Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 94. Zetak, Pello Reparaz: ''Eszeptizismo ariketa erradikal bat da AAZTIYEN'
    Arbizutik mundura begirada zabalduaz Pello Reparazen izena denon ahotan dabil azken bi hamarkadetan. Hamazazpi urterekin ska nahiz punk doinuetan Vendetta taldea sortu eta bost disko kaleratu ostean, Zetak proiektuarekin bide berria hasi zuen 2019an. Urte guzti horietan ereintakoak fruituak eman ditu arrakasta itzela jasoaz eta guzti hori borobiltzeko, euskal mitologiaren inguruko sekulako gorazarre-festarekin datorkigu "Mitoaroa" kontzeptuaren babesean.Playlista:.ZETAK – Aralarko Dama (Aaztiyen // 2023).ZETAK – Zu (Aaztiyen // 2023).MOXAL - Zaldikatu#03 (Arrebetxe // 2020).EH Sukarra - Aspaldiko loreak (Azken Gezia // 2015).Kortatu - Etxerat! (Kolpez Kolpe // 1988).Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz (Alemanian Euskaraz // 1984).ZETAK & Maixux Zugarramurdi - Hileta Kantu Nafarra (2024).ZETAK & Bomba Estereo – Zoriontasuna [La vida es de verdad] (2022).Tapia eta Leturia - Fandango Tristea (Dultzemeneoa // 1992).Olatz Salvador – Basan (Zainak Eman // 2024).Peiremans+ - Send Flowers (Peiremans+ // 2005).Soziedad Alkohólika - Pauso Bat (Polvo En Los Ojos // 2000).ZETAK – Itzulera (Itzulera // 2022)
    1 hr 49 min
  • 93. Fermin Muguruza: ''Kantu bat egiterakoan sartu egiten naiz, busti egiten naiz zikindu arte''
    Artista polifazetikoa, ekintzaile eta herri eragile sutsua da Fermin Muguruza (Irun, 1963). Ska, Dub, Rap edo Punkaren inguruan Euskal Herriak izan duen aitzindari eta iraultzaile handienen artean dago inongo zalantzarik gabe. Ezkertiarra, abertzalea eta internazionalista izanik, aktibismoa bere musikaren erdigunean jarri izan du beti eta hitza, arma politiko eraginkorra dela erakutsi izan du estilo eta garai ezberdinetan zehar.80eko hamarkadatik hasi eta gaur egunerainoko bidaia musikala egingo dugu Muguruzaren ibilbidea errepasatuz.Playlista:.Negu Gorriak – Hitz Egin (Ideia Zabaldu // 1995).Kortatu – Sarri Sarri (Kortatu // 1985).Kortatu - Hay Algo Aquí Que Va Mal (El Estado de Las Cosas // 1986).Kortatu – La Linea del Frente (Azken Guda Dantza // 1988).Kortatu - After Boltxebike (Kolpez Kolpe // 1988).Negu Gorriak - Radio Rahim (Negu Gorriak // 1990).Negu Gorriak – Itxoiten (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993).Fermin Muguruza – Urrun (Brigadistak Sound System // 1999).Fermin Muguruza - Guayaquil City (FM 99.00 Dub Manifest // 2000).Fermin Muguruza - Euskal Herria Jamaika Clash (Euskal Herria Jamaika Clash // 2006).Fermin Muguruza - Kolore Bizia (NOLA? Irun meets New Orleans // 2015).Fermin Muguruza & Chalart58 - Ulrike Meinhof - Muxu Molotov (feat. MATAH) (Black Is Beltza // 2020)
    2 hr 17 min
  • 92. Esanezin, Ianire Aranzabe: ''Zirrara tristearen kontzeptuak definitzen du gure unibertsoa''
    Esan ezin diren gauzak adierazteko erabili ohi da askotan musika eta Gipuzkoa barnealdera, Goierri ingurura begira jarrita, Ianire Aranzaberen barnealdeko doinuak ezagutu nahi ditugu. 1999an jaio zen Altzagaraten eta 2020ko hamarkada hasieran ezagutu genuen bere soinu unibertsoa: Esanezin.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, ahots lehun eta goxoz, "zirrara triste" moduan definitzen duen hori ezagutuko dugu.Playlista:Esanezin – Oraindik (Erretratu Bat / 2023)Esanezin – Badaezpada (Erretratu Bat / 2023)Lain – Irudiak (Tximeletak / 2015)Olaia Inziarte – Astelehenetan (Astelehenetan / 2020)Sara Zozaya – xxx (Nara / 2023)Ghau - Su ta ke (Arin Nira / 2023)Esanezin - Zirrara Triste Hori (Erretratu Bat / 2023)Esanezin – Altzagarate (Aireratzen / 2021)Gorka Urbizu - Janela bat (Hasiera Bat / 2024)Olatz Salvador & Izaro - Zerbaiten Zain (Zainak Eman / 2024)Zea Mays - Elektrizitatea 25 (Elektrizitatea 25 / 2024)Ibil Bedi - Eskerrak Bideari (Beltxarga Beltza / 2021)Esanezin - Besterik Ez (Erretratu Bat / 2023)
