jabier Muguruza – Krokodil (Geltokiak Izarretara // 2019) ···· Niko Etxart (Tumatxa // 1983)
    1 hr 27 min
  • 33. Serge: ''Aurpegi ezberdinak erakutsi ditzaket musikarekin''
    Sergio Ruiz G. Txabarri (Zarautz, 1975) doinu bortitzagoekin ezagutu izan dugu, lehenik Eraso! eta beranduago Osso taldeetan. "Musikarekin zatiketa bat egiten duzu, zein zaren leku batean eta bestean" eta gitarra akustikoa hartuta, doinu intimistagoak jorratuz eraberrituta aurkeztu zen 2019ko "Enarak Itzuli Dira" albumean, aurpegi berri bat erakutsiaz. Gari Berasaluze lagunaren poemetan oinarritu zen lehen disko hartan eta 2021ean "Leihotik Mundura" lanarekin, bere bakarkako proiektua kontsolidatu zuen, Sergek.Ekain Perezek, artistaren ibilbidea errepasatuz hostokatu du "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.Playlista:Serge - Dena Itzaliko Bagenu (Leihotik Mundura // 2021)Negu Gorriak - Amodiozko Kanta (Negu Gorriak // 1990)Su Ta Gar - David eta Goliath (Jaiotze Basatia // 1991)Anari - Naufragoak (Zebra // 2005)PI.L.T. - Hotzez Minduta (Denbora // 1998)Eraso! - Erantzunik Gabe (Erantzunik Gabe // 1999)Serge - Bukaeraren Hasiera (Lehiotik Mundura // 2021)Izaki Gardenak - Dena Oskol (Dena Oskol // 2018)Lisabo - Bi Minutu (Ezlekuak// 2007)Berri Txarrak - Aspaldian Utzitako Zelda (Ikasten // 1999)JP Lohian - Alperrik Da Apaintzea (JP Lohian & Klonen Klana // 2015)Serge - Ispilu hautsien gainean (Enarak Itzuli Dira // 2019)
    1 hr 38 min
  • 32. Pauline & Juliette: Madagaskar eta Euskal Herriari abestuz
    Pauline Junquet Kanbon jaio zen 1994an eta Juliette Alfonso Madagaskarren (Mananjary) 1998an, nahiz eta txiki txikitatik Itsasun bizi den. 2014an ezagutu zuten elkar, Kanboko elizan abestu ostean eta hortik aurrera emankizun ugari eman dituzte biko formatuan. Estudioan "The Sound Of Silence" edo "Halleluya" abestien bertsioak grabatzeaz gain, abesti ederrak sortu dituzte euskaraz, frantsesez eta baita malgatxe, Madagaskarreko hizkuntzan abestuz. Bi disko kaleratu dituzte: "Hegaldaka" (2017) eta "Veloma" (2020).Ekain Perezek hostokatuko ditu "Lore Hostoak"en atal honetan, beraien euskal kantu kuttunen bila.Playlista:· Pauline & Juliette – Dantzakidea (Veloma // 2020)· Kalakan – Ama Euskadi (Elementuak // 2015)· Anje Duhalde – Kantu Hau Zuretzat (Azkarate // 1997)· Xabaltx – Ostatu Psi (Loreak Eskatu // 2016)· Mikel Urdangarin – Oihal Puska Bat (MMXV // 2015)· Pauline & Juliette – Zampa Zampa (Hegaldaka // 2017)· Benito Lertxundi – Mirotzak (Itsas Ulu Zolia // 2008)· Ken Zazpi – Ilargia (Bidean // 2003)· Iker Lauroba – Gaur, Jantzi (Nire Gotorlekutik // 2017)· Izaro – Koilarak (Om // 2016)· Jon Itçaina – Aitatxi. Pauline & Juliette – Amazonia"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 31 min
  • 31. Txomin Artola: ''Kantuak ulerterraza izan behar du, ez hieroglifiko bat''
    Kantauri itsasora begira, bere aita "Bordari" eta beste hainbat poeten hitzetan oinarrituta konposatu izan ditu bere kantuak. Mixel Labéguerie entzun ostean, euskaraz abestiak egin zitezkeela ohartu zen eta 1967ko Ez Dok Hamairuren emanaldi baten ostean, berak ere euskaraz abestu behar zuela erabaki zuen. Txomin Artola (Hondarribia 1948) herri musikaren berreskuratze eta eraldaketa prozesuan ezinbesteko ikurra da. Bakarka, bikoan (Amaia Zubiria edo bere seme Urbil Artolarekin) edo talde lanetan (Haizea, Alboka...) entzun izan dugu.Ekain Perezek bere ibilbidea errepasatuko du "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.Playlista:. Txomin Artola - Txakurraren Partia (Et Incarnatus Est // 2021))· Txomin Artola - Arrantzale Erri (Olaxta // 1975)· Haizea - Goizeko Euri Artean (Haizea // 1977)· Alboka – Launako (Alboka // 1994)· Txomin & Urbil Artola – "Aberriaren Mugak" (Hondarribian // 1997)· Txomin Artola - Abereen Artean (Et Incarnatus // 2021)· Txomin Artola – "Triste Bizi Naiz Eta" (Berriz Arte // 1988)· Txomin Artola & Amaia Zubiria – "Goizian Argi Hastian" (Folk Lore Sorta 1 // 1991)· Txomin Artola - Iragana Eta Geroan (Et Incarnatus // 2021)· Askoren artean - Nere etxea edo laboraria (Ikusten Duzu Goizean // 1991)
    1 hr 44 min
  • 30. Maite Larburu: Biolina eta sormen tresna gehiago landu dituen artista polifazetikoa
    Maite Larburu (Hernani, 1979) musikari polifazetikoa da. Biolina izan du bere kreatibitatearen oinarri, baina beste musika eta arte esparruak ere landu izan ditu. Biolin klasikoa landuta irabazi zuen 2002ko "Nicanor Zabaleta" beka eta hari esker antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan. Arlo horretan diharduten Europa erdialdeko talde esanguratsuenekin lan egindakoa da. Bakarkako lanean, musika ez ezik, ahotsarekin eta oholtzan ere landu du bere sormena Larburuk, horregatik esan izan diote "apurtzailea", baina Hernaniarrak nahiago du, izatekotan, "aldatzailea" esatea.Playlista:· Maite Larburu - Gona (feat. Carlos Gálvez-Taroncher) (Hezurren Azpian // 2019)· Mursego eta Oiongo herria - Maneki neko katua (100% Oion // 2017). Lourdes Iriondo - Hala Ere (Lurdes Iriondo // 1974)· Elena Setien (Grande Days, Xabier Erkizia) - Eder Bati (Mirande // 2020)· Maurizia, Leon eta Basilio + Fasio - Txikitxu Polita (Porrue) (Alboka Eta Trikitixa // 1979)· Maite Larburu - 2daia1, (Hezurren Azpian // 2019)· Ruper Ordorika - Erruduna (1985 // Bihotzerreak)· Amaia Zubiria - Lua Lua (Amonaren Mengantza // 1995)· Maddi Ohienart (Mixel Arotze eta Mixel Etxekopar) - Hats hots (Lürralde Zilarra // 1998)· Itoiz - Tximeleta Reggae (Espaloian // 1985)· Maite Larburu & Josh Cheatham (Neighbor) - Harria, papera, guraizea (Ura Patrikan // 2013)
    1 hr 48 min
  • 29. Amak, Maixa Lizarribar: ''Guk ez dizkiogu mugak ikusten trikitiari''
    Soinu txikiak musikari emakumeak ere izan dituela erakustea da Amak taldearen helburu nagusia. Alaitz Telletxea, Ixiar Oreja, Cristina Solano eta "Lore Hostoak" podcastera gonbidatu dugun Maixa Lizarribarrek (Altzo, 1971) osatzen dute taldea. Oñatiko trikiti jaialdiaren testuinguruan elkartu ziren, ezustean eta sentitu zuten giro onaren onaren ondorioz, behin behinekoa proiektu bilakatzea erabaki zuten. Musika munduaren inguruan lan egiten dute lauek eta Amak taldearen bitartez, soinu txikiaren munduan dauden eta izan diren emakume guztiak argitara eman nahi dituzte. "Ez da Maurizia bakarrik" esan digu Maixa Lizarribarrek.Musika mailan gaur gaurkoz dagoen "emakumeen iraultza" azpimarratu nahi izan dio Ekain Perezi, bere gustuko musika entzutearekin batera.Playlista:. Amak – Atsolorra (Amak // 2021)· Gose – Txalupa (Gosariak // 2014)· Zaldibobo – Malika (Basajaun //1992)· Laja eta Landakanda - Mendiko osasuna (Trikitixa // 1981)· Benito Lertxundi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Oi Ama Euskal Herri (Auhen Sinfonikoa // 1998)· Maixa eta Ixiar - Bexamela Ta Pastela (Mantalgorri // 1997)· Esne Zopak (Esne Beltza) – Baltxekua (Esnesaltzailearena // 2009)· Et Incarnatus - Habanera (Troika, Tolosako Iñauteriak // 2005)· Xabier Lete - Seaska kanta (Xabier Lete // 1974)· Akelarre – Kantuz (Gau Pasa // 1982)· Amak - Amorra Zaitez (Amak // 2021)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 34 min
