Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
FAQs about NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus:How many episodes does NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus have?The podcast currently has 718 episodes available.
December 15, 20202020an musika urbanoak eman duenaren lagin bat aste honetako ‘Badok’ tarteanHip-hop musika, rapa, trap doinuak edota reggaetoia, denetarik izan dugu 2020an ere Euskal Herrian geroz eta gehiago errotzen ari den musika urbanoaren baitan. Hiru proiektu desberdinen kantuak ekarri dizkigu Jon Eskisabelek aste honetan MusikHaria saioko ‘Badok’ tartera....more0minPlay
December 14, 2020Soinu banden egileen garrantzia nabarmendu du Iker Bárbarak MusikHaria saioko ‘Zarata’ tarteanKontu ugari izaten ditugu ‘Zarata’ tartean Iker Bárbara kazetariarekin. Izan ere, ekartzen dizkigun proposamenek musikaren esparruko hainbat ertz jorratzeko aukera ematen digute MusikHaria saioan. Aste honetan, besteak beste, soinu banden inguruan aritu gara....more0minPlay
December 11, 2020Lotsak albo batera utzita atera du Kai Nakaik ‘Baimenik gabe’ lanaIazko Durangoko Azokan sormen beka eskuratu zuen Iratxe Aguilerak bere buruan bueltaka zuen Kai Nakai proiektuari forma emateko. Urtebete beranduago, ‘Baimenik gabe’ lanak argia ikusi du. Euskal musikan orain arte gutxi landu den genero bati ikuspegi berria ematen dion diskoa....more0minPlay
December 11, 2020EMO musika aztertu du Marina Landak MuskHaria saioanHiri tribuek halako eragina izan dute musikan ere. Edota musikaren inguruan sortu izan dira hainbat hiri-tribu ere. Horietako bat izan da EMOena, musikaren bueltan eragin zuzena izan duen tribua. Marina Landak haietako talde batzuk ekarri dizkigu gogora aste honetako bere tartean....more0minPlay
December 10, 2020Jam aretoa nazioarteko zirkuituko geldialdia zenekoaIzkander Fernandezek astero gai baten bueltan hainbat kantu ekartzen dizkigu. Kasu honetan duela urte batzuk itxi zen Bergarako Jam aretoa izan dugu gogoan MusikHaria saioan. Bertatik nazioarteko talde garrantzitsuak pasa ziren irekita egon zenean....more0minPlay
December 09, 2020Gizakion miseriatan oinarrituta, bost kantuko lana kaleratu du Bizarro taldeakLehendabiziko diskoa da ‘Deshumanizazioa’ Oñatiko boskotearentzat. Artisau erara, entseatzen duten musika lokalean bertan grabatu dute bost abesti jasotzen dituen albuma. Deseroso sentiarazteko hitzak eta doinu gogorrak eskaini dizkigute Bizarro taldekoek....more0minPlay
December 09, 2020Makala DJaren azken proiektua aurkeztu digu Iker Bárbarak ‘Zarata’ tarteanLau proposamen berri ekarri dizkigu astero bezala Iker Bárbara Zarata Mondosonoroko koordinatzaileak MusikHaria saiora. Estilo anitzeko hautaketa da aste honetarako prestatu duena kazetari bilbotarrak....more0minPlay
December 04, 2020«Dugun egoeraren aurrean negarrez baino ez garela dirudi, baina horren beharra ere badaukagu»Gatibu taldeak ‘Musikak salbatuko gaitu’ diskoa kaleratu du gaur bertan. Mezu zuzenak, errealitatearen isla direnak eta ahalik eta modu baikorrenean biltzen ditu beren azken lanak. Haimar Arejita izan da diskoaren inguruan hitz egiten MusikHaria saioan....more0minPlay
December 04, 2020Euskararen aldeko kantuek beren helburuak betetzen al dituzte?Abestien mezuak garrantzia izaten du, are gehiago propio mezu bat zabaltzeko sortzen direnetan. Abenduaren 3a, euskararen eguna, pasa berritan, Marina Landak euskararen alde sortu diren kantuen mezuak aztertu dizkigu MusikHaria saioan....more0minPlay
December 03, 2020Urtea bukatzear, Izkander Fernandezek 2020ko lan gogokoenen egileak ekarri ditu MusikHariaraAurreko asteetan gai bat hartu eta haren bueltan ibili gara ostegunetan Izkander Fernandezek egiten digun tartean. Aste honetan, ordea, urte bukaerari begira jarri eta gehien gustatu zaizkion artisten lanak errepasatu dizkigu....more0minPlay
FAQs about NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus:How many episodes does NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus have?The podcast currently has 718 episodes available.