    1 hr 45 min
  • 91. Tu-K / Piztiak, Txomin Uribe: ''Aspalditik genuen buruan Tu-K ez zela existitu''
    80eko hamarkadako Ondarroan Tu-K taldearen sorreratik hasi eta Piztiak izaterainoko prozesua ezagutzeaz gain, gaur egun Fenix Hegaztiaren moduan errautsetatik berpiztutako fenomenoan murgilduko gara.Post-punk doinuak Kirmen Uriberen hitzekin elkartuta osatu ziren Euskal Herriko underground eszenako harri bitxi hauek eta 2024an "Tuka Esaten Da" diskoaren kaleratzearekin, aitzakia perfektua topatu dugu bertako protagonista nagusiarekin berrikuspen moduko bat egiteko.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Txomin Uribe hostokatu dugu.Playlista:Tu-K – Plaiko Hatxetan (Tuka Esaten Da // 2024)Tu-K – Norbait (Existentzia // 1987) - (Tuka Esaten Da // 2024)Itoiz – Espaloian (Espaloian // 1985)Ruper Ordorika - Crack (Pipa Bat) (So'ik so' // 1995)Jotakie – Zatoz (Joxemai Beltza // 1989)Petti - Argia Heldu Da (On // 2007)Piztiak – Itzulia (Huts Nazazu // 1991)Piztiak - Euriaren Zain (Euriaren Zain // 2006)Hertzainak - Ez dago ilusio faltsurik (Salda Badago // 1988)Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Mikel Valverde - Munduari begiratzeko (Zaharregia Txikiegia Agian // 2003)Txuma Murugarren- Nire Ondasun Bakarra (Nire Leihoak // 2000)Kerobia – Isburt (Rose Escargot // 2006)Piztiak - Begietara Begiratu (XXX // 2022)"Lore Hostoak" podcastean euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
    1 hr 41 min
  • 90. Niña Coyote eta Chico Tornado, Koldo Soret: ''Beti erakarri izan gaitu desertuak''
    Gitarra riff pisutsu bezain indartsuak eskaini ohi ditu Niña Coyote eta Chico Tornado biko donostiarrak. Besteak beste, Surfin Kaos edo Zuloak taldeen errautsetatik altxatu ziren power duo moduan eta 2013an lehen lan homonimoa kaleratu zutenetik, geldi ezinak izan dira desertu giroko rock nahiz stoner doinuez jantzita. Euskal Herrian eta baita atzerrian ere, tartean Estatu Batuetan, zabaldu izan dute beren proposamena.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Koldo Soret partaidea hostokatu dugu.Playlista:NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Errautsak (Aitzstar // 2019)NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Magic Tumbleweed (2023)Bap!! - Inolaz Ezin Dut Ahantzi (Lehertzeko Garaia // 1994)Anestesia – Ukiezinak (Erantzun // 1995)Dut – Eskuzuri (At // 1996)Negu Gorriak - Irakatsi Ziguten Historia (Negu Gorriak // 1990)DON CONDOR eta ÑORA ALACRAN – Dantzan (Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran // 2022)NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO - Magic Edo (Eate // 2016)Belako - Zaldi Baltza (Eurie // 2013)Kashbad – Amalur (Kashbäd // 1996)GAILU - Euzko polizia (Autosuntsipena hasia da 3,2,1,…Znort!!! // 2023)Nakar – Alzheimer (Lore Eta Laban // 2023)NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Lainoa (Niña Coyote eta Chico Tornado // 2013)
    1 hr 31 min
  • 89. Olatz Zugasti: ''Zure zailtasunen iturrira joatea, hori da sortze mailarik handiena''
