Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 74. Enrike Solinis: ''Trikitixa ailegatu baino askoz lehenago gitarra hemen zegoen''
    Enrike Solinisek (1974, Bilbo) Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioan nahiz Catalunyako Escola Superior de Musican burutu zituen gitarra eta antzinako musika ikasketak. Gaur egun, bere belaunaldiko bertutetsuenen artean kokatuta dago. Antzinako musika eta orokorrean musika ulertzeko modu oso pertsonala du, hori hamaika proiektutan helaraziz, batik bat, berak sortu eta zuzendutako Euskal Barrokensemble talde goraipatuan.Denboraren muga tenporalak apurtuz, Tolosan bizi den musikariaren fonoteka pertsonala ezagutu dugu.Playlist:Enrike Solinís & Euskal Baroquensenble – Canarios (Colores Del Sur // 2014)Aita Madina // Los Romero - Concierto Vasco para 4 Guitarras y Orchestra I. ArinJuan Crisostomo Arriaga //BBC Philharmonic - Symphony in D Major_ IV. Allegro con moto – MajeurSu Ta Gar - David eta Goliath (Jaiotze Basatia // 1991)Delirium Tremens - Laino Ilunak (Ikusi Eta Ikasi //1989)Euskal Barrokensemble / Mixel Etxekopar – Kontrapas (Euskel Antiqua // 2015)Euskal Barrokensemble / Maika Etxekopar - Ürrütiko Kantorea (Euskel Antiqua // 2015)Oskorri – Tirauki (Alemanian Euskaraz // 1984)Kepa, Zabaleta eta Motriku – Huriondo (Infernuko Hauspoa //1987)Olaia Inziarte - Zure Mina (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Donostiako Orfeoia - Goiko MendianEuskal Barrokensemble & Enrike Solinís - Nork Orain Esan Lezake (Juan Sebastian Elkano // 2019)
    1 hr 47 min
  • 73. Gorka Urbizu: ''Jarraitzaileak jarraitu egiten du, orduan, zu zoaz aurretik''
    "Gaur atzo baino gehiago dakit, baina bihar baino gutxiago" oihukatuz, 1977an Lekunberrin jaiotako gazte batek Berri Txarrak herri oso baten berri on bilakatzeko trebetasuna garatu zuen lagun batzuen konpainian, urteen poderioz ikasten eta adimena zabaltzen, lehen harria jartzetik "Katedral Bat" eraikitzeraino. Askoren ezusterako, katedral horren handitasun nabarmenetik kapela txiki baten soiltasun, goxotasun edo gertutasunera hurreratu da arestian, entzulea lilura eta des-liluraren arteko zerumuga horretan kokatuz, besteak beste, kolore, tren edo janela baten soinu marrazkiaz."Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Gorka Urbizu hostokatuko du Ekain Perezek.Playlista:Gorka Urbizu – Besterik Ez (Hasiera Bat // 2024)Balerdi Balerdi – Non Duzu Zauria (Ez Gara Galdu // 1994)Tapia Eta Leturia – Maitatzen Zaitudalako (Juergasmoan // 1990)Broken Brothers Brass Band & Broken Sisters – 1871 (Katebegia // 2022)Ibil Bedi – Zitekeenarena (Goldea // 2023)Gorka Urbizu – Etxe Bat (Hasiera Bat // 2024)Berri Txarrak – Poligrafo Bakarra (Denbora Da Poligrafo Bakarra II: Helduleku Guztiak // 2014)Monsieur LeCrêpe – M.L.C. (2024)Mursego – Harro Herri (Korrika) (2023)EH Sukarra -Sentipenen Bihotza (Garaien Laberintoan // 1994)Bide Ertzean – Aurrez Amestu Gabetan (Zure Minari // 1999)Unidad Alavesa -Fede Berri Baten Bila (Martin Martin // 2019)Juan Carlos Perez - Etxeruntz (Hau Berua // 1996)Gorka Urbizu – Teoria Bat (Hasiera Bat // 2024)
    2 hr 16 min
  • 72. Neu Troia: ''Batzuetan tatuajeak bezala dira abestiak''
