
Sign up to save your podcasts
Or


Etxaldeetako lan zama, lurrak lortzeko ordaindu beharreko dirutza, administrazioan egin beharreko kudeaketak, besteak beste horiek oztopatzen dute lehen sektore osasuntsu bat izatea. Naiz Irratiko ‘Gelditu Makinak’ saioan izan zen Jean Michel Dualde laboraria, lehen sektorearen inguruan hizketan.
Baso-eskola da naturan garatzen den hezkuntza-eredua. Ingurune naturala baliatuz eta esploratuz, helburu du haurren garapen integralean positiboki eragitea eta natura eta bioaniztasuna babestea. Hala izanda, tokira egokitutako hezkuntza proiektuak dira.
Geure etxeetara kable mordoa heltzen dira eta, horiei jarraika, luzea da egin daitekeen bidea. Sorkuntza eta kontsumoaren arteko banaketa da aztertu nahi duguna, alegia, sare elektrikoa.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen mundu martxarekin eta gune Ekosozialistarekin batera, Jardunaldiak izan zituen joan den maiatzaren 11n Iruñean eta Bilbon. 50 bat agente sozial eta sindikadu batu ziren mobilizaziora Alternatiba ekosozial justua aldarri.
2023ko hasieratan aurkeztu zen Jauzi Ekosoziala dinamika eta, orain, 2024ko maiatzean, eragile bezala aurkeztu da, izen berarekin, Jauzi Ekosoziala. Euskal Herrian ekologismoaren soka luzea da eta eragile honekin segida emateaz gain, begirada bateratu bat gehitu nahi da.
Sagastitik hasi eta sagardozaleak sagardotegitik joan ondorenera arte, hamaika lan eta lan-modu daude, batzuk, sagardogintzaren bereizgarri direnak eta, beste batzuk, lehen sektoreko jarduera askori eragiten dietenak. Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri deiturako kordinatzailearekin bildu gara.
From the publisher's feed

1 Listeners