    Herri musiken maitale izanik, Olatz Zugastik (Hernani, 1965) 90eko hamarkada hasieran eman zuen lehen pausua bakarlari gisa. Musika zeltaren influentziaz doinu mistiko, hipnotiko eta goxoetan barrena eraman izan gaitu bere ibilbidean zehar, beti ere, ahots eta harpa doinu zerutiarren alboan. Gaztetatik Orio izan da bere bizilekua, bertako Herri Ikastolako haurren abesbatzako zuzendari eta noski, Benito Lertxundiren bide lagun izanik.Playlista:Olatz Zugasti - Muga gabeko hondartzara (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023)Olatz Zugasti - Bitxikeria Bat (Kantu Baten Bila Nabil // 1991)Olatz Zugasti - Lo Hadi Aingürüa (Bulun Bulunka // 1999)Olatz Zugasti - Haurra Egizu Lotto Lotto (Bulun Bulunka // 1999)Olatz Zugasti - Haurtxo Haurtxoa (Bulun Bulunka // 1999)Olatz Zugasti - Goizeko Bortzetan (Elearen Lainoa // 2002)Olatz Zugasti - Karriketan Barna (Elearen Lainoa // 2002)Olatz Zugasti - Gau hotzenean ere (Gau hotzenean ere // 2010)Olatz Zugasti - Bizitza ederra da (Ur Goiena, Ur Barrena… // 2015)Olatz Zugasti - Mirotzak (Orion Zuzenean (kaintaitaenea) // 2019)Olatz Zugasti - Mendian zoinen eder (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023)
    1 hr 30 min
  • 88. Tatxers/Borla, Martin Ziriza: ''Entsegu gelako taldea baino, whatsap-taldeko taldea gara''
    Iruñean kokatu gara, bertako ekosistema musikal oparoaren azken urteetako leherketa edo loraldiaren erantzuletako batekin.Martin Ziriza (Iruñea, 1999) lehenik Jon Salinas, Iñigo Soria edo Sergio Devesaren alboan Tatxers taldeko partaide moduan ezagutu genuen eta beranduago Timeo Dedieu eta Ander Redinekin Borla taldeko baxu jole eta abeslari gisa. Gitarrekin egindako pop argitsu bezain energetikoa da bere ingurugiroa, baina, punkaren jarrera edo intrantsigentzia helarazten dute bere proiektuek.Playlista:.Tatxers – Etsaiak Agurtzen (Ezpatei Disdira! // 2024).Borla – Berorik Ez (Kordoba Bidea // 2024).Pottoka punk- Ehundaka gazte (2011).Hertzainak- Sí vis pacem parabellum (Hertzainak // 1984).Itoiz- "Happening" Baserrian (Musikaz Blai // 1983).Belako- Hegodun baleak (Hamen // 2016).Tatxers – Iruñea (Tatxers // 2023).Chill Mafia- Atzerrian (Ezorregatik X Berpizkiundea).Hiuzz- Pedal kolpe bat (Epea II // 2023).Xabier Lete & Lourdes iriondo - Errota zaharra (Ni Naiz Antologia // 1974).Gu ta gutarrak- noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak // 2007).Borla – Berandu Egin Da (Kordoba Bidea // 2024)
    1 hr 37 min
  • 86. Xabi San Sebastian: ''Euskaldun gutxi gara, ez dakit masetatik aparte lekurik badagoen''
    Gaur egun Hernanin bizi den arren, Xabi San Sebastianen abizenak argi uzten du Donostian jaio, hezi eta bizi izan dela. Izotz plaza taldearekin berbena giroan herriz herri Euskal Herrian barrena ibili ostean, 1998an Alan Griffin eta Joxan Goikoetxeak gidatutako Alboka taldera batu zen, herri musika bide berrietan jarriz. Esperientzia horiek batuta, 2004an bere bakarkako ibilbideari hasiera eman zion eta 2023an aurkeztu zuen, orain arteko azken lana den "Betazalak" izenekoa.Atal honetan Xabi San Sebastian hostokatu dugu.Playlista:Xabi San Sebastian - Konpai (Betazalak // 2023)Itoiz - Espaloian (Espaloian // 1985)Ruper Ordorika - Zaldiak Negarrez (Gaur // 2000)Tapia Eta Leturia Band - Gipuzkoarrok, Errosariyo Santuba! (Tapia Eta Leturia Band // 1995)Juan Carlos Perez - Bihotz Apurtua (Atlantic River // 1994)Xabi San Sebastian - Andresi (Betazalak // 2023)Alboka - The Seventeenth Of July (Lurra, Ur, Haize // 2017)Pascal Gaigne - Bertzea [Court Métrage] (Le Cou De La Girafe // 2004)Pascal Gaigne - L'Enfant Debout [Lepokoa, Court Métrage] (Le Cou De La Girafe // 2004)Kashbad - Makinak (Distantzia // 1997)Xabier Lete - Heriotzaren Begiak (Eskeintza // 1991)Ekhi Lambert - Ezpata (Inbasioak // 2024)Xabi San Sebastian - Gure Begien Distira (Betazalak // 2023)
    1 hr 40 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…