
Sign up to save your podcasts
Or


Ez da berria Urdaibaiko Guggenheim museoaren oihartzuna. Urte mordoxka bat daramagu, tarteka, proiektuaren bueltako informazio edo usteren bat heltzen zaigula. Badirudi, ordea, proiektua jada ez dela hain urrunekoa. Gaiari heldu diogu Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidearekin.
Zerbait hankapean hartua izan dela esatean, mendean hartu dela esaten da eta hankapean erabiltzeak gutxiespenen erabiltzea. Nahia Gartzia Bengoetxea edafologoa eta Neikerreko ikerlariarekin lurzorua izango dugu hizpide, hartua edo erabilia ikusiko dugu, baina behintzat, hankapean duguna.
Aste honetako Gelditu Makinak saioan ENSO fenomenoa landu dugu Maialen Martija adituarekin. Tecnaliako ikertzaile eta Euskalmeteko meteorologoa da Martija eta baita UPV/EHUko irakasle ere.
Oparotasun materiala eta kontsumo gizartea azkenetan dela eta, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta soziala egiteaz gain, lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari ateak zabaldu dizkio Jokin Bergarak ‘Adaxka Lehorrak’ (Txalaparta, 2023) liburuan.
Datorren larunbatean, urriaren 28an, manifestazioa deitu du Guggenheim Urdaibai Stop plataformak, eskuadean eraiki nahi den egituraren eta sustatzen duen ereduaren aurka.
Pertsonen zerbitzura egongo den eredu ekonomikoa bultzatu nahian, Denendako sarea aktibatu da. Lizarran eta zonaldeko herrietan gizarte justuagoa eta solidarioagoa sortzen lagundu nahi du, interes sozial eta kolektiboko ekimenen garapena sustatuz eta bultzatuz.
«Euskadiko hegazti habiagileen atlasa» argitaratu du Aranzadi Zientzia Elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegoko hegazti ugaltzaileen lehen atlas modernoa. Juan Arizaga ornitologoa buru izan duen lanean 60 ornitologo aritu dira lanean, tartean, Itsas Enara Elkarteko Jon Mujika.
Hilabeteko estreinaldiez hitz egiteaz gain, sarbide goiztiarrean aurkitzen den tiro joko berezia ekarri dugu saiora: Ultrakill.
Krisi klimatikoaren testuinguruan antolaketa sozialean zein bizi-baldintzetan aldaketa sakonak ematen ari direla eta, Euskal Herria Burujabe ekimena antolatu du Bizi! mugimenduak Urriaren 7 eta 8rako.
Oliba olioa goia jota dabil, prezioak sekulako gorakada izan dute eta ardura handia eragin du ekoizle eta kontsumitzaileengan.
From the publisher's feed

1 Listeners