
Sign up to save your podcasts
Or


Biolur elkarteak ondasun kolektibo bihurtu nahi du lurra eta, azken 30 urtetan egindako lanari mugarri bat gehitu dio: Amillubi baserria. Praktikatik erantzun nahi diete elikaduraren etorkizuneko erronkei eta, bide horretan, maiatzaren 11rako egun osoko egitaraua antolatu dute Amillubin.
Solastalgia topaketak antolatu dira Arteako Herriko Bentan; hasi maiatzaren 4an eta 26ra bitarte. Ekopol, Parte hartuz eta Makatzak izan dira laguntzaile eta gogoeta programazio mardula osatu dute. Nerea Zuluaga, Ekopoleko kidearekin izan gara bertan landuko denaren berri emateko.
Zenbateraino eskatzen zaio zientzialariari, batetik, ikergai duen gai zehatz baten gainean soilik aritzea eta, bestetik, izen propioz? EHUko Ibai Ekologia Taldeko Arturo Elosegirekin, Maite Arroitarekin eta Aitor Larrañagarekin bildu gara ikerketa taldeaz eta euren jakintza-arloaz hitz egiteko.
Indibidualismoak indarra hartu du eta aldaketa hauek kirolean ere nabarmendu dira. Hori dela eta, elkarbizitzan, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako lasterketen aldeko manifestua sortu da: Etiketa Berdea. Gotzon Idirin sustatzailearekin izan gara.
Apirilaren 13an, larunbat honetan, manifestazioa deitu du Euskal Herria Bizirik plataformak Azpeitian, arratsaldeko 18:00tan. Manifestazioaren aurretik, bestalde, tailerrak, mahai-ingurua eta bazkaria izango dira. Ekimenaren bueltan eta egoeraren harira, Iraitz Elordirekin bildu gara.
Bukatu berri dira Natur Zientzien 5. Topaketetak, eta Gelditu Makinak saioan topaketen haria jarraitu dugu. Aurreko saioan egoeraren azterketari erreparatu genion eta,bigarren atal honetan kontserbaziorako neurri eta gizarte-aldaketa proposamenetan murgilduko gara.
Zaurgarritasunak karakterizatutako bizimodu azeleratuko garaietan nekez lor daiteke patxada aldi honetako eztabaidagai nagusiei heltzeko. Gizakiaren eta naturaren arteko harremana da auzi handi horietako bat, eta inguruarekiko konprometitutako herritar moduan, bete-betean eragiten digu.
Desagertzeko arriskuan dagoen hegaztia da basoilarra eta, ale bat atzera-aurrera Larra inguruan. Miel Mari Elosegi basozain teknikariarekin jarri dugu hitzordua basoilaren kasua ezagutu eta, bide batez, arrisku egoeran dauden espezieen jarraipena nola egiten den eta duten garrantzia ezagutzeko.
Lurzorua beti izan da elementu preziatua. Abestiak iradokitzen du abere asko dituena dela aberatsa baina, lirika gutxiko mundura begira, aberatsek, abereak baino, lurrak dituzte. Prozesuak ez dira atzera-ezinak baina, borroka estrategiak askotarikoak izan daitezke. Horren adibide da OSTIA.
«Europako ur gezatako biodibertsitatea berreskuratzeko prozesua eten egin da». Titular handia da UPV/EHUko Ibai Ekologia taldeak parte hartu duen ikerketatik atera dena. Tilutalarrek, ordea, maiz eskatzen dute irakurketa xehatuago bat, helburu horrekin gonbidatu dugu Larrañagak NAIZ irratira.
From the publisher's feed

1 Listeners