Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 44. Lide Hernando (Liher): “Erraz sartzen diren kantuak dira zure buruan irauten ez dutenak”
    Rock eta blues doinuak nagusituko dira "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan. Izan ere, Lide Hernandok (Donostia, 1991) doinu espiritualekin oso gaztetatik izan du harremana eta gaur egun Ispirit gospel taldearen kide ere bada. Lehenago Moon Fields eta Koban taldeetan trebatu zen, baino bere bakarkako proiektu gisa hasi zena Liher taldean bilakatu zen.Bere bozgorailu eta aurikularretan entzun izan diren euskal kantuetan barrena bidaiatuko dugu.Play Zerrenda:Liher - Nor Zaren Ere (Eta Hutsa Izan Zen Helmuga // 2021)Napoka Iria-Ezin Baitut (Napoka Iria // 2006)Vulk - Vulk Ez Da (Vulk Ez Da // 2022)Maite Larburu – O (Krak // 2021)Chill Mafia – Bedeinkatua (Bedeinkatua // 2021)Liher - Sismografoa Eta Lurrikara (Tenpluak Erre // 2018)Diabolo Kiwi – Ameslariak (Uhin Galduak // 2021)Izaki Gardenak - Amaieratik Hasi (Amaieratik Hasi // 2013)Niko Etxart - Holzarte Blues (Has' Dantzan // 1980)Pelax – A Aldea (A-B // 2019)Liher - Orbainetan lehena (Eta Hutsa Zen Helmuga // 2021)
    1 hr 41 min
  • 43. Mikel Urdangarin: “Jende aurrean ezin diot neure buruari gezurrik esan”
    Amorebietan, 1971ean jaio zen Mikel Urdangarin, baina bere ahotsa Gasteizeko kaleetan barrena entzun izan da urte askoan zehar. Arabako hiriburuan bizi da gaur egun eta bertan, bertsolaritzatik kantagintzara salto egin ostean, bere bizitzak norabidez aldatu zuen. Ahots bibrato bereizgarriaren eta gertutasuna transmititzen duten letren bidez, gure eszenako ezinbesteko kantautorea da gaur egun. Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Kirmen Uriberekin ere lan egin izan du.Playlista:Mikel Urdangarin - Bazkalosteko Kafea (Haitzetan // 1997)Gari - Zaharra Zara Bilbo (Eguzki Berritan Zaude // 1997)Benito Lertxundi - Nere Herriko Neskatxa Maite (Altabizkar & Itzaltzuko Bardoari // 1981)Hertzainak - Ispiluaren Aurrean (Amets Prefabrikatuak // 1989)Alos Quartet & Izaro - Uretan (Lau // 2019)Mikel Urdangarin - Izurdeen Lekua (Mikel Urdangarin // 2020)Igor Arzuaga & Luis Vil - Kartzela (Mara Mara // 2011)Kerobia - Isburt (Rose Escargot // 2006)Eñaut Elorrieta - Eguzki Argitan (Irteera Argiak // 2019)Su Ta Gar - Zure Albotik Urrun Banago (Homo Sapiens? // 1999)Mikel Urdangarin - Badira Hiru Aste (Badira Hiru Aste // 1998)
    2 hr 2 min
  • 42. Galder Izagirre: “Argazki batek erakarri ninduen bateria jotzera”
    Euskal rockaren historian gutxi izango dira Galder Izagirre bateri jolearen (Irun, 1974) moduko curriculuma duten musikariak. Bere erritmoak hainbat talde esanguratsuren funtsa izan dira urteetan zehar; lehenik 1993an Xabi Strubell eta Joseba Poncerekin batera sortu zuen Dut taldea eta horren ondotik Kuraia nahiz Berri Txarraken partaide ere izan zen.Argazkilaritza bere beste pasio eta lanbide izanik, atal honetan Galderren argazki musikala atera du Ekain Perezek.Play zerrenda:Dut - Sortu Eta Haztea (At // 