    Iruñean 1993an jaio eta gaur egun Zarautzen bizi den Julen Azkona da protagonista Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan"Do It Yourself" edo "egin ezazu zerorrek" filosofiatik abiatuta gitarra akustikoaren konpainian sortutako abestiak gutxinaka gehigarri edo geruza berrien alboan ezarri ditu, Neu Troiak, entzulea dream pop ameslari bezain malenkoniatsuaz osatutako nebulosa koloretsu batean murgilduz. Bere kantuen atzean zer dagoen jakin nahi dugu baina baita bere aurrean eredu moduan dauzkan artisten berri ere.Playlista:Neu Troia – Harro (2023)Itoiz – Ambulance (Ambulance // 1987)Latzen – Indarra (Kontzientzia Ala Infernua // 1996)Physis Versus Nomos – Etorkizunerako mezuak (Saudade É Fatal 2 // 2016)Verde Prato – Lagunen kanta (Kondaira Eder Hura // 2021)Neu Troia – Hego haizea (2024)Hiuzz – Inkrepada (Epea // 2022)M I C E – Errekastoa (Zilar Printzak // 2019)Jai Egun – Alkitran (Argiek Istilu // 2023)Muare – Hurrengoan (Muare // 2023)Neu Troia – Zerumuga (2023)
    1 hr 39 min
  • 71. Mixel Etxekopar: ''Xuberotarrak ez du bihotzik, kantua baitu bihotz''
    Txirularia, kantaria, bertsolaria, irakaslea, Hebentik Zuberoako kultura elkarteko arduraduna eta guztiaren gainetik, euskararen eta herri musikaren maitalea. Hori guztia eta gehiago da Mixel Etxekopar. Kantu nahiz kontu ugari beregan gorderik dauzka Gotaine-Irabarnen 1963an jaiotako xiberotarrak eta doinuz doinu, txorien gisan, bere gogoetak eta kantutegia errepasatuko ditugu.Playlista:Mixel Etxekopar & Jean-Kristian Galtxetaburu – Ustegabean fandangoa (Etxetaburu // 2022)Mixel Arotze, Maddi Oihenart, Mixel Etxekopar + Kent Karter – Erradak Anaia (Arbaila // 2002)Etxamendi eta Larralde – Tiki-takaXorrotxak – Oihanean (2023)Gaztelondon Zer Berri – "Mundüan malerusik" (2023)Mixel Etxekopar – Lürralde Zilarra (Lürralde Zilarra // 1998)Mixel Etxekopar Eta François Rosse – Etxebarre (Transhumantzia // 2012)Bidart Aita alabak – "Benat Galtxetaburu gogoan" (2023)Tehenta – Frantziar soldaduekAmalur & Beñat Achiary – "Berterretxeren kantua"Marina Beheretche & Ezekiel Kolektiboa – Ispilu dantza (Ama Lur)Euskal Antique – Kontrapas (2015) (Euskal Barrokensemble [Enrike Solinis] // 2015)
    1 hr 45 min
  • 70. TOC, Xabier Bilbao: ''Eszenatokian boteretsu bezain bulnerable zara''
    Rockaren eta postpunkaren bueltan hasi dugu atal honetako bidaia, dagoeneko Mungia sound bezala defini dezakegun estetika sonikoaren atzetik jarrita. Xabier Bilbao Mungiarra da izatez, baina gaur egun bertatik oso gertu, Marurin bizi da. Bere ahots urratua xuxurlatik garrasira normaltasun osoz igaro ohi da, iluntasun eta argitasunaren muga guztiz difuminatzen duten gitarra riff malenkoniatsuen gainean TOC taldea eraikiz.TOC taldeko Xabier Bilbao hostokatu du Ekain Perez aurkezleak.Playlista:TOC - Gau eternal bat (M.S.) (Bat Barik Ez Dauz Bi // 2022)Oskorri - Marijane kanta zan (Marijane Kanta Zan // 1997)Errobi - Gure Lekukotasuna (Gure lekukotasuna // 1977)Ruper Ordorika - Bertso Berriak (Hautsi Da Anphora // 1980)Gu Ta Gutarrak - Noiz hasi ote zen dena? (Bertso berriak eta lagun zaharrak // 2007)TOC - K (Badau // 2019)Benito Lertxundi - Itsasoari begira (40 Urtez Ikasten Egonak // 2005)Patxi Saiz - Goizean goiz (Haize Urrunak // 2005)Xabier Lete - Jardin bat zuretzat (Zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. azken kontzertua // 2011)Mikel Laboa - Gaztetasuna eta zahartasuna (6 // 1985)TOC - Bi Miru Gu feat. Hofe (Bi Miru Gu // 2023)
