Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 84. EZEZEZ, Unai Madariaga: ''Garrantzitsuagoa egiten zait estetika musikan, musika bera baino''
    EZEZEZ 2022an Unai Madariagaren bakarkako proiektu gisa sortu bazen ere, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenekin lanean hasi ostean talde izaera hartu zuen ezetza, aurrera begirako kontzeptu eraikitzaile gisa hartzen duen laukoteak. Izenaren izanak punk, rock, psikodelia eta garage doinuak ezkutatzen ditu kantuetan eta "Katuzaldia" 2023ko diskoarekin, izen horrek izaera propioa eraiki duela dirudi, ezetzaren afirmazio gisa.Unai Madariagaren kantutegi pertsonala errepasatuko dugu.Playlista:EZEZEZ – Ezezez (Katuzaldia // 2023)Hiru Truku – Perretxikotan (Mendebaldeko Euskal Kantuak II // 1997)Amorante – Kale Erdian (Harri Herri Har // 2023)Juan Mari Beltran – Arditurri ( Arditurri: Gogoaren Bidezidorretatik // 2002)Mikel Urdangarin – Non geratzen den denbora (Espilue // 2000)EZEZEZ – Dutxita (Katuzaldia // 2023)Bloñ – Erbiak (Bañolet Kantuz // 2021)Gorka Benitez – Perro No Come Perro (Quiero Volver A Marte Otra Vez // 2015)Silitia – Txori bat hiru ate (Hiru Ate // 2023)Tatxers – Iruñea (Tatxers // 2023)EZEZEZ – Eztitxua (Katuzaldia // 2023)EZEZEZ – Eztitxua (Katuzaldia // 2023)
    1 hr 28 min
  • 83. Alex Sardui: ''Datozen taldeek eskubidea dute musikaz bizitzeko''
    Alex Sardui (Gernika, 1966) 90eko hamarkadan Exkixu taldearekin ezagutu genuen. Musika herrikoia eta rockaren arteko sinergia horretan kantu gogoangarriak egin ostean 2002an abentura berri batean murgildu zen, Gatibu taldean hain zuzen. Gaur egun arte bertan entzun, ikusi eta sentitu ahal izan dugu bere ahots melodia, dantza exotiko edo eszenatoki gaineko sugarraz.Musikatik haratago, telebistako aurkezle gisa ere ikusi izan dugu eta Ekain Perezek gidatzen duen "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, ikusi baino, bere ibilbidean zehar, alboan izandako abestiak entzungo ditugu.Playlista:Gatibu – Euritan Dantzan (Euritan Dantzan // 2014)Soroak – Ikusten (Soroak // 1963)Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Zuberoa / Askatasunaren Semeei // 1977)Itoiz – Marea Gora (Musikaz Blai // 1983)Hertzainak – Ta Zer Ez Da Berdin (Hertzainak // 1984)Exkixu – Loretxoa (Euskal Herriak Izan Behar Du Euskalduna Eta Librea! (askoren artean) // 1996)Gatibu – Musturrek Sartunde (Zoramena // 2002)Tapia & Leturia – Galdurikan Nago (Tapia & Leturia Band // 1995)EH Sukarra – EH Sukarra (EH Sukarra // 1992)Berri Txarrak – Ikusi Arte (Ikasten // 1999)Bengo – Bakarrik (Bizirik // 2023)Gatibu & Izaro – Aske Maitte (Aske Maitte Aske Bizi // 2016)
    1 hr 23 min
  • 82. Xabier Badiola: ''Psikodeliak zure kontzientzia amatatzen den momentu horrekin jolasten du''
