Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 64. Amets Aranguren, Ibil Bedi: ''Izan daitekeenaren gordailu da bat bera''
    Nafarroako eszena oparoak azken urteotan emandako proposamen interesgarri horietako bat da Ibil Bedi. Irunberrin eman zituzten lehen pausuak, han baitute entsegu lokala, eta horrela, ibiliz ibili, Euskal Herriko txoko ezberdinetan erein dute beraien hitz eta doinuen hazia. "Goldea" du izena taldearen azken lanak eta nolabait, ereindako hazi horrek babesa hartu du goldeaz erauzitako sustrai zaharrek utzitako lur landuan.Amets Aranguren iruindarra da protagonista, taldeko abeslari izateaz gain saxofoia, teklatua eta gitarra jotzen entzun dezakeguna.Playlista:Ibil Bedi - LitekeenarenaBenito Lertxundi - BelatsarenaPeru Galbete - UraChill Mafia Records - Zure KebapaPhysis Versus Nomos - KonpromezuIbil Bedi - XirarenaIbil Bedi - ErreminarenaAnder Garcia - Liliak ihesVerde Prato - Haurraren kantaM I C E - Ausardiarik ezRuper Ordorika - Edertasunaz mintzoIbil Bedi - Eskerrak Bideari
    1 hr 40 min
  • 63. Miren Narbaiza, MICE: ''Sortzeko behar dut bakardadea izan; eta gero gerokoak''
    Betiko moduan euskal artista baten konpainian, bere petalo musikalak hostokatzeko abenturan murgilduko gara "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan. Eibarren, 1986an jaio eta egun Arabako lautadan bizi den Miren Narbaiza dugu protagonista. Askok Napoka Iria biko zoragarri hartako partaide gisa ezagutu genuen, baina, 2017an bide berria hasi zuen bakarlari gisa MICE ezizenarekin, egun pausu irmoz egiten jarraitzen duen bidea da. Izan ere, sortzeko "libre" izatea maite du, naturarekin analogia ere ikusten du egiten duen prozesuan. Aurrena sortu eta gero lagunekin partekatu eta aldatu behar bada, aldatu, metamorfosia gauzatuko balitz bezala. "Lautada", 2022an argitara emandako lana da eginbide horren adibidea.Playlista:M I C E - Inor begira izanda ere (Lautada // 2022)Xabier Lete - Izotz-ondoko eguzki (Xabier Lete // 1974)Anari - Itsas-Erauntsiak (Habiak // 2000)Kashbad - Hotzean Berotu (Distantzia // 1997)Kokein - Loak harturik (Kokein // 2002)M I C E - Lautada (Lautada // 2022)Joseba B. Lenoir - Kantu odolustuen bluesa (2018)Napoka Iria - Ibiltzeko gertu (Arnasten Ikasteko Berriz // 2013)Mursego - Iraganik Gabeko Emakumea (Bi (2) / 2010)J Martina - Desira (2020)Vulk - Lanaren Kanta (Vulk Ez Da // 2022)M I C E - Mintzaira (Lautada // 2022)
    1 hr 42 min
  • 61. Physis Versus Nomos: ''Naturaren legea, gizakiarenaren kontra''
    Barakaldon jaio eta oso gaztetatik Donostian bizi izan da Beñat Antxustegi. Xikinkei, Liher, Txemak, Bi Zaldi eta beste hainbat proiektutan ibilitakoa da, baina, bakarlari gisa ibilbide oparoa du dagoeneko, folketik abiatuta pop eta rock doinuetara gerturatzen diren kantuak plazaratuz. Physis Versus Nomos izenpean ezagutzen dugu eta atzean dagoen musikari eta pertsona ezagutuko dugu Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.Playlista:Physis Versus Nomos - Konpromezu (Arraro Nioenean // 2019)Bloñ – Han (Bañolet Kantuz // 2021)Ibil Bedi - Eskerrak Bideari (Beltxarga Beltza // 2021)Anari – Harriak (Irla Izan // 2009)Petti - Azken aetzaren balada (Hotzikarak // 2016)Bi Zaldi – Itzalita Egotea (Lo Zena // 2021)Mikel Laboa - Gure Oroitzapenak (14 // 1994)Txuma Murugarren – Borisena (Gauak, Neskak eta Maletak // 2003)Mihise - Eta Berriz Ere (Kronik@ // 2020)Angel Unzu – Abriendo (13 Solos // 1996)Physis Versus Nomos - Etorkizunerako Mezuak (Saudade E Fatal 2)
    1 hr 22 min
