Paperezkoak

Paperezkoak

By PaperezkoakArtsBooks
Download on the App Store

Paperezkoak episodes

  • Bisita-mendian

    Apirilean itsasoan jende gehiegi ibiltzen omen da.  Badakizue: antxoak, berdela, olagarroa...horregatik, Alessio txikiak itsasora atera ordez mendira joatea erabaki du. Bertan isiltasuna eta lasaitasuna du amets. Baina...

    4 min
  • Momia gosetia eta hieroglifikoak

    Marinak deitu dit oraintxe, jejeje...haserre bizian zegoen! Gutun bat bidali diot irakurtzeko etxera baina hizkien ordez hieroglifikoak erabilita. Hasieran ezinezkoa egin zaio testua ulertzea baina azkenean, kostata baina asmatu du! Eta zuek? Hieroglifikoak ulertzeko gai zarete? Ea ba!

    5 min
  • Adiskideak

    Eric Carleren obra berri  honetatik abiatuz, eta liburuaren haritik tiraka osaba Alexen berri izango dugu. Adiskidetasunaren benetako balioa adierazten duen album baten aurrean gaude.

    Jolasak, dantzaldiak eta sekretuak partekatzen zituzten pertsoanaiek, baina denborak aurrera egin  eta distantziak banandu zituen. Hala ere, ez zen ibai, mendi, baso, euri edo iluntasunik berriro elkarrekin topo egitea eragotziko zietenik.

    Osaba Alexen dei bat jasoko du Alessio txikiak. Erroman omen dago osaba.

    4 min
  • Vlad, banpiro txikia

    Aii, aii, aii....zuek bizi zaren tokian ez dakit, baina hemen, itsaso zabalean eta abendu bete-betean, izugarrizko hotza egiten du. Ai ene! Nire osaba Alexi kasu egin izan banio enuke hotzik izango.

    4 min
  • Ipurdiak.Ezinbesteko gida.

    Paperezko lagunek bidali diguten azken liburua irakurri ondoren, ipurdiei buruz pentsatzen pasatzen dut egun osoa. 

    Ez dakit gaur goizean irakaslea brometan ari zen edo ez, baina zuhaitz baten urteak
    jakiteko bere ipurdiari begiratu besterik ez digula esan digu. Noiztik dute zuhaitzek
    ipurdia? Nolakoa imaginatzen duzue dela zuhaitz baten ipurdia? Nire ustez gogorra eta
    marroi kolorekoa da.

    Gehiago jakin nahi? Entzun ondo!

    5 min
  • Maitasunak mendiak mugitzen omen ditu!

    Maitasuna...seguru askotan entzun duzuen zerbait dela. Baina, badakizue benetan
    zer den?  
    Abestiak ere ez dira ados jartzen maitasuna definitzerako garaian: abesti batzuen arabera, maitasuna edozein tokitan dago, beste abesti batzuen arabera, berriz, maitasuna soilik airean aurkitu daiteke.

    5 min
  • Larri nago

    Inoiz pentsatu al duzue nolakakoak diren itsasontzi bateko komunak? Nola botatzen da bonba itsasontzi batean?

     Eh? Nork esan du hori! Nola egingo dugu kaka zuzenean itsasora? Noski existitzen direla komunak itsasontzi batean! Alajaina...hau ere entzun behar nuen ba! 

    6 min
  • Protagonista berriak eta PILOTA PIZTIA

    A zer nolako endredoan sartu nauen nire osaba Alexek! Oporretara joatekoa zela eta baporea zaintzeko ez dit eskatu ba... Bai, nire osaba da Alex eta nik ere Alex izena dut nahiz eta etxean Alessio deitzen didaten. 

    7 min

About Paperezkoak

From the publisher's feed

Paperezkoak, altxor bat hilero Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da. Hilabetero album ilustratuari lotuta podcast bat. Liburuan landutako…