    Eibarrera begira jarriko gara, mendi arteko herri industrial gipuzkoarrak emandako Xabier Badiola semearekin. Bere jaioterria bezalaxe, kanpotik grisa eta barrutik berdea da aurkeztu duen lehen diskoa, arkitekturaren eta ingurumenaren arteko kontrapuntu hori musikaz islatuz. Azalaren txuri beltzeko estetikak beste garai batera garamatza eta bertako kantuekin, 60 eta 70eko hamarkadetako folk kantautoreen giro bukolikoan murgiltzen da entzulea.Playlista:. Xabier Badiola - Bizitzaren Legea (Xabier Badiola // 2023). Joseba Irazoki - Euripean Dantzan (Folk Me, Laztana // 2007). Itoiz - Ezekielen Esnatzea II (Ezekiel // 1980). Ekhi Lambert – Irakin (Inbasioak // 2024). Amaia Zubiria - Itxasoan Laino Dago (Egun Argi Hartan // 1985). Xabier Badiola - Euritan Blai (Xabier Badiola // 2023). Xabier Badiola - Hurrengoaren Zain (Xabier Badiola // 2023). Imanol - Gaztalondo Handian (Etxahun eta Etxahun // 1980). Oskorri - Itsasotik Ilargira (Oskorri // 1979). Pelax – Lau (Esan Gabe Doa // 2024). Hiru Truku - Atzo Etorri Jataz (Hiru Truku II // 1997)
    1 hr 40 min
  • 81. Izaro: ''Pixka bat medium sentitzen naiz nire sormenarekiko''
    Mallabitik Donostiaraino. Tonbola batean irabazitako gitarra batekin tabernetan bokata baten truke jotzetik, Euskal Herriko antzoki handienak betetzeraino. Ahots lehuneko gaztetxo baten lehen lan esperantzagarritik, emakume ahaldunduaren ahots boteretsuraino. Oskolaren goxotasunean dagoen larbatik, hegoak zabalduta hegaldatzen den tximeletaren handitasuneraino. Ez da lan makala izan, urtez urte, diskoz disko Izaro Andresek izan duen metamorfosia.Playlista:IZARO - x eta besteak (Cerodenero // 2023)IZARO - ixildu mese (Cerodenero // 2023)Takolo Pirritx Eta Porrotx - Bihar Arte (beti zuekin......Katxiporreta // 2002)Oskorri - Mari Andresan korotza (Katuen Testamentua // 1993)Oskorri - Ixil ixilik dago (Oskorri & The Pub Ibiltaria 5 // 2001)Xabier Lete - Ni naiz (Xabier Lete // 1974)Hemendik At! - Eskutitza (Orain // 1999)IIZARO - Astelehenak (Om // 2016)IIZARO - Limoiondo (Cerodenero // 2023)Lauroba - Muxu Batekin (Egunarekin // 2010)Berri Txarrak - Isiltzen banaiz (Jaio.Musika.Hil // 2005)Mikel Laboa - Txoria Txori (Bat-Hiru // 1974)Ken Zazpi - Irudi Biluztuak (Gelditu Denbora // 2005)Kauta - Nostalgia (Isladak // 2008)IZARO - edzddh - Ez dakit zenbat denbora daramadan hemen (Cerodenero // 2023)
    1 hr 58 min
  • 79. Tik Tara, Harkaitz Bastarrika: ''70eko hamarkadako salsa newyorktarra oso punka zen''
    Hego haizeak Kantauri itsasorantz dakartzan asmoak Zarautzeko kresalarekin talka egitean sortutako soinu koktela dastatzeko prest gaude. Beste modu batera esanda, Euskal Herriko iruditegitik doinu latinoak jorratzen dituen taldea da Tik Tara eta hain zuzen, "Ubera" diskoan, euskal migranteen kontakizunak bildu dituzte Hego Amerikako hainbat doinu exotikoz jantzita."Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Harkaitz Bastarrika abeslaria hostokatuko du Ekain Perezek.Playlista:Tik Tara - Axuri Preto (Ubera // 2024)Bap!! - H.I.E.S (Zuria Beltzez // 1992)Mikel Laboa - Gaberako Aterbea (Bertolt Brecht // 1969)Delirium Tremens – Kaixo (Ikusi Eta Ikasi // 1985)Itoiz - Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)Tik Tara - Ezekielen Prophezia (Hariak // 2015)Tik Tara- Erruki Izpien Lua (Ubera // 2024)Hertzainak - Si Vis Pacem, Parabelum (Hertzainak // 1984)M-ak - Barkatu Ama (Barkatu Ama // 1989)Lisker - Kalean Festa (Lisker // 1979)Itoiz - Foisis Jauna (Itoiz // 1978)Tik Tara – Antioquiatik (Ubera // 2024)
    1 hr 40 min
  • 78. Anari: ''Artearen indarra ez da beti esplosiboa, askotan inplosiboa da''
