
Sign up to save your podcasts
Or


Berdea mendizaleen kolorea omen da, urdina berriz arratzaleena. Alessio-ri, ordea, ez zaio kolore urdina gustatzen.
Kaixo, Marina. Hau Mimi da eta beste hau berriz, Lili. Lehengo astean arrantzan nenbilela harrapatu nituen. Politak dira, baietz? Begira, begira! Mimik kolore gorria du eta luze-luzea da. Lilik berriz kolore horixka du eta txiki-txikia da
Lehenengo aldia da itsasontzi batean arrantzara noala eta urduri samar nago. Sarabardoarekin trebea naiz, baina arrantzarako kañabera erabiltzen ez dakit… lagunduko didazue?
Kolore aldaketak zortea omen dakar. Arrantzaleen artean oso hedatua dagoen sinesmena da hori. Zorte txarra baduzu eta urte guztian zehar arrainik harrapatu ez baduzu, egin behar duzuna itsasontziari kolorea aldatzea da.
Kaixo, lagunok! Zer moduz eskolako itzulera? Udaran batetik bestera jolasean ibili ostean, seguru eskolako lagunak ikusteko irrikitan zaudetela. Alessiori ere eskolara itzultzea tokatzen zaio. Gizajoa nahiko urduri ikusten dut azkenaldian...Alessio, lagun maitea, eskolara itzuli behar izateak urduri jartzen al zaitu?
-Okitu, mutiko!
-Asto hotsa!
-Autore erotua!
Baina, zer demontre da hau?
-Palindromoak dira, Alessio, Palindromoak!
Pentsatzen jarrita…neure oporrak ere antolatu beharko ditut egunen batean…urteak daramatzat inora joan gabe….umm…nola zen….eh….opor batzuk nola antolatzen ziren ere ahaztu zait
Inoiz kontatu al dizuet Axieriko arraintxoaren istorioa? Antoñito loroarena bai....baina Axieriko karraspioaren istorioa? Axieriko karraxpio lotsati xamarra zen, bi adiskide zituen, eta beti futbolean ibiltzen zen haiekin....
Honezkero Alessio ehundaka lupi ikusitakoa izango da. Hala ere, berri bat harrapatzen duen bakoitzero bere edertasunaz maitemintzen da. Alessioren maskota berria bilakatuko ote da lupia?
From the publisher's feed