  • 28. Niko Etxart: ''Behar ziren ipurdia mugitu edo maitia musukatzeko kantuak''
    Euskal rockaren aitzindaritzat jotzen da Niko Etxart (Altzürükü 1953), bere ahotsean ezagutu genuen "Euskal rock & rolling" eta harekin egin dugu sarritan dantzan. Zuberoan jaio eta haur denbora Parisen igaro zuen Etxartek, 21 urterekin etxera itzultzea erabaki zuen arte. Frantziako hiriburua, abanguardia gune izan ohi da ordea eta iturri hartatik edana iritsi zen Zuberoara. Nolanahi, ez zion bizkar eman tradiziozko kantugintzari ere eta doinu berri eta zaharren arteko nahasketatik sortu dira laurogeiko hamarkadatik gaur arte sortu dituen doinuak. "Behar ziren ipurdia mugitzeko kantuak edo eta plazan, goxo goxo dantzatzen zen bitartean maiteri bi musu ematekoak" azaldu dio Ekain Perezi, "Lore Hostoak" podcastaren ale honetan.Euskal eszena bat sortzeko helburuarekin beti, lau hamarkada daramatza kantuan eta ez dauka geratzeko asmorik. Bere bizitza profesionaleko pasarteak aletu dizkio Ekain Perezi.Playlista:· Niko Etxart – Euskal Herri Rock & Roll (Has' Dantzan // 1980)· Anje Duhalde - Beste batekilan (Herrobiaren Hegitik // 1980)· Jexuxmai Lopetegi - Kantua garaiz (Itzal Zaunka // 2016)· Maddi Oihenart - Ikusiko dira berriz (Hari Biru // 2007)· Mikel Markez - Txoriontasun (Kantu Erotikoak // 1997)· Niko Etxart – Eperra (Nahasketa // 1979). Petti & Etxeko Uzta – Amaiera (Hotzikarak // 2016)· Arima Beltza – "Blues Oihartzuna" (Arima Beltza // 2000)· Liher – Teloia (Hemen Herensugeak Daude // 2020)· Eskean Kristö - Latigo! (Azote Kaldüz! // 2014)· Niko Etxart - Tumatxa (Tumatxa // 1983)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 52 min
  • 27. Antton Valverde: ''Urteekin indarra galtzen da eta espresibitatea gehitu''
    Abeslari, piano-jotzailea eta konpositorea da Antton Valverde (Donostia, 1943); musikaria hitz bakarrean esateko. Euskal kantagintzaren berpizkundeko abeslaririk ezagunenetakoa hostokatzen dugu "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan. 1969an murgildu zen musika munduan eta 1975ean atera zuen bere bakarkako lehen lana. Lizardi, Lauaxeta edo Gandiagaren poesia egin du ezagun bere abestien bitartez. "Euskal kantuen mezua" da argitaratu duen azken lana. Xabier Leterekin batera osatu du bere musikari bide gehiena, "lagun ona eta inteligentea" zela azpimarratzen du.Playlista:· Antton Valverde - Bihotzean min dut (Antton Valverde // 1975)· Imanol - Berriro igo nauzu ene mendira (Iratze Okre Geldiak //1982)· Xabier Lete - Ez dut amets haundirik (Kantatzera Noazu //1975)· Xabier Lete - Jardin Bat Zuretzat (Zuzenean Errenteria 1999 //2011)· Benito Lertxundi - Atarratzeko Gazteluko Kantua (Eta Maita Herria, Üken Dezadan Plazera // 1975)· Antton Valverde - Sei silabako gauak (Gaua. Ausentziaren Itzala // 2020)· Oskarbi – Androkanto y Sigo Kantan (Eskutari // 1972)· Txomin Artola - Amaia Zubiria - Brodatzen Ari Nintzen (Folk Lore Sorta // 1991)· Mikel Laboa - Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Bat-Hiru // 1974)· Arantxa Irazusta – Itsasoan Urak Handi (Sortuko Dira Besteak // 2012)· Antton Valverde - Euskal kantuen mezua (Antton Valverde // 1975)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 23 min