  • 60. Loti (H)errena: ''Loa ekintza bihurtzen duten testu eta kantuak bilatu ditugu''
    Artearen garrantzia aldarrikatuz elkartutako sortzaile talde baten ordezkari moduan, Harkaitz Cano idazle lasartearra eta Rafa Rueda musikari mungiarra izango ditugu bidelagun. Zart! izena du, izan badenaz gain, ez dena argi uzten duen kolektibo honek. Elkar probokatu, inspiratu, zirikatu, kritikatu eta babestuz "Loti (H)errena" izeneko disko-liburua eskaini digute.Soinuaren eta hitzaren arteko harremanean sakondu nahi izan dugu.Playlista:Maite Larburu, Iker Lauroba, Lou Topet, Rafa Rueda - Loti (herrena)Iker Lauroba, Rafa Rueda - SorbeltzaHarkaitz Cano - Musika Altutxo DagoLou Topet, Iker Lauroba, Maite Larburu, Rafa Rueda - Lotaratu BerrizElizabeth Mcklin - EsnatuMaite Larburu - Mitxitxi MarriauHarkaitz Cano - Ardiak Kontatzen (2)Maite Larburu - Diktadore JaunaHarkaitz Cano - Ez Da Erraza AzaltzenMikel Urdangarin, Rafa Rueda - Zerua Izar Jario
    1 hr 15 min
  • 59. J Martina: ''Belaunaldien arteko erreakzio baten baitan gaude''
    Larrabetzu eta Barañain artean jarriko dugu gure begirada, bertan generazio berri baten isla izan asmoz sorturiko proiektua baita "Lore Hostoak" podcastean abiapuntutzat hartuko dugun J Martina. Ate hori irekitzeko giltza Kattalin Barcena abeslaria izango da, bera baita gure gonbidatua eta atal honetan entzungo dugunaren arduraduna.Playlista:J Martina – Amore (Jaio Naiz Baina // 2022)Mikel Laboa - Gure oroitzapenak (14 // 1994)Itoiz - Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)Dut - Sortu eta Haztea (At // 1996)Belako – Hegodun Baleak (Hamen // 2016)J Martina – Dolu Gabe (Jaio Naiz Baina // 2022)Toc – K (Badau – 2019)Vulk – Behiaren begirada (Ground For Dogs // 2018)Merina Gris – Ez geratu azalean (Zerua Orain // 2022)Verde prato – Zu atrapatu arte (Euskal Pop Erradikala // 2022)J Martina – Ez Daukat Ezer (Jaio Naiz Baina // 2022)
    1 hr 46 min
  • 58. Olaia Inziarte: ''Txikitako Olaia hartatik badut lehengo lepotikan burua''
    Nafarroatik, Oronozetik datorkigu azken boladako "hype" bilakatu den Olaia Inziarte artista gaztea. Denbora luzean proiektu ezberdinetan ibili da, baina bakarkako ibilbideari forma eman dionean sekulako burrunba sortu da bere inguruan. Proposamen eklektikoa eskaini digu lehen diskoan: folk, elektronika, trap edo trikitixa doinuetan ere murgildu baita eta bere abestietako zirrikituak arakatzeaz gain, ziurrenik, lan hori eraikitzeko zimentu moduan edo behinik behin inspirazio iturri gisa balio izan dioten euskal kantuak errepasatuko ditugu.Playlista:Olaia Inziarte – Gereziak (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Niko Etxart – Eperra (Euskal Rock & Roll // 1979)Petti eta Etxeko Uzta – Ni Naiz (Hotzikarak // 2016)Juan Carlos Perez – Kantu Eroa (Atlantic River // 1994)Tapia eta Leturia – Begi Nini Ñimiñoa (Dultzemeneoa // 1992)Olaia Inziarte – M.J. (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Olaia Inziarte – Lagun (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Diabolo Kiwi – Etzidamu (Kokinkeriak Fini // 2019)Merina Gris – Saiatzen Naiz (Zerua Orain // 2022)Mice – Inor Begira Izanda Ere (Lautada // 2022)Lumi – Erromantikoarena (Lumi // 2015)Olaia Inziarte – Behe Klasekoa feat. Olatz Salvador (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)
    1 hr 44 min
  • 57. Eneritz Furyak: ''Esperimentazio hitza asko mistifikatu da''
