
Sign up to save your podcasts
Or


DNA leku guztietan dago; esaterako, katilu batean. Baina baita itsasoan ere. Zer-nolako DNA aurkitzen da, ordea, itsasoan? Zertarako da argigarria? Informazio genetikoak itsas bizitzaren katalogaziorako eta horri dagozkion neurriak hartzeko balio dezake.
Landare Elkartea ezagutu dugu 'Gelditu Makinak' saioan. Produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea, Iruñerrian. Esparru horretan bilatzen du tokiko eraldaketa soziala eta proiektuaren berri emateko bildu ditugu REAS Nafarroako Pitu eta Landareko Goiatz Goñi.
Gaztandegietan energetikoki berrikuntzak txertatzeko proiektua da Gazta Energy eta hiru baserrik hartu dute parte, batetik, Behi-esnearekin esnekiak egiten dituen Etxeberri Goikoa eta, bestetik, ardi-gazta egiten duten bi baserri, Etxezuri eta Kerixara.
Berotegi-efektuko gasak,ez lirateke hain kezkagarriak izango gizakien jardueraren ondorioz horien kontzentrazioa hainbeste handitu ez balitz. Efektu hori duten gas ezagunenak CO2a eta metanoa dira. Itziar Irakulis Loitxate zientzialariak NAIZ irratiko Gelditu Makinak saioan horretaz jardun du.
XIX. mende amaieran Irlandako ‘nekazal gerran’ paper nabarmena izan zuen zapaltzaile gisa Charles Cunningham Boycott lur administrariak eta bere aurka egindako sabotaia baketsuaren ondorioz, gerora, boikot izena hartu du praktikak. Ez zen hura izan lehen boikot mugimendua, ezta azkena ere.
Ez omen dago ikasteko modu hoberik erakutsi nahia baino, orduan agertzen direlako norberaren lotsak eta konbentzimenduak. Martxel Aizpurua erlezainarekin bildu gara luze eta zabal hitz egiteko; ondo eta azkar usoek egiten baitute hegan, ez erleek.
Basogintza oinarri, ‘Urumea zena eta dena’ hitzaldi zikloa izan zen Hernanin Hernaniko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta. Hiru hizlari bildu zituzten aretoan basoa, ibaia eta errekaren inguruan hitz egiteko.
Joan den ostegunean, hilaren 7an, NAIZen irakurri ahal izan genuen Garoñako zentral nuklearraren barrenera bisita, Jon Salgado aktualitateko erredaktorearen eskutik, eta guk Gelditu Makinak saiora gonbidatu dugu. 2012tik deskonektatuta dago zentrala eta, orain, deusezte prozesuan ari dira.
Tokiko zaborrak kudeatzeko beharrak eta hondakin ereduek agenda politikoan leku egin dute, aldez edo moldez. Zubietako erraustegiak eztabaida publiko handia piztu du bai maila politikoan, bai sozialean. Ez dira gutxi instalazioaren egokitasuna zalantzan jarri duten ikerketa, aditu eta herritarrak.
Etxeko egin zaizkigu poltsa biodegradagarri eta konpostagarriak. Zalantzan jarri da, ordea, ea benetan ote diren biodegradagarriak, toxikotasunik eragiten ote duten edo zein den kudeaketa egokiena. Gaiari heldu diogu adituak diren Junkal Gutierrez eta Gorka Gallastegi ikerlariekin.
From the publisher's feed

1 Listeners