  • 26. Don Inorrez: Eszena maskulinoa aldatzen ari da, nabarmentzeko unea da
    Imanol Ubeda, "Esku hutsik" etorri da "Lore Hostoak" podcastera, bakarka egin duen bigarren lana aurkeztera. Solasaldi interesgarria egin dugu bide batez, bere bizitzan zehar zer esana izan duten euskal doinuak entzuten ditugun bitartean. Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean-ekin bidea egin ostean, orain bakarka ari da, baina aurreko musika proiektuak bere bizitzan zehar izan duten garrantziaren jakitun. Abestiak sortzeko prozesua, askotan ideia xume batetik ateratzen dela azaldu digu "gutxiena espero duzunean iristen da abestia sortuko duen txispa".Azken urteetan euskal musikagintzan izan den aldaketa handia azpimarratu nahi du, eszenategia zeharo maskulinoa zelako eta egun emakumezkoek gidatutako talde ugari sortu delako. "Ez da puntuala" bere iritzian eta musika proiektu eta pertsona horiek nabarmentzeko unea dela iruditzen zaio Imanol Ubedari.Playlista:· Don Inorrez - Barre ala Negar (Esku Hutsik // 2021)· Pantxoa Eta Peio - Ez Dut Bilatzen (Peio Ospital Eta Pantxoa Carrere //1975)· Xabier Lete - Ni naiz (Xabier Lete // 1974)· Niko Etxart - Twist Titi (Tumatxa // 1983)· Balerdi Balerdi - Non duzu zauria? (Ez Gara Galdu // 1994)· Deabruak Teilatuetan - Gaur Euria Egin Du (Zein da Zein // 1997)· Bide Ertzean – Atzo (Don Inorrez // 2010)· M-ak - Opor guztietako zalantza (Barkatu Ama // 1989)· Ruper Ordorika – Banekien (Hodeien Azpian // 2011)· Berri Txarrak – Katedral Bat (Infrasoinuak // 2017)· Peiremans - Zuretzako Hitz Ederrak (2005)· Esanezin - Esanezin ft-Leire_Leturia (Aireratzen // 2021)· Don Inorrez – Esku Hutsik (Esku Hutsik // 2021)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 49 min
  • 25. Joseba Tapia: ''Trikitia, instrumentu nazional eta berriz ere maldiziozko''
    Trikitia goi mailara eraman dutenen artean kokatuta dago Joseba Tapia (Lasarte, 1964). Soinu txikia molde berrietara eraman duen historia ezin da ulertu bere ekarpena gabe. Familiatik datorkio trikitiarekiko lotura, eta Xabier Berasaluze "Leturia" pandero jolearekin egin ditu plaza gehienak urteetan barrena. Harekin sortu zuen banda ere eta gerora, bateria edo baxuaren laguntzaz egin du hurbilketa doinu berrietara "kanpokoari beldurrik ez" diola erakusteko. Izan ere probokatzailea da Tapia, gustatzen zaio ikusmira zabaltzea eta ariketa horren oihartzuna begiratzea. Elizak "infernuko soinu" esan zion soinu txikiari, gerora ia instrumentu nazional bilakatu da Tapiaren iritzirako, baina horrek ere bigaren maldizio bat eragin diola uste du musikariak. Joseba Tapiak berak egin du bere ibilbide osoko doinuen aukeraketa.Playlista:· Joseba Tapia & Koldo Izagirre - Putzu guztiek dute hondoan apoa (Apoaren Edertasuna // 1998)· Joseba Tapia – Bozo Galtzaundi (Québec - Hamalau Kantu Independentziarako // 1999)· Tapia eta Leturia – Wafa (Hain Zuzen // 2002 )· Joseba Tapia – Ekaitza (Agur Intxorta Maite (1936-37 Gudako Kantuak) // 2001)· Joseba Tapia – Real Politik (Real Politik // 2006)· Joseba Tapia - Karlistaren Panparroikeria (Eta Tira Eta Tunba // 2010)· Joseba Tapia - Tximutxa Kilimaka (Tximela kapitainaren izarrak // 2013)· Joseba Tapia - Madrilgo lagunak (Besamotzak // 2017)· Joseba Tapia – Askatasunaz (Real Politik // 2006). Joseba Tapia - Biba Berango (Tranpaldo // 2019)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 17 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…