    1 hr 16 min
  • 69. Paxkal Irigoyen: ''Gogorra da konbikzio kontradikzio horretan oreka bat atxematea''
    Iparraldeko eta batez ere Baxe Nafarroako musika ekosistemaren sortzaile esanguratsuenen artean dago Ainhize-Monjoloseko Paxkal Irigoyen. Zaila da bere ibilbide osoa errepasatzea ez baita geldirik egoten den horietakoa, baina besteak beste Bilau, Behi Bideko Andere Xuriak eta Bloñ taldeetan entzun izan dugu artista polifazetikoa.Playlista:Bloñ - Erbiak (Bañolet Kantuz // 2021)Berri Txarrak - Ez dut nahi (Eskuak/Ukabilak // 2001)Dut - Hor Nonbait (Askatu Korapiloa // 2000)Juan Carlos Perez - Gauero (Atlantic River // 1994)Willis Drummond - Haustura [bizi berri bat] (Willis Drummond // 2008)Paxkal Irigoyen - Oihartzunik Gabeko Oihuak [Indiferentzia] (Kontsumo Produkto // 2017)Paxkal Irigoyen - Irudia [Estetika] (Kontsumo Produkto // 2017)Libe - Ilargia erori da (Ilargia Erori Da // 2017)Lukiek - Bi Polar Eztabaidan (Lukiek #1 // 2019)Kau Kori Kura - Eroskin tripaloski (2023)Ibil bedi - Xirarena (Goldea // 2023)Bilau - Itsasoan (Bilau // 2016)
    1 hr 20 min
  • 68. Sara Azurza: ''Abesti batzuk bilatu behar dira, beste batzuk ateratzen dira''
    Donostian soul, funk eta pop melodien artean musika beltza bezala definitu izan dugun horren ordezkarietako bat da Sara Azurza. 17 urterekin igo zen lehen aldiz oltza gainera Iker Lauroba, Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley proiektuetan bere lehen pausuak emanda. 2018an "Theorein" lanarekin bere bakarkako bideari hasiera eman ostean 2023ko "Hemen Berriro" diskoa behin betiko aurrera pausua da.Hari horretatik tiraka, diskoko kantuak entzuteaz gain, atzean dauden mezu eta influentziak ezagutzen saiatuko gara.Playlista:Sara Azurza – Hiri Ilunen Umeak (Hemen Berriro // 2023)Izaro – KoiLarak (OM // 2016)Izaki Gardenak – Zuen Eguzkia (Amaieratik Hasi // 2013)Lauroba – Muxu Batekin (…Egunarekin // 2010)Katamalo – Betazalak Erauztean (Bihotz Bakartien Kluba // 2007)Sara Azurza – Ez Ohildu (2021)Ken Zazpi – Zapalduen Olerkia (Gelditu Denbora // 2005)Sorotan Bele – Marinelaren Zai (Sorotan Bele // 1993)Mikel Laboa – Izarren Hautsa (Lau-Bost // 1980)Xabier Lete – Xalbadorren Heriotzean (Lore Bat, Zauri Bat // 1978)Sara Azurza – Hemen Berriro (Hemen Berriro // 2023)
    1 hr 18 min
  • 67. Chill Mafia, Kiliki Frexko: ''Arteak ez du mundua aldatzen, interpretatzen du''
    Errotxapeatik Euskal Herri osoa hankaz gora jarri du atal honetako gure gonbidatuak bere kolektiboarekin batera. Izan ere, Iruñean sortutako fenomeno edo talde honek izen larriz zizelkatu du bere izana euskal musikaren historian. Beste behin tradizioari traizio egitearen garrantzia mahai gainean jarri behar dugu eta gaur egungo soinu nahiz pentsamoldeetatik herri musikaren zimentuetaraino iritsiko gara, trap, reggetoi, dub, jota edo edozein estiloetatik haratago.Chill Mafiako Kiliki Frexko, edo nahiago baduzue Beñat Rodrigo, hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:Chill Mafia Records – 31014 (Ezorregatik X Berpizkundea // 2021)Luis Mariano – Haurtxo Polita (Aurtxoa Seaskan) (1968)Potato + Tijuana In Blue – Funky Experimental (1986)Kortatu – Zu Atrapatu Arte (1985)Oliba Gorriak – Sorkuntza I (Ideien Guda // 2014)Chill Mafia Records – Bedeinkatua (Bedeinkatua // 2021)Mikel Laboa – Ihesa Zilegi Balitz (6 // 1985)Berri Txarrak – Gelaneuria (Jaio.Musika.Hil. // 2005)Oskorri – Kristo Ni Eta Gizonak (Eta Oskorri Sortu Zen // 1981)Fermin Valencia – Navarra tiene cadenasChill Mafia Records – Doraimon (Ezorregatik X Berpizkundea // 2021)
    1 hr 29 min
  • 66. Willis Drummond, Jurgi Ekiza: ''Musikak eman zidan aukera berriz sentitzeko euskaldun''
    Badira talde batzuk estilo konkretu baten babesean ibilbide oso bat egiteko gai direnak, eta beste batzuk berriz, soinu espazio berriak topatzearen zirraraz bizi dira gau eta egun. Horietakoa da abiapuntua izan dugun Willis Drummond Baionako laukotea. Hasieran 70eko hamarkadako hard rockaren edo hardcorearen bidea hartu bazuten ere urteen poderioz pop melodietatik gertuago ikusi ditugu, beti ere hasierako rock esentzia galdu gabe.Jurgi Ekiza abeslariaren atzean dauden soinu iturri batzuk esploratu ditu.Playlista:Willis Drummond – Mandarina (Hala Ere // 2022)Erramun Martikorena – Laida Pilotaria (Baigorriko Artzain Laboraria // 1978)Mikel Laboa – Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak (Bat-Hiru //1974)Imanol Eta Paco Ibañez – Bihotza (Oroitzen // 1998)Fermin Muguruza – Newroz (Brigadistak Sound System // 1999)Willis Drummond – Bidasoa (Hala Ere // 2022)Willis Drummond – Ur Gainean (Garai Bereziendako Kontzertu Berezia – Atabal Biarriz // 2021)Skalariak – Euskaraz jantzi hadi (Namaluj Certa Na Zed // 1998)Lisabö – Gau Minean (Egun Bat Nonahi // 2002)Mice – Ausardiarik Ez (Mice // 2017)Sara Zozaya – Lili ( (I) // 2020)Toc – Ez (Zidazun // 2021)Pinpilipussies – DEA-8D (Hipocondría // 2022)Willis Drummond – Joan Ikustera (Tabula Rasa // 2016)
    1 hr 48 min
  • 65. Neomak, Eneritz Aulestia:''Ez dugu umetatik jakin zein zen Maurizia''
    Askotan aipatu izan dugu tradizioari traizio egitearen kontua, herri baten kultura ez dadin izan soilik testuinguru tenporal konkretu baten oihartzuna. Garapen edo bide horretan aliatu bat gehiago du euskal musikak, Neomak. Kepa Junkeraren Sorginak taldean du jatorria gerora zazpiko moduan aurkeztu zitzaigun proiektu berritzaile honek.Besteak beste, Maurizia erreferente gisa dute. Baina, zergatik ez dute umetatik edo betidanik ezagutu gaur egun denon iruditegian dagoen ikur feminista? Emakumearen ahalduntzea erdigunean jarrita, Eneritz Aulestia elkarrizketatu du Ekain Perezek.Playlista:Neomak – AI OI AI (2023)Argoitia anai arrebak – Ames Ames (Irune ta Andoni Argoitia // 1967)Ken Zazpi – Zenbat Min (Atzo Da Bihar // 2001)Maurizia – Txikitxuterik (Alboka eta Trikitixa // 1998)Kepa Junkera – Joakintxu Eta Karakol (Kepa Junkera & Sorginak)Xabier Lete – Habanera (Eskeintza // 1991)Neomak – Ilargi berriak (Neomak // 2022)Olaia Inziarte & Olatz Salvador – Behe Klasekoa (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)J Martina – Efemerideak (Efemerideak // 2022)SUA – Hormak Apurtzea (Gorde Genituen Beldurrak // 2022)Neomak – XXI. Mendekua (Neomak // 2022)
    1 hr 32 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…