Yoko Ona

Yoko Ona

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Yoko Ona episodes

  • 5. Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz
    Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik.Aipamenak:- Alaine Agirre: "Karena"- Katixa Agirre: "Amek ez dute"- Maria Llopis: "Maternidades subversivas"- Uxue Alberdi: "Erditze baten kronika"
    35 min
  • 4. Aitziber Garmendia: Adinaren zama
    Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago.Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu dugula. Arinago sentitzen gara orain.Bestalde, Itxaso Bruñaren proiektu ezaguna ekarri digu Andrea Aranburuk. Hemendik aurrera, Euskal Herriko etxe eta txoko guztietan Titontziak nahi ditugu.Aipamenak:Anne Lukinek Hitzari egindako elkarrizketan: "Jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai"Anne Lukin-en kantua: "Ay pequeña"
    32 min
  • 3. Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz
    Euskal musikaren panorama prekarioa da eta horixe aldarrikatzeko beharra sentitu dugu "Yoko Ona" podcastaren bigarren denboraldiko 3. atalean. Gure artisten lan baldintzez, disko bat ateratzeak suposatzen duen lanaz, publikoaren arduraz eta kulturarenganako dugun erantzukizunaz eztabaidatu dugu. Atal honetan, J martina taldeko Kattalin Barcenaren bisita izan dugu.Horrez gain, "Izan Inurri" ekimena ere ezagutu dugu. Minbiziari buruz hitz egiteko espazioak sortzen dituen ekimena da. Beraiek esan bezala, "kultura erabiliz, tabuen kutxan dauden gaiak azaleratu, normalizatu eta barne korapiloak askatu nahi dituzte".Aipamenak: @izaninurr
    33 min
  • 2. Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz
    Gure lehen aldiaz eta hilekoarekin dugun harremanaz aritu gara. Hilekoagatik sentitzen dugun minaz eta berau arintzeko erremedioez. Sare sozialek hilekoaren gainean dituzten neurri/arauez eta batez ere, gaiari buruz naturaltasunez hitz egiteko beharraz hitz egin nahi izan dugu. Horretarako, Veronica Satrustegi (@marigorri_) menstruazio hezitzaile eta kazetaria gonbidatu dugu gurera.Horrez gain, Andrea Aranbururen eskutik, Uxue Urzelai (@uurzelai) proiektua ezagutu dugu. Bere instagram kontuaren bitartez, oihalezko konpresak saltzen ditu.
    47 min
  • 1. Zuriñe Hidalgo, ahizpatasunaz eta ahalduntzeaz
    Zer da ahizpatasuna? Noiz sentitu duzue ahizpatasuna? Noiz ez duzue sentitu ahizpatasunik? Kolektibotasunaz, elkar babesaz, autoezagutzaz eta lanketa pertsonalaz aritu gara "Yoko Ona"ren bigarren denboraldiaren lehen atalean. Eta, hori guztia gonbidatu berezi batekin: Zuriñe Hidalgo gure sofan eseri da.Denboraldi berri honetan, euskal emakume sortzaileak gertutik jarraitzeko aukera ere izango dugu. Andrea Aranburuk Uxue Bereziartuaren "Berexiart" marka interesgarri eta beharrezkoa aurkeztu digu.Aipamenak:Ines Osinaga: "Nik ez dut nire ahizpekin lehiatu nahi, elkarri autoritatea eman baizik"https://www.pikaramagazine.com/2022/03/nik-ez-dut-nire-ahizpekin-lehiatu-nahi-elkarri-autoritatea-eman-baizik/Delaporte ft Belako – El Volcanhttps://www.youtube.com/watch?v=08ZBiHIvJA8Mauriziak ez dau inor hil proiektuahttps://www.instagram.com/p/Ca5MC_ANNOj/Aasari Bibang "No hay negros en el tibet" podkasteanhttps://www.instagram.com/p/CaudbUABPHW/"Sex Education" telesailean autobusaren eszena:https://www.youtube.com/watch?v=aDu_L6v9KTYPodkastak:@eskukada@[email protected] Sortzailea: Uxue Bereziartua
    39 min
  • 14. Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz''
    "Yoko Ona"ren azken atala da hau; 14. eta bereziena. Izan ere, atal honetan, denboraldian zehar bizitako momenturik onenak bildu ditugu. Olatzek eta Lore Nekanek ere podcastari buruz hitz egin digute. Zer izan da "Yoko Ona" beraientzat?Bestalde, sorpresa txikiak jaso ditugu. "Yoko Onaren" ikus-entzule finak gonbidatu ditugu azken atalera: Ines Osinaga, Gartxot Unsain eta Ainhoa Tirapu ere "yokooner" bilakatu dira, aizu.Eskerrik asko denoi eta on egin!
    37 min
  • 13. Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu''
    James Brownek zioen "Its a mans mans world", eta arrazoirik ez zitzaion falta. Tamalez, oraindik, gizonen munduan bizi gara eta frogak dauzkagu. Futbol munduaz, eskolan irakatsitakoaz, egunerokotasunean gizonezko batzuk duten inpunitateaz, emakumezko musikariek kontzertuetan jasan beharreko jazarpenaz aritu gara, besteak beste.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".Aipamenak:12:30 In a world designed for men, we put girls first. – Plan International Norge
    30 min
  • 12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?
    Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podcast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara "Yoko Ona"n.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamenak:24:00 – Deforme Semanal podcasta (Radio Primavera Sound)25:30 - Miresmenaren testigu podcasta (Eitbpodkast)
    30 min
  • 11. Nerabezaroa: Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan
    Nerabezaroari kolore bat jarri beharko baliete beltza aukeratuko lukete. Garai konplikatua da nerabezaroa. Bere alde ilunak ditu, bai; baina baita alde argitsuak ere. Garai hartako musikaz, arropaz eta fustrazioez aritu gara. Hausnarketa interesgarriak jaso ditugu "Yoko Ona"ren 11. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamena:27:45 - 13 Reasons Why - Netflix
    33 min
  • 10. Familia: ''Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia''
    Txikitako anekdotak ekarri ditugu gogora atal honetan. Nolakoak ziren umetan Olatz eta Lore Nekane? Zer entzuten zuten gurasoen kotxean? Zein usainekin gogoratzen dute euren haurtzaroa? Familia kontuez eta heziketa feministaz aritu gara "Yoko Onaren" 10. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak
    31 min

About Yoko Ona

From the publisher's feed

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta…

More shows like Yoko Ona

La Ruina by La Ruina

La Ruina

62 Listeners

Saldremos Mejores by Podium Podcast

Saldremos Mejores

18 Listeners