    Beste behin, hain emankorra izan den Bidasoa inguruan jarriko dugu gure begirada, Eneritz Furyak Irunen jaio baitzen 1993an. Folketik haratago, rocketik urrunago, bere ahots pertsonalak zigilu propioa darama eta doinu lisergiko bezain ilunetan barrena eraman ohi gaitu bere abesti ameslarietan. Hiru lan kaleratu ditu dagoeneko eta aipatu digun "zuzenekoaren diktaduratik" ihesi edo, 2021ean aurkeztutako "Emadan" diskoari ikuspuntu berri bat eman asmoz datorrela dirudi orain.Playlista:Eneritz Furyak – Suhartzea (Emadan // 2021)Moxal – Azalgorri (Zaldikatu // 2019)Maddi Oihenart – Ikusiko Dira Berriz (Hari Biru // 2007)Orbel – Etxe Herdoilduak (Hegan // 2019)Bilau -Utz Nezazu (Bilau // 2019)Eneritz Furyak – Sinkropredazioa (Emadan // 2021)Eneritz Furyak – Emadan (Emadan // 2021)Lumi – Heroi Eroriak (Itzal Zikiñak // 2019)Antton Valverde – Itauna (Lauaxeta // 1978)Sagarroi – Bihotzaren Minean (Baleike // 2006)Kauzazte – Putreak Haragi Sur (Etzazuaka // 2015)Eneritz Furyak – Ihia (Ihia // 2022)
    1 hr 48 min
  • 56. Verde Prato: ''Modu oso maskulinoan egiten ditugu erreibindikazioak musikan''
    Serpiente eta Mazmorra taldeetan ezagutu genuen Ana Arsuaga margolari eta abeslari Tolosarra. 1994ean jaio zen eta sintetizadore edo erritmo kaxen laguntzaz aurkeztu du orain arteko proposamen pertsonalena, bere bakarkako proiektua: Verde Prato. 2021ean "Kondaira Eder Hura" lana aurkeztu eta 2022 hasieran "Jaikiera" maxi singlea oparitu bazigun, urte bukaera honetako sorpresa ederretako bat izan da "Euskal Pop Erradikala" izeneko bertsio diskoa. Honekin, euskal panoramako ahots berezienetakoaren aurrean gaudela baieztatu du.Playlista:Verde Prato - Zu Atrapatu Arte [Cover Kortatu] (Euskal Pop Erradikala // 2022)J Martina - Dolu Gabe (Jaio Naiz Baina // 2022)Anari - Piromania (Epilogo Bat // 2016)Soroak - Maitetxu (Soroak // 1963)Ruper Ordorika - Ez zait Atsegina [Nire Bihotz Ttipia] (Bihotzerreak // 1985)Verde Prato - Pakean Utzi Arte [Cover Hertzainak] (Euskal Pop Erradikala // 2022)Verde Prato - Galtzaundi [Cover Tradicional] (Euskal Pop Erradikala // 2022)Verde Prato - Mutilaren Kanta (Kondaira Eder Hura // 2021)Oki Moki - Gaztatapeko Balkoia (Working Class Pop // 2020)M-ak - Ehun ginen (Emeak eta Arrak // 1986)Izukaitz - Lo hago (Izukaitz // 1978)Itoiz - Ezekielen Esnatzea I (Ezekiel // 1980)Verde Prato - Agurra [Cover Lourdes Iriondo] (Euskal Pop Erradikala // 2022)
    1 hr 18 min
  • 55. Karlos Gimenez: “Iragana joan da eta etorkizuna oraindik ez da etorri, oraingoa daukagu”
    Pianoaren teklak txuri beltzean ikusten baditugu ere, kolorezko sentsazio eta sentimendu eztanda erraldoian murgildu ohi gaituzte bere soinu, melodia eta harmoniek. Atal honetan pianoaren lagun, maitale edo konplize den Karlos Gimenez dugu protagonista. Argentinan, Rosarion jaio zen 1956an eta Euskal Herrira etorritakoan hasi zen bere bidea, Imanol, Xabier Lete, Pier-Paul Berzaitz eta beste hainbat artisten ondoan. Beste abentura batekin, X5 Kolektiboarekin itzuli zaigu oraingoan.Play zerrenda:Karlos Gimenez - Loreak Lizardirentzat (12 Geltoki // 2004)Imanol - Berriro igo nauzu ene mendira (Iratze Okre Geldiak // 1982)Imanol - Oroimeneko Portua (Mea Kulparik Ez // 1986)Imanol - Izarapean (Muga Beroetan // 1989)Xabier Lete - Agian (Eskeintza // 1991)Xabier Lete - Biographia (Eskeintza // 1991)Pier Paul Berzaitz - Musde herio (Lili Baten Kantorea // 2005)X5 Kolektiboa - Musde Herio (Abestiak Gogoan // 2022)X5 Kolektiboa - Imanol lagunari agurra (Abestiak Gogoan // 2022)X5 Kolektiboa - Neguan izan zen (Abestiak Gogoan // 2022)X5 Kolektiboa - Biluts azkenean (Abestiak Gogoan // 2022)
    1 hr 19 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…