Lore Hostoak

Lore Hostoak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lore Hostoak episodes

  • 104. Makala: “Saio bat koadro bat margotzea bezala da, abestiak koloreak eta lekua mihisea izanik”
    90eko hamarkadatik musikaren esparru eta diziplina ezberdinak jorratu ditu Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarrak. 1970ean jaio zen eta ez kasualitatez. Izan ere, Estatu Batuetan funk musikaren eztanda gauzatu zen hamarkadarekin batera etorri baitzen mundu honetara, funkaz gain, soul, R&B, jazz, hip-hop edo musika beltzaren amalgama zabal hori lau haizetara zabaltzeko asmoz. DJ, irrati esatari, musikari, erremix-egile, ekoizle edo ekitaldien sustatzaile gisa ikusi izan dugu eta musikariaren aurpegi guzti horiek esploratu nahi genituzke bere ibilbidea errepasatuz.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Makala hostokatu dugu.Playlista:• Arima Soul – Denbora (Gaua // 2025)• Arima Soul – Ilargira (Gaua // 2025)• Arima Soul – Gure Lurra (Arima Soul Bilduma 2020-2024 // 2024)• Makala & Jimmy Bidaurreta – Irratian (Descarga Libre // 2019)• Makala – Sintonia [‘boom Shaka Laka’ Radio Show] (Selects Boom Shaka Laka: 10 Years // 2016)• DJ Makala & Korrontzi – Sitzes (Topa-k // 2019)• Magdalena – Lanera Sartzen (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• William S. Fischer – Pello Joxepe (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• Makala – Bizi Pozik [Original Mix] (Hondartzan // 2005)• Makala Jazz Funk Band – Orrua [Original Mix] (Orrua // 2013)• Makala – Cartoon Tune (Unexpected Tapas [Happy Sound] // 2011)
    1 hr 25 min
  • 103. Martin de Marte, Martin Murua: "Zeozeren bila nabil, adrenalina puntu bat dago kantu bat egitean"
    Kostaldetik barrena, olatuak hartuaz, Zarautzera bidean jarriko gara chorus gitarrez nahiz erritmo groovyez erakarrita. Mac Demarco kanadarraren soinutik gertu, Martin Muruak, “DIY” edo “Egin Ezazu Zerorrek” formulatik eraiki zuen bere soinu unibertsoa. Denboraren poderioz, talde izaera hartu du Ion Ferrera, Xabier Aramendi, Nikolas Eizagirre edo Peru Zabalaren konpainian osatutako proiektuak. Sintetizadore, baxu jostalari, eta azken finean, buruhausteetatik ihes egitera gonbidatzen gaituzten doinuak geureganatuta murgilduko gara Marterako bidaia edo odisea musikal honetan.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Martin de Marte hostokatu dugu.Martin de Marte – “Eskolatik Kanpo” (Nahiko Ondo // 2025)Martin de Marte – “Pimientos A Lo Tigre” (Nahiko Ondo // 2025)Hertzainak - Si Vis Pacem, Parabelum (Hertzainak // 1984)Kortatu - Don Vito Y La Revuelta En El Frenopatico (Kortatu // 1985)Jexuxmai Lopetegi - Dantzari Bakartia (Barrakoian 25 urte // 2020)Martin de Marte – “You Better Ulertu” (Red River Ride // 2020)Martin de Marte – “Blue Bean Smile” (Kaixo Lagun // 2019)Martin de Marte – “Amellukas” (Nahiko Ondo // 2025)Itoiz - Berandu Da (Espaloian // 1985)TikTara - Fracking Ez! (Hariak // 2015)EZEZEZ – Dutxita (Katuzaldia // 2023)Martin de Marte – “2030” (Nahiko Ondo // 2025)
    1 hr 17 min
  • 102. Koska/Alguillo & Alkimistak. Alfonso Guilló: “Koska hegoaldean, Errobi iparraldean, gizarte guztia mugitu zen”
    Denboran zehar zubi bat eraikiko dugu, ertz banatan 70eko eta 2020ko hamarkadak jarrita. Alde batetik Koska, euskal rockaren lehen belaunaldiko taldea eta bestetik Alguillo & Alkimistak, rocketik abiatuta R&B, funk, latin eta gospel kutsuekin jolasten duen taldea. Bi proiektuen erdigunean bada artista bat, elgoibartarra bera, eta noski gurera gonbidatu dugu zubi azpiko urak eramandakoaz eta dakarrenaz bustitzeko."Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Alfonso Guilló abeslari eta baxu-jolea hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:Koska – Garraztasuna (Koska // 1976)Koska – Beldurrez (Koska // 1976)Koska - Otaloreen antzera (Koska // 1976)Koska – Bizitzaren Poema 2 (Koska // 1976)Koska – Ehun Urte (Bihozkadak // 1979)Alguillo&Alkimistak - Ur gaineko bitsetan (Burua Makurtu Gabe // 2024)Alguillo&Alkimistak – Tuneletik (Burua Makurtu Gabe // 2024)Alguillo&Alkimistak - Gesala eta argitasuna (Burua Makurtu Gabe // 2024)Alguillo&Alkimistak - Iluna nitaz jabetu da (Burua Makurtu Gabe // 2024)
