
Sign up to save your podcasts
Or


Erroten ondoren, XX. mendean, batez ere, energia hidroelektrikoaren sorrerak gorakada izan zuen eta instalazio ugari egokitu ziren ibaietan. Orain, araudi eta ordenantzak tarteko, hainbat dira erabileraz kanpo geratzen ari diren instalazioak eta zenbait lekutan ibaiak leheneratzeari ekin diete.
Maiatza ekuatorera iritsi denean bildu gara mahai bueltan ohiko gonbidatuekin zenbait gai nork bere jakintza-arlotik aztertu asmotan. Jokin Aldazabal, Maite Aristegi eta Aitziber Saroberekin aritu gara lurzoruaren galeraz, Food 4 Future mugimenduaz eta hidrogenoaren erabileraz.
Lur planetaren gainazalaren %70 inguru itsaso eta ozeanoz osatua dago. Baliabide mordoaren jatorri dira, aldea egon badagoen arren baliabide ozeano edo baliabide iturri gisa erabili. Energiaren ikuspegitik heldu diogu gaiari Alain Ulazia EHUko irakasle eta Eolo ikerketa taldeko kidearekin.
Euskal Herria herri arrantzalea izan dela jaso izan dugu, kostaldeko kulturan, behinik behin, sekulako eragina izan du. Hala ere, sektorea eraldatuz doa eta Leo Belaustegi ‘Ondarroa 12 Milia’ elkarteko kidearekin bildu gara artisau arrantzaren egoeraz hitz egiteko.
Belarriak fintzea tokatzen da hilabete honetan. Hemen da udaberria, bueltan dira hainbat txori eta sumatzen hasiak gara txorien kantua.
Energiaren inguruan egin dugu hausnarketa 'Gelditu Makinak' saioko azken tertulian Aitziber Saroberekin eta Jokin Aldazabalekin.
Sistema batek eskatzen duena da egitura bati jarraituz funtzionatzea. Zenbateraino dugu, ordea, sistema baten premia? Zein baldintza eskaintzen eta eskatzen dizkigu? Bizi gaitezke sistematik kanpora? Hausnarketarako gaia zabaldu nahi izan diogu Jone Ojea Agora filosofia elkarteko kideari.
Hernanin, Energia Bulegoa sortu da, herritarrei eta enpresei energiaren gaineko zalantzak argitzeko eta aukerak azaltzeko aholkuaritza zerbitzua. Kooperatiba forma hartu duen Enherkom komunitate energetikoko kide diren adituek kudeatzen dute udal zerbitzua, horietako bat da Fermin Arruabarrena.
Ba al zenekien Euskal Herrian hiru sugegorri mota ditugula? Eta ezetz jakin sugegorriak kumeak izaten dituela eta ez arrautzak paratu. Hilabetero bezala gauza aunitz ikasi ditugu Aranzadiko Iñaki Sanz Azkuerekin.
Lurra eta bizitza suntsitzen duten proiektuen gaineko ardurak bultzatuta, martxoaren 4an jardunaldi agroekofeminista antolatu zuen Aramaion bertako talde feministak. Irati Mujika eta Andere Ariolabengoarekin hitz egi dugu Gelditu Makinak saioan.
From the publisher's feed

1 Listeners