    Anari, Ana Rita Alberdi (Azkoitia, 1970) ideien, pelikuletako eszenen, liburuetako esaldien edo konbertsazioen ehizan ibili ohi da. Bere barne ahotsari larrialdietako irteera bat jarriko balio bezala hitzez hitz, diskoz disko, mundura irteteko aukera eman die sentimendu nahiz ezinegon filosofikoei, rock abesti mardul eta sakonetan, entzulea sufrimendu gozagarri moduko batean kokatuz. "Giza Zarata" albumarekin itzuli da 2024an jarraitzaileon bihotz taupadak bizkortuz.Playlist:Anari – Inmolazioa (Giza Zarata // 2024)Ginger – Ixo (Ginger // 2022)Verde Prato – Lagunaren Kanta (Kondaira Eder Hura // 2021)Benizze – Urrea, intxaurrak eta txanpaina (BENIZZE // 2022)Lukiek – Eroan Zaitue (Lukiek #2 // 2021)Anari – Kontinente Zaharra (Giza Zarata // 2024)Anari – Piromania (Epilogo Bat // 2016)Anari – Efemerideak (Epilogo Bat // 2016)Olaia Inziarte & Olatz Salvador – Behe Klasekoa (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Monsieur leCrêpe – M.L.C. (2024)Zetak – Zeinen Ederra Izango Den (Zeinen Ederra Izango Den // 2020)Anari – Troiako Zaldia (Giza Zarata // 2024)
    2 hr 34 min
  • 77. Idoia: ''Lore batek behar du denbora bat, zaintza bat loratzeko''
    Aramaion, 2000. urtean jaio zen Idoia Asurmendi, baina gaur egun Donostian bizi da eta bertan jorratu du bere ibilbidea. Txikitatik instrumentu nahiz kantuez inguratua egon da eta institutuan Maria Oses poeta ezagutu ostean, esperientzia guzti horiei forma edo zentzua eman nahian sortu zuen 2021ean "Ilun Eta Abar" estreinu diskoa. 2024ean, hasitako bide horri jarraipena emanez "De Amar y Desandar" lanarekin itzuli da.Playlista:. Idoia – Autofikzioa (De Amar y Desandar // 2024). Pirritx eta Porrotx - Iritsi da Eguna (Eskerrik asko! // 2007). Mikel Urdangarin – Badira Hiru Aste (Badira Hiru Aste // 1998). Izaro – Eskaleok (Hankapuntetan I // 2017). Gari – Amapola (Esperantzara Kondenatua // 2007). Idoia – MOMO (De Amar y Desandar // 2024). Ken Zazpi & Euskadiko Orskestra – Haizea (2023). Eñaut Elorrieta - Deserriko Kontradantza (Deserriko Kantak // 2013). Belako - Bele Beltzak (Bele Beltzak Baino Ez // 2014). Katamalo – Ariane (Erantzi // 2008). Idoia – Hitzetan (Ilun Eta Abar // 2021)
    1 hr 16 min
  • 76. Ke Lepo, Alejo Orbegozo: ''Sintetizadore modularren kaosa melodiara bideratu nahi nuen''
    Euskal musikaren espektro zabalaren ertzetaraino bidaiatuz, atal honetan, gure herrian gehiegi jorratu ez den elektronikaren esparruan murgilduko gara Alejo Orbegozo zestoarraren proposamen ausart eta bakanarekin. Grises taldeko sintetizadore edo teklatuen atzean ikusi izan dugu urte askoan zehar, eta Ke Lepo moduan aurkeztutako bakarkako ibilbide berriaren hasiera geureganatu nahi dugu "Izpi" sintetizatuen argitasun, iluntasun, giro ameslari eta dantzagarrietan barrena.Playlista:Ke Lepo – Bare (Izpi // 2023)Ke Lepo – Izpi (Izpi // 2023)Madeleine – Bestalde eza (Ezin Dena // 2021)Jai Egun – Armonikos (Argiek Istilu // 2023)Joseba Irazoki – Galderak (Euria Ari Du // 2010)Ke Lepo – More (Izpi // 2023)Ke Lepo – Kamutza (Izpi // 2023)Telmo Trenor – Mamu Txakur (Z8rtziko // 2021)Rrucculla – Zeru Freq ( Zeru Freq // 2023)Sorotan Bele – Mariñelaren Zai (Sorotan Bele // 1993)Ke Lepo – Sutondua (Izpi // 2023)
    1 hr 35 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…