    1 hr 34 min
  • 101. Andoni Ollokiegi: “Batzuetan alai nago, beste batzuetan alaitasuna inpostatu egiten da”
    XXI. mendeko euskal trobadore edo juglare moduan defini genezake Andoni Ollokiegi (Pasai Donibane, 1992). Herriz-herri, plaza-plaza ibili ohi da bere gitarraren laguntzaz, euskal kantutegiko entziklopedia moduko bat izango balitz bezalaxe. Halaber, bere kantu propioekin bakarlari eta talde formatuan ere ibili ohi da Olloki izenpean eta alderdi edo ikuspegi ezberdin horiek uztartu nahi genituzke.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Ollokiegiren pentsamendu eta doinuetan barrena bidaiatuko dugu.Playlista:• Olloki - Minutu T’erdi (Alienatuta // 2024)• Olloki - Euskarria (Alienatuta // 2024)• Alaitz eta Maider - Inshala (Inshala // 1999)• Su ta gar - Mari (Jaiotze Basatia // 1991)• Koldo eta Arantxa - Gure Hitza (1996)• Xiberoots - Aska (Honki Jina // 2021)•Andoni Ollokiegi - Satandango (Bekataria // 2023)• Olloki - Hutsa (Alienatuta // 2024)• Akaleia (feat. Olaia Inziarte) - Nire Etxeko Artista (Ondoloin // 2023)• Errobi - Xileko langileria (1977 // Gure Lekukotasuna)• Itoiz - Errotaberri (Alkolea // 1982)• Urko - Gure lagunei (2005 // Urko zuzenean: La Trini, Donostia)• Olloki - Alienatuta (Alienatuta // 2024)
    1 hr 50 min
  • 100. Benito Lertxundi “Bizitzea da une oroz hiltzea, une oroz hil dena bakarrik bizi da”
    Denok isiltzean gu geu zer garen abesten duen hura da, soinu nahiz ideien artisaua, bidez-bide denboraren higadurari jarkiz herri baten nortasuna zaintzen duen hura, modu batera gu geu ere bagara bera eta baita bera gu. Euskal kantagintzaren mugarri izanik, herriari hartu eta herriari itzuli dizkio hamaika kantu, kontakizun eta istorio. Bere eskutik, inoiz izan gabeko herrietan izan gara, inoiz bizi gabeko garaietan eta gertu sentitu ditugu muga tenporal edo geografiko guztiak doinuez ezdeustuz. Ez Dok Amairu-ren berpizkunde kulturaletik aro digitaleraino, transmisioa etenik gabe mantendu izan du eta oholtza gainekoak amaitutzat eman baditu ere, ondorenean jarraituko du Orioko bardoaren ahotsak herri honen mintzoa izaten.“Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Benito Lertxundi hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:• Benito Lertxundi – Urrundik heldu naiz (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Nintzenaz Oroitzean (Gernika Kontzertuan // 2024))• Benito Lertxundi – Mirotzak (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Kaixo Ardizain (Nere Ekialdean // 2002)• Benito Lertxundi – Mundurat Eman Ninduzun (Hitaz Oroit // 1996)• Benito Lertxundi – Oi ama Eskual Herri (Hunkidura Kuttunak I // 1993)• Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar-Itzaltzuko Bardoari // 1981)• Benito Lertxundi – Baldorba (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Herri Behera Jota (Oro Laño Mee Batek // 1974)• Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Udazken Koloretan (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Loretxoa (Ez Dok Amairu //1967)• Benito Lertxundi – Ekaitza (Ez Dok Amairu // 1969)• Benito Lertxundi – Ez nabil ezeren bila (Gernika Kontzertuan // 2024)
    2 hr 50 min
  • 99. La Basu, Elena Caballero: “Gu, zenbakiak eta irudi bat izatea nahi dute”
    Ez da bereziki Euskal Herrian ikusgarritasun gehien izan duen estiloa eta zer esanik ez emakumezkoen esparruan. Ba euskalduna eta emakumea izanik, gure rap eszenako erreferente argia da "La Basu". Bizkaian, Etxebarrin jaio zen 1983an eta egun Gipuzkoan, Irunen bizi da rap eta musika beltzak bereziki oihartzuna izan duen hirian. 90eko hip-hop eztandak bete-betean hartu zuen eta horrela ikasi zuen berak ere rapeatzen, soul, reggae edo flamenko doinuak bere soinura atxikita 2017an “Ni Naiz Izotz Erregina”, euskara hutsean eginiko lehen emakumezko rap diskoa argitaratuz.
