SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)

SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)

Download on the App Store

SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak) episodes

  • Karonte

    -Karonte-

    Ur ilunen azalean, erresuma ixilean, bere isladari begira gelditzen da.

    Zahartua du aurpegia, zaurituak eskuak, bakardadeak hil dio bihotza.

    Hilberrien hitzak penaz entzuten ditu beti bera baita arimen mundura gidari.

    Min bat dauka barrenean arimak jasotzean, izana oinazez betetzen diona.

    "Zergaitik ezin dut ezagutu hilkor hauen antzera bizia den altxor horren sentipena?".

    Hilberrien hitzak penaz entzuten ditu beti bera baita arimen mundura gidari.

    Hildakoen hitzak hilak sentitzen ditu beti haiek bizi izan dutena ez baitu hark bizi.

    Ur ilunen azalean gauero doinu hau entzutean, arimak heldu ta dantzan hasten da.

    Hildakoen besoetan, bizi izpi bat sentitu nahiean taupada bakarti baten irrikaz...

    7 min
  • Sumin

    -Sumin-

    Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni

    kontuz ibili nire bidean jartzearekin

    nahi dudan guztia egin dezaket nik

    ez du izango inoiz inork ni gelditzerik

    Hankaz gora jar dezaket mundu guztia

    nahi bezala itzali dezaket eguzkia

    ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak

    nire izena...

    Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni

    jendea pozik ikusteak min ematen dit

    beldurra ta izua zabaltzen ditut nik

    ez dago nire izena entzun ez duenik

    Daukadan lagun bakarra iluntasuna

    eguna amaitzen denean ni naiz gauaren jauna

    nire eskuetan dauzkat hilkor denen biziak

    nire izena... Sumin

    Hankaz gora jar dezaket mundu guztia

    nahi bezala itzali dezaket eguzkia

    ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak

    ni naiz eta... Sumin

    4 min
  • Lurraren haserrea

    -Lurraren haserrea-

    Ekialdean urak irentsi ditu hiriak, milaka gizaki Atlante berriak bailitzan,

    Olatu itzelek ito dituzte garraxiak, Itsasoak darama sakontasunera,

    etorkizun bat borrokatzen zuten haien esperantza.

    Mendebaldean haizeak bortizki jo du lurra, begi bakarreko jainko suti baten moduan,

    Zerutik bidaliaz suntsipenaren oihua, Haizearen indarrak irauli du dena,

    Ihesi joan ezin izan dutenen buru gainera, Lurrak hartu nahi ote du haren mendekua

    bere azala ta bihotza mintzen dugunengan,

    Traizioz beteriko antzezlan zahar honen azken eszenan,

    Esnatu da azkenik lurraren haserrea,

    Izurrite beltza gainetik kendu nahiean ,

    Zorrak ordaintzeko momentua iritsi da...

    7 min
  • Eskutitza

    -Eskutitza-

    Idazten dizkizudan lerro hauekin kontatzera noakizu,

    nire burutik pasatako hodei batzu eta bihotzaren zenbait mezu.

    Duela hainbat urte heldu nintzen hona ta ez da ezer aldatu,

    urteak pasatuz joan dira baina oraindikan ez zaitut zu ahaztu.

    Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,

    nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da ...

    Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,

    nire doinua ixiltzen saiatu arren !

    Etxera itzultzen naizenean, erakutsiko dizkizut,

    gure mendietako zoko guztiak, nirekin ezagutu ditzazun.

    Oraindik hainbat urte falta arren, ez dut itxaropena galduko,

    ez naiz bizitakoaz damutzen eta ez naiz sekula ere damutuko.

    Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,

    nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da ...

    Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,

    nire doinua ixiltzen saiatu arren !

    5 min
  • Arren

    -Arren-

    Entzun, arren, kementsu izan zaitez orain,

    hemendik urrun joan beharra bait daukat.

    Entzun arren, haizeak dakarren deia,

    nire indarra han behar dute eta.

    Lurralde ezezagunetan eguna hiltzen ari da eta

    zuhaitzetan mila begi zelatan dira odol egarriz.

