
Sign up to save your podcasts
Or


Oliba olioa goia jota dabil, prezioak sekulako gorakada izan dute eta ardura handia eragin du ekoizle eta kontsumitzaileengan.
Itsasoa bare-bare harrapatu dugu; haizea, hala ere, bizi-bizi dabil. Mutrikuko olatu plantaren bisitan parte hartuko dugu, Violeta Bandres gidariarekin. Sarea elektrizitatez hornitzen du, baina ez du hori funtzio nagusia: ur zutabe kulunkaria frogatzen ari dira, ur sakonean martxan jartzeko.
Ikerketa genetikoek iraultza ekarri zuten sugandilen mundura. 2005 urtera arte uste zen Iberiar pentsula osoan Podarcis hispanicus sugandila zegoela. Genetika azterketei esker baina, bakarra izatetik zazpi espezie izatera pasa ziren. Horien artean Euskal Herrian maiz ikus daitekeen Liolepis.
Nahiz eta hariari tinka egiteko nahikoa gai eta eduki baditugun, atsedenak beti heldu dira ongi. Eta Makinak geldituko ditugu Iraila arte.
Erpin ezberdinetik begiratu diote ekofeminismoari UEUko Udako Ikastaroetan. Non gaude eta zeintzuk dira erronkak?
Euskal Herrian ekofeminismoa gorpuzteke dagoela iritzita eta egituraketa ariketa, lan eta jardute kolektibo baten ondorio izango dela argudiatuta, ‘Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian’ izeneko jardunaldia antolatu zuten UEUren Udako Ikastaroetan joan den ekainaren 29an, Gasteizen.
Mahai-ingurua izan dugu Gelditu Makinak saioan eta hizlariak ez dira epelkeriatan aritu. Mahaira ekarri dituzte energia nuklearraren aldeko ikuspegia eta gizakiaren eta naturaren arteko harremana ulertzeko beste modu batzuk eta bietan ere azpimarra egin dute «zuhurtziaren printzipioan».
‘Elikaldia’ aurkeztuko dute Bilboko BIRA kulturgunean. ‘Elikaldia elikadura ohiturak aldatzeko urrian egingo den ariketa soziala da eta, Bilboko Alde Zaharrean egingo den lehen ekitaldi honek, gerora, Euskal Herrira zabaltzeko moduko proiektuaren aurrekari izan nahi du. Urtzi Ugalderekin bildu gara.
Zeanuriko zentral-etxe batean jaiotako semea da Egiluz, bere aita ere zentraleko langilea zen. 70eko hamarkadan bizitutako geldialdiaren ondoren, «energia berriztagarrien lege bat onartu zen geldiarazitako zentralak martxan jartzeko. Ni hor suertatu nintzen». 40 urte daramatza bertan.
Bere kantua nabarmena delako eta herri eta hiri inguruan asko ibiltzen delako, gizakiarekin kontaktu asko izan du eta izen asko paratu zaizkio sorbeltzari. Hegazti migratzailea, uda badatorrela ohartarazten digu bere presentziak.
From the publisher's feed

1 Listeners