    1 hr 57 min
  • 98. Merina Gris, Julen: “Zuloa bere adiera guztietan erakutsi nahi genuen”
    2020ko hamarkadak soinu estetika berri ugari ekarri dizkigu eta gure panoraman elektronikaren, autotunearen eta produkzio landuen aldarri izan da Julen, Paxkal eta Sara donostiarrek osatzen duten "Merina Gris" hirukoa. Irudi anonimotasunaren hautua egin zuten hasieratik, maskarez aurpegiak estali eta horrela euren identitate espresioa kantuetara edo bideoklipetara mugatuz. 2022ko “Zerua Orain” estreinu lana izan zen lehen pausua eta orain, bide horri jarraipena emanez itzuli dira “Zuloa” LParekin 2025ean.Lore Hostoak podcastaren atal honetan Merina Griseko Julen hostokatuko du Ekain Perezek.• Merina Gris - lilili (Zuloa // 2025)• Merina Gris - Lotu Zure Txakurrak (Zuloa // 2025)• Mikel Laboa - Haize Hegoa (1974 // Bat Hiru)• Verde Prato - Maite, Nauzu Zeharkatu (Erromantizismoa // 2024)• Berri Txarrak - Poligrafo Bakarra (Denbora da poligrafo bakarra II: Helduleku guztiak // 2024)• Katamalo - Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Bihotz bakartien kluba // 2007)• Merina Gris - Besteek Zer (Zerua Orain // 2022)• Merina Gris - Hiru Damatxo (Zuloa // 2025)• Habi, Etxekalte - Arimak (Arimak denboran // 2021)• Sara Zozaya - Bat ( (I) // 2020)• Toc - Gau Eternal Bat (Bat Barik Ez Dauz Bi // 2022)• Txopet - Denboran Urtuta (Nahiz eta jausi // 2023)• Merina Gris - Triste Dabil Aita (Zuloa // 2025)
    1 hr 49 min
  • 97. Jon Martin: “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa”
    Jon Martin bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlari oiartzuarra gonbidatu dugu isilarazitako ahots bati oihartzuna eman asmoz. Hain justu, “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa” izeneko liburua argitaratu du 2024an eta bertan, Donostian jaiotako abeslari urnietarraren irudiaren inguruko hausnarketak azaleratu dizkigu, "Ez Dok Amairu"ko kide eta euskal kantagintzaren erreferente izan arren, erreferentzialtasun edo zilegitasunaren bidean maila bereko babes edo onirizpena jaso ez duena. Argia piztu eta oztopoak apurtuz, bere irudiak egin dezala merezitako itzala.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Lurdes Iriondo hostokatu dugu Jon Martinen eskutik.Playlista:Lourdes Iriondo – Gaua (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969)Lourdes Iriondo – Ez Gaude Konforme (Lourdes Iriondo EP // 1968)Lourdes Iriondo – Hala Ere (Antologia // 2006)Lourdes Iriondo – Errota Zaharra (Antologia // 2006)Lourdes Iriondo – Seaska Kanta (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969)Verde Prato – Agurra – Cover Lourdes Iriondo (Euskal Pop Erradikala // 2022)Lourdes Iriondo – Lamiñak (Ortzadarra // 1978)Lourdes Iriondo – Gaztedi Berri, Zalea (Lourdes Iriondo EP // 1968)Lourdes Iriondo – Chorittua Nura Huat? (Kanta Zaharrak EP // 1968)Lourdes Iriondo – Liu, Pan Mendian (Lourdes Iriondo EP // 1968)
    1 hr 29 min
  • 96. Mikel Urretagoiena: “Jazza beste herrialde bateko folklorea da”
