‘Athalase’ du izena Azkoitiko Ro post-rock taldearen diskoak. Mimoz osatutako 5 kantu, denak instrumentalak. Pandemiaren zurrunbiloak harrapatu ditu, baina larunbat honetan oholtzara igoko dira Sara Zozayarekin batera Matadeixen, aspaldi jarri zen sold-out kartela.