    Erortzen baldin banaiz

    baso ilun honen barnean,

    erortzen baldin banaiz

    gaua den bitartean

    nire oinek utzitako aztarnak jarrai itzazu,

    erortzen baldin banaiz.

    Lagun arrotzen artean eguna argitzen ari da eta

    bapatean, ene inguruan, infernua hedatu da.

    Erortzen baldin banaiz

    etsaien gorpuen artean,

    erortzen baldin banaiz

    garaipenaren atean,

    nik hemen utzitako borroka jarrai ezazu,

    erortzen baldin banaiz.

    Erortzen baldin banaiz osto lehorren artean,

    erortzen baldin banaiz

    zugana itzuli beharrean

    malko gabeko lur batetan zain izango nauzu,

    erortzen baldin banaiz...

    5 min
  • Darien

    -Darien-

    Itxi itzazu begiak, gogoan izan nire hitzak,

    ez baituzu inoiz ahaztu behar kondairak dioena.

    Uda garaia amaitzean, lehortearen ostean,

    negu amaigabe bat hedatuko da lurrean.

    Atzapar beltz baten azpian hilko da gure lurra.

    Kondenaturik gaude denak alda ezina baita kondairak dioena...

    Baina kondairak ez daki momentu ilunenean,

    itxaropenaren argia itzaltzear dagoenean,

    ontasunaren seme, gaizkiaren oinordeko

    paturik gabeko haur bat dela jaioko.

    Borondate hutsaz sorgindutako elurretan

    lore gorriak margotzen dituen bitartean,

    berak jakin gabe mundua bere eskuetan izango da,

    Darien...

    5 min
  • Arren (akustikoa)

    -Arren-

    Entzun, arren, kementsu izan zaitez orain,

    hemendik urrun joan beharra bait daukat.

    Entzun arren, haizeak dakarren deia,

    nire indarra han behar dute eta.

    Lurralde ezezagunetan eguna hiltzen ari da eta

    zuhaitzetan mila begi zelatan dira odol egarriz.

    Erortzen baldin banaiz

    baso ilun honen barnean,

    erortzen baldin banaiz

    gaua den bitartean

    nire oinek utzitako aztarnak jarrai itzazu,

    erortzen baldin banaiz.

    Lagun arrotzen artean eguna argitzen ari da eta

    bapatean, ene inguruan, infernua hedatu da.

    Erortzen baldin banaiz

    etsaien gorpuen artean,

    erortzen baldin banaiz

    garaipenaren atean,

    nik hemen utzitako borroka jarrai ezazu,

    erortzen baldin banaiz.

    Erortzen baldin banaiz osto lehorren artean,

    erortzen baldin banaiz

    zugana itzuli beharrean

    malko gabeko lur batetan zain izango nauzu,

    erortzen baldin banaiz...

    6 min
  • Eskutitza (akustikoa)

    -Eskutitza-

    Idazten dizkizudan lerro hauekin kontatzera noakizu,

    nire burutik pasatako hodei batzu eta bihotzaren zenbait mezu.

    Duela hainbat urte heldu nintzen hona ta ez da ezer aldatu,

    urteak pasatuz joan dira baina oraindikan ez zaitut zu ahaztu.

    Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,

    nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da...

    Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,

    nire doinua ixiltzen saiatu arren !

    Etxera itzultzen naizenean, erakutsiko dizkizut,

    gure mendietako zoko guztiak, nirekin ezagutu ditzazun.

    Oraindik hainbat urte falta arren, ez dut itxaropena galduko,

    ez naiz bizitakoaz damutzen eta ez naiz sekula ere damutuko.

    Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,

    nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da...

    Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,

    nire doinua ixiltzen saiatu arren !

    5 min
  • Zoriona eta atsekabea

    -Zoriona eta Atsekabea-

    Zoriona eta atsekabea...

    Bat ezin da beti izan zoriontsu,

    zoriona eta atsekabea elkar maitatzen baitaude, maitale,

    ezin da etenik gabeko zoriona bakarrik egon...

    elkarren ondoan...

    3 min

About SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)

From the publisher's feed

3 anaia bardo, rockero eta bakero euskaldunen istoria musikala, Rockaren historian eta neure bihotzean oso leku berezia dutenak, bizitza aldatuko zidatenak... Hemen euren abestiak!