    Jazzaren edo musika instrumentalaren bidean jarriko gara atal honetan, erdigunean bateria eta erritmoa ezarrita.Mikel Urretagoiena (Ordizia, 1991) euskal musikarien belaunaldi berriko jazz eszenako erreferente bilakatu da bateria-jole gisa. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan lizentziatu ondoren, Herbehereetan eta New Yorken burutu zituen ikasketak, gero Madrilera jo eta azkenik etxera, Ordiziara, bueltako bidea eginez. Hemen, etxean, osatu du hain zuzen denbora guzti horretan bizi eta xurgatutakoaren emaitza edo leherketa modukoa den diskoa, hain zuzen, “Denbora” moduan izendatua.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Mikel Urretagoienaren zeharkako bideak ere esploratuko ditugu.Playlista:• Mikel Urretagoiena – Denbora (Denbora // 2024)• Peïo Duhalde – Banako (Zubigainekoa - Festival Music of the Basques of Navarra and Hasparren // 2001)• Benito Lertxundi – Nire Herriko Neskatxa Maite (Altabizkar / Itzaltzuko Bardoari // 1981)• Kuraia – Piztu Da Piztia (Piztu Da Piztia // 2005)• Kortatu – El Último Ska (Azken Guda Dantza // 1988)• Maurizia, Leon eta Basilio + Fasio – Durangon Bazkalduta (Martxea) (Alboka eta Trikitixa // 1998)• Mikel Urretagoiena – Euri Dantza (Denbora // 2024)• Mikel Urretagoiena – Kantu Hori (Denbora // 2024)• Gorka Urbizu – Toki Bat (Hasiera Bat // 2024)• Ke Lepo – Sutondoa (Izpi // 2023)• Tatxers – Goizean Oskorri (Hiruzpalau Amets Larri // 2021)• Ibil Bedi – Xirarena (Goldea // 2023)• Mikel Urretagoiena – Nire Herriko Neskatxa Maite (Denbora // 2024)
    1 hr 43 min
  • 95. Juan Carlos Perez: “Eszenatokian biluzik zaude jende aurrean”
    Juan Carlos Perezen ahots, melodia edo hitzek oihartzun etengabea eragin dute gure memorian eta olatu baten moduan joan etorrian ibili ohi dira gaur eguneraino. Hain zuzen, olatu eta kala txorien dantza hipnotiko horretan itsasotik gertu jaio zen, Mutrikun, 1958an, eta musikarekiko grina gaztetan piztu zitzaion herriko musika eskolan solfeo, gitarra eta klarinetea ikasiz. 16 urterekin Ondarroa eta Mutrikuko lagunekin Indar Trabes bertsio edo plaza taldea sortu zuen eta 1976an etorriko zen hizki larriz idatzi ohi dugun Itoiz taldea, rock progresibo edo sinfonikotik, new wave edo pop rock doinuetarainoko transformazio edo ibilbidean momentuko eta aurrerantzeko erreferente bilakatuz. 1988an, taldea desegin ostean, bakarkako ibilbideari ekin zion eta hortik aurrera Itoizen hasitako bideari nolabait jarraipena emateaz gain, klasikoaren eta operaren munduan ere utzi du bere arrastoa.Playlista:Itoiz - Lanbrora (Alkolea // 1982)Itoiz - Goizeko Deiadar (Itoiz // 1978)Itoiz - Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)Itoiz - Ezekielen Esnatzea II (Ezekiel // 1980)Itoiz - Marea Gora (Musikaz Blai // 1983)Itoiz - Hegal Egiten (Espaloian // 1985)Itoiz - Lau Teilatu (Itoiz // 1978)JC Perez - Kantu Eroa (Atlantic River // 1994)JC Perez - Blues for string quartet (Arkadius String Quartet) (Quatuor // 1997)JC Perez - Gauero (Hiriko Istorioak // 2006)Itoiz - Kriterium (Zuzenean Madriden Radio 3 // 1984)
    2 hr 18 min

About Lore Hostoak

From the publisher's feed

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra…