Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 54. Frikun: ''Behar da eboluzioa tradizioan, bestela folklore bilakatzen da''
    Euskal Herrira, kolore eta soinu berriak ekarri ditu Frikun talde baionarrak. Afro rock edo desertuko rocka, funk, jazz edo reggae ukituekin nahastuta sortu dute beraien proposamen berezia eta hori guztia, noski, euskaraz abestuta. Niko Perret, Jon Erbiti, Xabi Leon eta Xanti Legarto dira taldea osatzen dutenak eta hain zuzen, Niko hurbildu da "Lore Hostoak" podcastera, okasio honetan desertuko hondar artean gordetako petalo musikalak berreskuratzera.Frikun taldearen "Ezerezko Herria" diskoan eta beste hainbat euskal kantuetan barrena ibiliko gara.Playlista:Frikun – Ezerezko Herria (Ezerezko Herria // 2022)Oihaneko Zühainetan – Domecq Mariñelaren Hiltzea (Oihaneko Zühainetan // 2017)Joxe Ripiau – Deabruaren Kunbia (Karpe Diem // 1997)Willis Drummond – Ur gainean (Garai Bereziendako Kontzertu Berezia // 2021)Itoiz – Berandu Da (Espaloian // 1985)Frikun – Ez Eten Ez Opilo (Ezerezko Herria // 2022)Frikun – Bulum Balam (Ezerezko Herria // 2022)Imanol – Kukua Eta Primadera (Muga Beroetan // 1989)Niko Etxart – Gili-gilikatzen Haüt (Gili-gilikatzen Haüt // 1996)Korrontzi - Aitxitxe mukurrunduko (Korrontzi Dantzan // 2015)Kilimak – Kontakatilu (Euskal Herriko Runba // 2021)Frikun – Mundu Faltsu Huntan (Ezerezko Herria // 2022)
    1 hr 16 min
  • 53. Ødei: “Iparraldea “r” exotiko bat baino askoz gehiago da”
    Odei Barroso Barakaldon jaio zen 1988an, baina Urruña bere bizileku eta etxe bilakatu du urteen poderioz. Errimen munduan guztiz murgilduta, bertsolaritza eta raparen artean buru-belarri jardun da, lehenik 2zio taldearekin euskarazko hip hopa jorratuz, eta honen ondotik bakarkako bere proiektuan trap eta drill soinu-estetika besarkatuz. "Errimatzea zentzua gordez, hori niretzat ezinbestekoa da" esan digu raperoak "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan."Terapia" izena du lehen bakar-lanak eta atal honetan, diskoa zabalduta hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:Ødei – Jaso Eman (Terapia // 2022)Lumi – Haritza (Lumi // 2015)Habia – Olerkia (Animalia Naiz Eta // 2021)Anari – Aingura Hegodunak (Zebra // 2005)Selektah Kolektiboa – UPN West (Selektah Kolektiboa // 2000)Ødei – Periferiak (Terapia // 2022)Ødei – Bakarrizketan (Terapia // 2022)Negu Gorriak – Itxoiten (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993)Parasma – Ez ditut gustuko (Ekaitzik Gabeko Bakerik // 2001)Maddi Oihenart – Lo Hadi AingüriaDiabolo Kiwi – Beroketa Funklimatikoa (Uhin Galduak // 2021)Ødei – Terapia (Terapia // 2022)
    1 hr 42 min
  • 52. Pantxoa Carrere: ''Hogei kantutatik hemeretzi debekatuak ziren''
    Belaunaldiz belaunaldi euskal herri-kantaren monumentu bilakatu diren hainbat doinu eskaini dizkigu Pantxoa Carrerek. 60eko hamarkada bukaeran Peio Ospitalekin sortutako bikoa, ipar Euskal Herriko kantu zaletasunaren eztanda izan zen eta Francoren diktadurapean arnas edo esperantza oihu bilakatu zen, hego Euskal Herriko abertzaletasunaren ikur gisa. Azpimarratu digun moduan: "Taula gainean jendeak pentsatzen zuena esaten genuen". 2016an bakarlari moduan estreinatu ostean, 2022an, "Esperantzan" lan berriarekin itzuli da.Playlista:Pantxoa eta Peio – Lepoan Hartu Ta Segi Aurrera (Peio Ospital eta Pantxoa Carrere // 1975)Pantxoa Carrere, Eñaut Elorrieta – Esperantzan (Esperantzan // 2022)Pantxoa eta Peio – Batasuna (Peio Ospital eta Pantxoa Carrere // 1975)Pantxoa Carrere – Bi Itzal (Esperantzan // 2022)Pantxoa eta Peio – Urtxintxak (Peio Ospital eta Pantxoa Carrere // 1975)Pantxoa eta Peio – Mattin Kokin (Pantxoa, Peio // 1980)Pantxoa Carrere – Lanik Gabe (Anaitasunean // 2016)Pantxoa eta Peio – Itziar-en Semea (Peio Ospital eta Pantxoa Carrere // 1975)Pantxoa eta Peio – Baionako suprefeta (Euskalduna naiz eta maite dut herria, oroz gainetik gure hizkuntza garbia // 1978)Pantxoa Carrere – Lily (Esperantzan // 2022)Pantxoa eta Peio – Azken Dantza (Peio Ospital eta Pantxoa Carrere // 1975)
    1 hr 16 min
  • 51. Andoni De La Cruz (Vulk): “Punk giroan edo arte erakusketa batean ardi beltza naiz”
    Vulk laukoa 2017an aurkeztu zen Bilbon "Beat Kamerlanden" lehen lanarekin. Askok post punk gisa definitu izan dituzte baina zail egiten da inongo etiketetara mugatzea, soinuak berarekin daraman estetika konkretuaren topikoak apurtzen bai dituzte. Hain zuzen "Ground For Dogs" bigarren diskoari jarraipena eman dion "Vulk Ez Da" lanak horixe bera irudikatzen du; izandakoa alde batera uztea, direna izaten jarraitzeko.Playlista:Vulk – Vulk Ez da (Vulk Ez Da // 2022)Itoiz – Clash eta Pistols (Espaloian // 1985)Errobi – Kanpo (Kanpo // 1975)Kortatu – 9 Zulo (El Estado De Las Cosas // 1986)Zarama – Bildur Naiz (Indarrez // 1984)Vulk – Lanaren Kanta (Vulk Ez Da // 2022)Borrokan – Armigua (Zuak // 2014)Akauzazte – Zentrifugo (Ur Gardenak // 1998)Guk – Arrantzale (Herria Izan // 1985)Eskoria-Tza – Gorrotoa (Eskoria-Tza // 1988)Vulk – Behiaren Begirada (Ground For Dogs // 2018)
    1 hr 17 min
  • 50. Ghau: ''Begi gehiegi dauzkagu axola ez duen horrentzako''
    Gartxot Unsain (Donostia, 1987) artista donostiarra da Ghau. Yaw, Madeleine, John Berkhout, Bi Zaldi, Bananas edo Grises taldeetan ibili da, edo dabil gaur egun ere; hardcore, postrock, folk, pop, funk edo edozein estilotan eroso sentituz. "Ulertzen dudanak erakartzen nau, baina ulertzen ez dudanak are gehiago" azpimarratu digu eta agian hori da bere bilaketa edo aldaketaren sua bizirik mantentzen duena, "Nora(ez)Eroso" lanak gordetzen duena.Hitzaren eta emozioen maitale delarik, hori bera entzun edo nolabait dastatu nahi dugu Ekain Perezek aurkeztutako atal honetan.Playlista:Ghau - Ea Nor Naizen (Nora(ez)Eroso // 2022)Peru Galbete - Ura (Beiratu // 2022)Ødei - Bakarrizketan (Terapia // 2022)Ezpalak - Zatoz (Kolpatu Topatu // 2021)Blanquita Carraquela - Bourgogne (Bourgogne // 2020)Ghau - Noite (Nora(ez)Eroso // 2022)Merina Gris - Ardi Latxen Herrian (Zerua Orain // 2022)Amorante - Condor (Bat Edo Hiru // 2020)Ibil Bedi - Orain Bat Gara (Beltxarga Beltza // 2021)Huntza - Agur Itaka (Ezin Ezer Espero // 2021)Ghau - Kafe bila nabil (Nora(ez)Eroso // 2022)
    1 hr 49 min
  • 49. Peru Galbete: ''Jakin nahi nuke, nire melodiek zer dioten letra jarri aurretik''
    Ahotsak, hitzak, musikak, irudiak eta zineak osaturiko zirkuluaren erdigunean dago Peru Galbete (Usurbil, 1987). Hatxe nahiz Post-Kosmos proiektuetan ere entzun dugun arren, bere izena daraman bakarkako proiektua hartuko dugu gaur abiapuntu moduan. 2016an kaleratu zuen ukelelez, txarangoz eta beste instrumentu batzuez lagunduta "Peru" izeneko lehen lana eta 2020tik aurrera etorri ziren "Nor Zara Zu?" eta "Beiratu" albumak.Bere kantuen atmosferen eta melodia askeen atzean dauden beste euskal kantu nahiz pentsamoldeak ezagutu nahi ditugu.Playlista:Peru Galbete - Ura (Beiratu // 2022)Mikel Laboa - Galderak [II] (Xoriek 17 // 2005)Paxkal Irigoyen - Betirako [Nostalgia] (Kontsumo Produkto // 2017)Anari - Piromania (Epilogo Bat // 2016)Maddi Oihenart - Ninano (Baldi // 2010)Peru Galbete - Pozoi (Beiratu // 2022)Hatxe – Mai Mao Libi Lai Tao (Sinuöse, Alarma Sessions // 2020)Isuo Sasiia - Argitan jaulki, argitan aurki (Ez zegoen ezer // 2011)Beñat Achiary - Maitia nun ziran (Voces Vascas - Euskal kantak // 2001)Verde Prato - Haurraren kanta (Kondaira Eder Hura // 2021)Peru Galbete - Hitzen Hitzak (Nor Zara Zu? // 2020)
    1 hr 32 min
  • 48. Afrika Bibang: “Emakumea eta beltza izanik, beti demostratzen egon behar”