1996)BAP!! - H.I.E.S. (Zuria Beltzez // 1992)Beti Mugan - Pornography (Underrebi // 1994)Gutariko Bat - No title A (Gutariko Bat // 1996)Lisabö - Ur Gainean (Ezarian // 2000)Kuraia - Antigona (Iluntasunari Barre // 2003)Anari - Harresia (Zebra // 2005)Borrokan-– Armigua (Zuak // 2014)JP Lohian - Ez Eguna (JP Lohian & Klonen Klana // 2015)Gailu - Kalez Kale (Begiak, Egiak Ba Ote? // 2021)Vulk - Vulk Ez Da (Vulk Ez Da // 2022)Berri Txarrak - Bakarrik Egoteko (Bakarrik Egoteko Modu Berri Bat // 2017)
    2 hr 12 min
  • 41. Xabi Bandini: ''Eszena krudelak esperantzaz jantziz izan nahi dut emankor''
    Nafarroako hiriburua hartuko dugu abiapuntutzat, bertan, Iruinen jaio baitzen 1983an gure gaurko protagonista. Kerobia taldeko abeslari bezala ezagutuko dute askok, 2001ean sortu zenetik 2014ean desegin edo atseden hartu arte bertan ibili baitzen. Zazpi urte beranduago, 2021ean itzuli da Kerobia bi diskorekin; bata abesti berriez osatua eta bestea arrakasta birmasterizatuekin.Dena den, bitarte horretan ez da geldirik egon noski, bere bakarkako ibilbidea jorratu baitu hainbat disko kaleratuz. Xabi Fernandez da bere izena, baino denok izen artistikoarekin ezagutzen dugu, Xabi Bandini.Playlista:Kerobia - Gurekin (Heroiaren Agurra) (Hilak // 2021)Benito Lertxundi - Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar & Itzaltzuko Bardoari // 1981)Kashbad - Oinutsik (Hesiak // 1999)Bide Ertzean - Aurrez Amestu Gabetan (Zure Minari // 1999)Dut - Jauzia (Askatu Korapiloa // 2000)Xabi Bandini - Begibakarraren Bidaia (Begibakar // 2018)Kerobia - Belarrira esan (Kerobia // 2004)Lehiotikan - Badira (Lur // 2000)Berri Txarrak - Biziraun (Eskuak / Ukabilak // 2001)Ken Zazpi - Gernikan (Argiak // 2007)Izaro & Mikel Urdangarin - Errefuxiatuena (Hankapuntetan I // 2017)Kerobia - Zure Pangearen Hitzaldi Kartografikoa (Supernova // 2012)
    1 hr 41 min
  • 40. Joserra Senperena: “Egungo musika entzutean, ordenagailuko kurtsorea mugitzen ikusten dut”
    Joserra Senperenak (Donostia, 1965) Donostiako musika kontserbatorioan burutu zituen ikasketak, beranduago Jazz musika Bartzelonako Taller de Músicsen eta Donostian bertan ere ikasiz. Konpositore gisa jazz eta blues estiloetatik ganbera musikarainoko espektroa jorratu izan du eta hainbat kolaborazio ere egin ditu pop bakarlari nahiz taldeekin. Gaur egun konposizio eta estudio lana lehenesten ditu; "Zuzenekoa harrikoa egitea bezala da, aurretik dagoena dut gustuko" azpimarratu digu.Playlista:Joserra Senperena - 7. ganbera pieza (9 Ganbera Pieza // 2015)Xabier Lete - Ni naiz (Xabier Lete // 1974)Mikel Laboa - Bereterretxen Kanthoria (Bat-Hiru // 1974)Errobi - Kanpo (Errobi // 1975)Itoiz - Marea Gora (Musikaz Blai // 1983)Joserra Senperena - Mal de montagnes (Existentzia Minorrak // 2019)Bide Ertzean - Graffitti (Leidor Sessions // 2009)Eñaut Elorrieta & Kepa Junkera etab. - Gure Esku Dago (2013)Ravel - Piano eta orkestrarako kontzertua, 3. mugimendua (Martha Argerich - Piano Concerto No. 3 in C Major, Op. 26 _ III. Allegro ma non troppo). Josu Okiñena - Bat-batian (Improvisación) // (Aita Donostia). Joserra Senperena - Sanitary Blues (Blues Pasadizoak // 2002)