    Gaurkoan soul edo rythm & blues doinuetan barrena abiatuko gara jatorri ginearrak dituen Algortako musikari honekin. Afrika Bibang, 1975ean jaio zen eta euskaraz abestu duen jatorri afrikarreko lehen artista izan zen. Ke No Falte reggae taldearekin nahiz Etsaiak-ekin lan egin ostean, Fermin Muguruzak bultzatuta kaleratu zuen "Entzun" bere lehen bakar lana.2021ean "Ispiluaren Aurrean", gaur geureganatuko dugun lan bikainarekin itzuli zen eta bere inspirazio iturri nagusiak atzerrikoak izan arren, bere euskal perlatxoak ezagutuko ditugu.Play zerrenda:. Afrika Bibang - Ispiluaren Aurrean (Ispiluaren Aurrean // 2021). Mikel Laboa - Txoria Txori (Bat-Hiru // 1974). Itoiz - Hegal Egiten (Espaloian // 1985). Kortatu – Etxerat (Kolpez Kolpe// 1988). Delirium Tremens – Ikusi (Ikusi eta Ikasi // 1989). Afrika Bibang - Kristalezko Kabian (Ispiluaren Aurrean // 2021). Su Ta Gar - Arbasoen Mendekua (Hortzak Estuturik // 1992). Etsaiak – Etorkizuna? (Presoak S.O.S. // 1994). Kashbad – Nazkauta (Kashbad // 1996). Dut - Unean Uneko (Askatu Korapiloa // 2000). Afrika Bibang – Emakumeak (Ispiluaren Aurrean // 2021)
    1 hr 16 min
  • 47. Jon Maia: ''Kantu bat gara''
    Asko dira Jon Maiak (Urretxu, 1972) euskaldunon memorian zizelkatuta dituen hitz eta bertsoak eta horiek artista ugariren kantuen bidez iritsi zaizkigu, musikaren eta hitzaren arteko sinergia indartsua gauzatuz. Sei urtetatik gaur egun arte Zumaian bizi izan da eta Joanito Dorronsorok bultzatuta gaztetatik bertsolaritzarekin maitemindu ostean, Gasteizen Euskal Filologia ikasi zuen hizkuntza nahiz hitzarekin lotura are sendoagoa sortuz.Kantu bat garela dio bere hitzak daramatzan berrinterpretatutako "Kantu Bat Gara" bildumak eta kantuz kantu hostokatuko du Ekain Perez aurkezleak.Playlista:Jon Maia - Epilogoa Kantu bat garaJon Maia - Gora Herria (Negu Gorriak // Gure Jarrera --1991--)Jon Maia - Zaharra Zara Bilbo (Gari // Eguzki Berritan Zaude --1997--)Jon Maia - Nirekin (Gozategi // Ainhoa --1996--)Jon Maia - Non geratzen den denbora (Mikel Urdangarin // Espilue --2000--)Jon Maia - Minaren funtsa (Anari // 1997)Jon Maia - Pauso bat (S.A. // Polvo En Los Ojos –2000--)Jon Maia - Itsasoari Begira (Benito Lertxundi // 40 Urtez Ikasten Egonak –2005--)Jon Maia - Hondartzako muxuaren himnoa (Jon Maia // Kantu Bat Gara --2021--)Jon Maia - Ez dugu nahi beste berorik (Mursego // Akelarre --2021--)
    1 hr 42 min
  • 45. Anje Duhalde: “Kantua ona delarik, edozein jantzirekin izango da ona”
    "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan euskal rockaren aitzindarietako bat dugu protagonistatzat: Anje Duhalde (Arrangoitze, 1950). 70eko hamarkadan eman zion hasiera bere musika ibilbideari; lehenik Fuego taldeko bateria-jotzaile moduan, ondoren bakarlari gisa edo Mixel Ducaurekin Errobi taldean eta baita une batez Akelarreko abeslari izanik. Hizkuntzarekin eta herriarekin konpromezu sendoa erakutsi izan du beti eta horren adibide dira esaterako Daniel Landart edo Xabier Amurizarekin egindako elkarlanak.Playlista:Anje Duhalde – Gogoaren Baitan (Bakezaleak // 1992)Mixel Labeguerie – Gazteri Berria (Mixel Labeguerieren 4 Kantu // 1963)Anje Duhalde – Beste Batekilan (Errobiaren Hegitik // 1980)Anje Duhalde – Euskara (Errobiaren Hegitik // 1980)Benito Lertxundi – Ekaitza (Ez Dok Amairu // 1969)Anje Duhalde – Agur Sagar Beltzeran (Xabier Amurizaren Kantari // 1990)Xabier Lete – Ni Naiz (Xabier Lete // 1974)Errobi – Gure Lekukotasuna (Gure Lekukotasuna // 1977)Errobi – Andere (Ametsaren Bidea // 1979)Akelarre – Kantuz (1972 – 2005 Zuzenean // 2005)Hertzainak – Aitormena (Mundu Berria Daramagu Bihotzean // 1991)Anje Duhalde – Eperra (Zuzenean // 1993)
    1 hr 39 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…