    1 hr 38 min
  • 39. Joseba B. Lenoir: “Estudioan fikzioa egiten da, zuzenekoan errealitatea”
    Joseba Baleztenak (Bera, 1984) ElectricChild ezizenarekin eman zituen lehen pausuak SextySexers taldeko gitarrista moduan. 2009tik aurrera Willis Drummond, Izaki Gardenak edo Anariren alboan ibili da besteak beste. Joseba B. Lenoir bezala aurkeztu zen 2012an, bakarkako ibilbideari hasiera emanez eta horrela hainbat lan kaleratu ditu blues edo folk doinuak rock-arekin uztartuz. Atal honetan, bere kantuak entzuteaz gain, euskal kantu batzuk azpimarratuko dizkigu.Playlista:Joseba B. Lenoir - Ez Itzali (Eguzkiari Begietara So // 2016)Silitia - Txumin Lova (Agata // 2021)Vulk - Behiaren Begirada (Ground For Dogs // 2018)Anari - Gu (Zebra // 2005)Napoka Iria - Erantziz jantzi (Arnasten Ikasteko Berriz // 2013)Joseba B. Lenoir - Erraietatik Erran (Tenpesta // 2013)Borrokan - Orain (Zuak // 2014)Xabier Montoia - Omenka (Ni Ez Naiz Xabier Montoia // 2002)Bloñ - Erbiak (Bañolet Kantuz // 2021)Kuraia - Ezin gelditu (Kuraia // 2001)Joseba B. Lenoir - Erredura II (Supernauzu) (Eguzkiari Begietara So // 2016)
    1 hr 38 min
  • 38. Kuartz: ''Maite ditut biko formatuaren mugak''
    1986an Nafarroa Beherako Suhuskune herrian jaio zen gaurko gure gonbidatua. Blues kadentzietan oinarritutako rock edo stoner doinu astunetan barrena, fuzz gitarrek eta erritmo indartsuek hartzen dute protagonismoa Ibes Mongabure eta Oihan Delavigneek osatutako bikoan. Ordezkari moduan Ibes bera etorri zaigu bere kantuak eta euskal fonoteka pertsonaleko harri bitxiak errepasatzeko asmoz.Playlista:Berri Txarrak – Folklore (Payola // 2009)Kuraia – Egunsentian (Kuraia // 2001)Latzen – Indarra (Kontzientzia Ala Infernua // 1996)JP Lohian & Klonen Klana – Alperrik Da Apaintzea (JP Lohian & Klonen Klana // 2015)Kuartz – Parentesiak (II // 2020)Willis Drummond – Oraintxe bertan (Zugzwang // 2019)Liher – Nor Da Piztia (Tenpluak Erre // 2018)Paco – Haundien Munduan (Planeten Lerroa // 2020)Bilau – Itsasoan (Bilau // 2016)Diabolo Kiwi – Ameslariak (Uhin Galduak // 2021)Bloñ – Kikerak (Bañolet Kantuz // 2021)Kuartz – Energia (II // 2020)
    1 hr 21 min
  • 37. Bulego: ''Zintzotasunez, barrutik hitz egin nahi diet entzuleei''
    Dantza edo festa giroan, ukitu tropikalez apaindutako 80eko hamarkadako rock doinuetara garamatza Azkoitiako Bulego boskoteak. Gure gonbidatua, Tomas Lizarazu (Azkoitia, 1993) da taldeko abeslaria. Moonlight eta Passepartout proiektuetan ondu ostean, 2020an Xabi Arrieta, Jontxu Ape, Ruben Lizarralde eta Itziar Beitiarekin batera aurkeztu zen eta bi lan labur kaleratu eta gero "Erdian Oraina" LParekin itzuli dira 2021ean. Diskoaren azalak dionez "sartzen bazara ez dago atzera bueltarik".Ekain Perezek gidatuta, bere proposamenak ezagutuko ditugu "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.Playlista:Bulego - Bueltan Da!!! (Erdian Oraina // 2021)Gatibu - Musturrek sartunde (Zoramena // 2002)Jotakie - Joxemai Beltza (Joxemai Beltza // 1989)Anari - Harriak (Irla Izan // 2009)Willis Drummond - Ez Da Izango (Willis Drummond // 2008)Bulego - Bagoaz (Erdian Oraina // 2021)Glaukoma - One, Two (Kalima // 2017)Berri Txarrak - Zaldi Zauritua (Infrasoinuak // 2017)Izaro - Koilarak (OM // 2016)Huntza - Izan Nahi Dut (Ezin Ezer Espero // 2021)Bulego - Kantu Bat (Bulego // 2020)
    1 hr 30 min
  • 36. Jon Basaguren: ''Oskol batekin ibiltzeak ez du ezertarako balio''
    Lau urtetatik adin nagusiko bilakatu arte Iruñean bizi izan zen Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) eta bertan 17 urterekin sortu zuen Akatu metal taldea. Abentura horri amaiera eman eta Gasteizera ikastera joandakoan eman zion bira estilistikoa bere musikari eta horrela sortu zuen Izaki Gardenak, "Dena Oskol" edo "Hibernazioa" moduko kantu ederrak sortuz. Orain gutxi aurkeztu du baita ere Pasadena proiektua, Izaki Gardenak-en bere alboan egon ohi den Libe García de Cortazar-ekin batera. Horiek guztiak entzuteaz gain, bere euskal fonoteka pertsonalean murgilduko gara.Playlista:Pasadena - Goibela Arnasten Dute (Pasadena // 2021)Petti - Pendulua (Etxeko Uzta // 2002)Kaskezur - Lore Sorta (Azpisugeak // 2017)Lumi - Lehoi Enea (Lumi // 2015)JP Lohian - EZ Eguna (JP Lohian eta Klonen Klana // 2015)Izaki Gardenak - Hibernazioa (Aurri Gara // 2015)Larra Bideak - Zerua (Larra Bideak // 2019)Mice - Zertarako Iraun (Mice // 2017)Pelax - Sua Dela Badio (Talkak Egiten Du Didaktika // 2017)Anari - Efemerideak (Orain entzungo duzun hau… // 2021)Izaki Gardenak - Dena Oskol (Dena Oskol // 2018)
    1 hr 21 min
  • 35. Baobabs Will Destroy Your Planet: “Disko bakoitza azkenekoa balitz bezala bizi dugu”
    Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko Eymard Uberetagoena (1985, Anoeta) gonbidatu dugu atal honetan. 2014an lau abestiz osaturiko EParekin aurkeztu zuten taldea baino 2016an kaleratutako lehen lan luzearekin eman zuten aurrera pausua, Abbey Road estudioetan grabatzen izan eta gero. 80-90eko hamarkadetako indie eta pop rockaren bidea hartu zuten hasieratik, ahots erreberberazio eta sintetizadore koltxoi sakonez jantzita. 2018an "Argiaren Abiadura" lana aurkeztu zuten eta 2021ean Paco Locok produzitutako "Arnasa" diskoa aurkeztu dute.Playlista:Baobabs Will Destroy Your Planet - Nire Zain (Arnasa // 2021)Itoiz - Espaloian (Espaloian // 1985)Deabruak Teilatuetan - Gaur euria egin du (Zein Da Zein? // 1997)Kashbad - Ez Dakit (Distantzia // 1997)Negu Gorriak - Matxinatu Vals-a (Salam Agur // 1996)Baobabs Will Destroy Your Planet - Zurea Da (Argiaren Abiadura // 2018)Berri Txarrak - Gezur Bat Mila Aldiz (Libre // 2003)Gari - Amapola (Esperantzara Kondenatua // 2007)Peiremans - Zuretzako Hitz Ederrak (Peiremans // 2005)Kerobia - Agur Anna (Ontziak // 2010)Baobabs Will Destroy Your Planet - Loreak Bezala (Baobabs Will Destroy Your Planet // 2016)
    1 hr 16 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…